Divergentes. Artaldetik irteten

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Posible al da zerbait beste modu batera egitea? Beste erabilpen bat izan al dezake? Ikus al daitezke eguneroko bizitzako gauzak beste ikuspegi batetik? Galdera hauek gatazka iturri dira, gatazkak sormena bultzatzen du eta sormenaren bidez Divergentes galdera hauei erantzuna ematen ahalegindu da. Zuloaga Museoa, Windsor Kulturgintza eta Xabide Komunikazio Taldea dira sustatzaileak eta horrela definitzen dute egitasmoa: «Artearen, enpresen berrikuntza jardueren eta gizartearen arteko elkarrizketarako proiektua da, sormenaren eta pentsamendu dibergentearen bidez mamitua". Elkarrizketarako prest 190 artista agertu ziren eta dosier horietatik 10 aukeratu zituzten.

«Elkarrizketa hori, ordea -jarraitzen du azalpenak- gehiago da prozesua emaitza baino, etengabeko kontrastea adostasuna baino, aniztasuna homogeneotasuna baino... Izan ere, artearen eta berrikuntzaren arteko harremana, funtsean, hauxe da: bidea, gizartearen ideientzat, ametsentzat eta jakintzarentzat gune berri bat bilatzen dugunok ibil gaitezen». Guk bidea autotik jaitsi baino lehen hasi dugu, Zuloaga Museoaren parean tomate landaketa bitxia ikusi dugunean.

Tomate artetik Santa Luziara

Tecnalia/Inasmet zentroek metalaren eta material konposatu eta biologikoen arloan duten esperientzia baliatu du Boris Nordmann frantziarrak Nube lanerako. Negutegietan erabiltzen diren hodietan tomateak landatu ditu eta horiekin, lorategi urbanoaosatu, landare sarea, labirintoa. Artistak ez du bisitariak «zer esan nahi du?» galdetzerik nahi, bakoitzarentzat zer esan nahi duen interesatzen zaio. Eta gizartearekiko harremana ez du horretara mugatu nahi; dagoeneko tomate ale batzuk gorritzen hasiak dira eta uzta jaso eta tomateak saltzeko asmoa du.

Soro berezia zeharkatuta Santa Luzia baserrira iritsi gara. Barruko iluntasunean Potencial (n 2). Santa Luziaren Ispiluarekin egin dugu topo. Flavien Théry-k VICOMTech errealitate birtualari buruzko ikerketa zentroarekin batera egin du lan. Proiektoreak irudi zuria bidaltzen du pantailara. Lurrean dagoen ispilu beltzak karratu zuria islatzen du. Baina isla ez da zuria, etengabe mugitzen diren kolore guztietako karratuek osatzen dute, modu harrigarrian. Polarizazioaren inguruko ikerketei esker lortu dute zuriak bere baitan dituen koloreak bereiztea. Filtroen garrantzia azpimarratzen du obra honek, hots, interpretazioaren garrantzia. Unibertso bera, errealitate bera ezberdin ikus daiteke, nondik begiratzen den, bizitzan bezala.

Goiko solairuan Hasan Elahi Bangla Desh-ko artistaren instalazioa ikus daiteke. Tecnaliarekin batera eta Insalusen laguntzaz egin du A merced de las olas. Lehenik bi botila kaxa itsasoan utzi zituen, Itzurungo hondartza parean. Ikerketa ozeanografiko batean oinarrituta, botilak noiz eta non agertuko ziren finkatu zuen. Egun botila horietako bakoitza akuario batean sartuta dago, Santa Luziako instalazioan. Akuario bakoitzari gatz maila ezberdina jarri dio gainera, munduko itsaso guztiak ordezkatuz. Elahi AEBetan bizi da orain, eta FBIk bere gainean eraman nahi duen kontrolak nazkatuta, bere mugimendu guztiak web orri batean eskaintzen ditu (www.elahi.org), horrela bake apur bat izango duelakoan. FBIkoa izan gabe ere, artista hau hobeto ezagutu nahi duenak, bertara jo dezake.

Zuloagaren lorategiko espezie berriak

Zuloaga Museoaren lorategietan haritz espezie berria topatu dugu. Bruce Shapirok Robotiker (Tecnalia) eta Cementos Rezolarekin batera egin duen Quercus da. Haritza zuhaitz sinbolikoa da guretzat, baina baita AEBetako Minnesotan ere, eta bertakoa da Shapiro. Eskultura algoritmikoa da, hots, forma artistaren programa informatikoak bideratu eta etengabe, modu infinitoan, errepikatzen du.

Handik gertu dago Ewen Chardronnet eta Ikusiren Info-structure. Karpa baten barruan, pantaila handian gure inguruan dabiltzan sateliteen egoera ikus dezakegu eta pantaila txikiagoetan satelite horien bidez jasotzen diren telebista seinale etengabe eta itogarriak. Masa informaziorako sistemak zalantzan jartzen ditu horrela Astronauta Anonimoen Elkarteko kide frantziar honek.

Portuko bagoitik Inpernupera

Kirol portuan Foroarekin egin dugu topo. Sevillako Juan Carlos Robles CAFen aritu da lanean, eta horregatik tren bagoietako materiala erabili du. Emaitza bagoi bat da nolabait, eta egunero garraio publikoetan gertatzen den bizikidetza egoera erakusten du. Hori bai, bagoi hau zirkularra da eta, modu honetan, bertan eseritzen direnen arteko komunikazioa errazten da. Besteekin komunikatzeko gogo handirik ez duenak ere, egunkariak ditu eskura. Zirkulazio kontzeptuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du Roblesek bere lanarekin.

Portua itsasontzian zeharkatu dugu eta bertatik ikusi dugu Miren Arenzana bilbotarrak ULMArekin batera egindako lana: Sorgin-Zubi. Zumaiako oinezkoen zubia hartu eta pigmentu bereziaz estali du. Gauez zubiak dizdira egiten du horrela, zubiaren egitura arinduz, paisaiari argi ukitu bat emanez.

Zumaiako erdigunera iritsita, Amaia Plazan, Zer da Zumaia zuretzat? instalazioa dago. Saioa Olmo bilbotarrak egin du Irizarren eta Zumaiako herritarren laguntzaz. Irizar enpresaren antolaketa eredua onarri hartuta, Zumaiaren antolaketa aztertu du. Herriko talde eta biztanleekin hitz egin ondoren, Zumaiako gizarte mapak osatu eta ikusgai jarri ditu. Hainbat herritarren ekarpenak ere bertan daude eta aipatzekoak dira Ikastolako haurrek eginiko harreman mapa pertsonalak.
Bidea Inpernupen amaitu dugu. Toki ederra da, itsaso zabala ikusten da bertatik eta Zumaiako bikoteentzat toki kuttunenetakoa omen da. IK4 enpresan aritu da Luis Bisbe malagarra, eta kokagune berezia nahi zuen Blind date lanerako. Farola bat makurtu dute eta bisitaria hurbiltzen denero, ur zorrotada batek argiarekin bat egiten du. Argia eta ura batzea arriskutsua dela badakigu eta Bisbek ikuslearen erreakzioa bilatu du lan honetan.

Proiektu guztiak bilatzen du erreakzio hori. Izan ere, teknologia eta sormena uztartzeak zentzurik ez luke hirugarren elementu bat erantsi gabe: gizartea. Gure bisitaldian zentzu guztietako iritziak jaso ditugu; Saioa Olmok ipinitako informazioaren zati batek polemika sortu zuen eta egileak hura kentzea erabaki zuen; Foroa herritarrentzat bilgune bilakatu da. Beraz, Divergentesek bilatzen zuen gizartearen erantzuna jaso du. Erantzun dibergentea.

Prozesuaren eta harremanen garrantzia
Laia gunean hainbat panel ipini dituzte Divergenteseko arduradunek, artistek eta enpresek jarraitu duten prozesua erakusteko. Artisten aurreko lan batzuk biltzeko ere baliatu dute espazio hori. Eta beheko solairuan Antón Cabaleirok EITBrekin lankidetzan osatu duen Ensayos divergentes ikusentzunezkoa dago ikusgai. Bertan artista galiziarrak gainerako bederatzi artistek eraman duten lan prozesuaren eta, bereziki, enpresekin izan duten harremanaren ikuspuntu pertsonala eskaintzen du.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude