Itzultzaile poloniarrak ‘Wilkoko andereñoak’ euskaratu du


2005eko uztailaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Adam Zawiszewski Polonian etorri zen mundura. "Polonia iparraldeko Kartuzy herrian jaio nintzen, herri txiki bat, 1972an. Frantses filologia ikasketak egin nituen Poznango unibertsitatean, eta bertan ikasi nuen euskara". Irakurletza-programa bat izan zuen bidea. Han ikasi eta etorri zen Euskal Herrira. Aurten Bai fundazioak Zornotzan duen barnetegian landu zuen euskara. Ondoren, dozena erdi urtez euskara-irakasle jardun zuen Poznango programan. Orain, berriz, lau urte daramatza Gasteizko Euskal Filologia sailean, doktore-tesia helburu. "Esperimentuak egiten ari gara Gertaerei Loturiko Potentzialak metodoaren bidez. Makina bat ekarri zuten, iaz edo, Filologia fakultatera, eta haren bidez ari gara lanean. Jendeari buru gainean txanoak jarri eta burmuinak sortzen dituen uhin elektriko eta elektromagnetikoak grabatzen ditugu, ikertzeko asmotan. Kontua da jendeari estimulu konkretu batzuk aurkeztea, horiek zer erreakzio eragiten duten eta nolako uhinak sortzen dituzten jakiteko; uhinen forma nolakoa den jakin nahi dugu, alegia. Eta, betiere, datuok bildu ondoren interpretatu egin nahi ditugu, jakina".


Aditz-komunztadura ikergai

Esperimentuak gorabehera, aditz-komunztadurari buruzko tesia du ikergai. Ikuspuntu teorikoa landu ez ezik, besterik ere aztertu nahi du Zawiszewskik. "Komunztadura prozesu hori burmuinean nola gauzatzen den ere aztertu nahi dugu. Hizkuntzalaritza Sortzailearen barruan ari gara lanean, Chomskyren hizkuntzalaritza motaren arabera... Dena dela, Polonian bizi nintzenean ergatibotasunari buruzko ikerketa egitea pentsatzen nuen, baina hona etorri eta konturatu nintzen ikerketa hori gehienbat eginda zegoela, nahiz eta oraindik gauza interesgarriak egongo diren esateko". Eta beste ikerketa-gai baten bila hasi zen, tesi zuzendari duen Beatriz Fernández irakaslearen laguntzaz. "Eta komunztadura ikertzea erabaki nuen. Gainera, gaia interesatzen zait: badaude orain arte okertzat hartu izan diren erabilera batzuk ikertu nahi ditudanak; Lekeitioko hori, adibidez: 'Jonek emon nau dirua'... Erabilera hori zehaztea da nire asmoa, zergatik gertatzen den adierazten saiatzea... Interesgarria iruditzen zait. 'Itsasaldeko solezismoa' esaten zitzaion erabilera horri, eta txarto zegoela esaten zen. Fenomenoa ez da Lekeitiokoa bakarrik, Gipuzkoako zenbait lekutan eta Iparraldean ere gertatzen da, Sara aldean eta".


Wilkoko andereñoak euskaratzea

Hizkuntzalaritzari buruzko ikerketa burutsuetan murgildurik ari zela, lagun baten oharra orain bi urte. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) deialdia zen aitzakia. "Itzulgai ziren lanen zerrendako bat aipatu zidan, esanez: 'Uste dut itzultzeko zerrendako autore bat Poloniakoa dela. Sartu EIZIEren webean eta begiratu'. Eta begiratu nuen, eta ikusi nuen. Iwaszkiewiczen Wilkoko andereñoak... Liburua etxean neukan. Laburra da. Lanpetuta nenbilen orduan ere, baina esan nuen: 'Tarteka-tarteka, egingo dut'. Eta aurkeztu egin nintzen. Eta EIZIEk nire lagina onartu. Eta, horrela, itzuli egin nuen". Lehenengo zirriborroa egin, zenbait laguni irakur zezaten eman, oharrak bildu, eta azken bertsioa osatu. Horixe lana. Emaitza, liburu eder bat: Wilkoko andereñoak, "Poloniako literaturak bere baitan duen mota honetako lanik biribilenetakoa", gure itzultzaileak liburuaren sarreran idatzi duenez. "Bai, biribilenetakoa, batez ere noiz eta zein testuingurutan dagoen egina kontuan hartzen badugu; hau da, bi Mundu Gerren artean". Ordu arte poetatzat hartua zen egilea, Jaroslaw Iwaszkiewicz, baina liburu hau argitaratuz gero bestela hasi ziren pentsatzen kritiko eta irakurleak. Narratzaile ere bazela, alegia.

Poeta ala narratzaile, azpimarratzekoa da Iwaszkiewiczek liburu honetan darabilen tonu poetikoa. Poeta izan beharra dago narrazioa horrela idazteko... "Nik uste igartzen dela idazlea poeta zela. Kutsu poetikoak liburu osoan irauten du. Egiten dituen deskribapenak, sentsazioen azalpena, koloreak, usaina, musika, barne-gogoetak...". Poeta behar narrazioari darion tonu eder hori lortzeko, edo Adam Zawiszewskik idatzi duenez, "denborari eta gizakiaren patuari buruzko eztabaida filosofikoa" idazteko. Honenbestez, lana itzuli behar eta hitz egoki bila jardun beharra izan da korapiloa. Baina izan da hori baino bihurrikeria handiagoa. "Idazleak egiten duen denboraren inguruko jokoa adieraztea izan da zailena. Jolas handia egiten du autoreak horretan: egin dut, egin nuen, egina nuen, egingo nuen... erako formak modu guztietara ageri dira polonierazko testuan. Ni, lehenengo saioan, forma horiek denak euskarara ekartzen saiatu nintzen. Gero, lehenengo saio haren emaitza irakurri eta, argitaratzailearen aholkuei segituz, kendu egin nituen horiek denak. Emaitza, askoz ere testu garbiagoa; hori espero dut, behintzat. Idazleak denboraren inguruan egiten duen jokoa nabaritzen da, baina arraro gertatu gabe, ze lehenengo bertsioan ez zen nik nahi nuen bezain naturala gertatzen, eta nik naturaltasunaren alde egin nuen. Testuak irakurlearentzako atsegina izan behar zuen. Gainera, idazleak egiten duen joko hori adierazten banuen, askoz hobeto".


Poloniar idazleak munduan

Itzultzaileak adierazi digunez, Iwaszkiewicz oso autore ezaguna da Polonian. Ez idazle izan zelako bakarrik, baita bete zituen kargu ofizialengatik ere: Parlamentuko mariskalaren idazkaria izan zen, eta Kanpo-arazoetako Ministerioan ere sailburu. Era berean, diplomazia-lanetan ere jardun zuen Kopenhagen eta Bruselan. Karguak horretara behartu eta hainbat bidaia egin zuen. Eta idatzi ere, asko. "Oso oparoa zen. Gauza pila idatzi zuen. Dena dela, nik ez dakit Iwaszkiewicz Poloniatik kanpo lar ezaguna izango den. Poloniako literaturan badira autore batzuk, XX. mendean klasiko direnak, munduan ere oso ezagunak Nobel saria irabazi dutelako: horien artean dira Wladyslaw Reymont, Czeslaw Milosz eta Wislawa Szymborska... Horiek bai kanpoan ezagunak". Eta atzerrian ez baina Polonian bertan oso ezagunak diren idazleetan, adibidez, Henryk Sienkiewicz, Quo Vadis famatua idatzi zuena. "Jende askok ez du idazlearen izena ezagutzen. Filma du buruan, baina ez idazlea". Iwaszkiewiczi dagokionez ere, arrisku bera da, Wilkoko andereñoak pantaila handira eraman baitzuen Andrzej Wajda zinema-zuzendariak 1979an...

Solasok utzi eta esperimentuak egitera itzuli da Adam Zawiszewski. Lanpetua. Euskal Herrian izango da oraindik puska batean. "Tesia amaitu arte, bekak irauten duen arte...".

Gurean egin duen egonaldiak komunztadurari buruzko zehaztasunak utziko dizkigu, adituentzako ezin aproposagoak, eta, horrekin batera, literatur lan eder baten itzulpena, ederra baita, zinez, Wilkoko andereñoak.


Azkenak
Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude