Oporrak


2005eko uztailaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Azkenean, oporretan zaude. Eta bi hilabete lehenagotik ibili zarete ibilbidea aukeratzeko: batak sobera gogorra dela dio; besteak paisaiak ez direla inondik inora ederrak; eta zuk BTTa ez duzula eramango, hibridoa baizik... Eta azkeneko astean alforjak betetzen aritu zarete: mapak, arropa, partxeak, kamera, zapatilak, gore-texa... Eta zerrenda amaigabea dela iruditzen zaizu. Eta hamaika eztabaida izan dituzue zer den garrantzitsua eta zer ez erabakitzeko. Eta nekatuta zaude, bai, nekatuta oporrak prestatzeaz. Eta oporretatik bueltan ere, nekatuta bueltatuko zara, bai horixe. Orduak pasatuko dituzu arropak garbitzen, etxea txukuntzen eta erosketak egiten. Eta oso ongi dago deskonektatzea, kanpora ateratzea, baina, batzuetan, etxean geratzeko gogoa izaten duzu. Eta ez negoziatu, ez eztabaidatu, ez hitzik egin inorekin. Besterik gabe, ezer ez egin. Ez dagoelako gauza ederragorik ezer ez egitea baino, batik bat, oporretan baldin bazaude. Eta oporretan, ez oporretan joan, oporrak egin baizik. Nolanahi ere, beti izaten da norbait planen batekin. Eta aizu, urtero gauza bera, urtero ezin ezetzik esan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.