Hitz bitan


2005eko uztailaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Juan Gorriti honela mintzatu zen Aizun: «Niretzat artisaua artista handia da eta artista artisau. Niri berdin dit artista edo artisa, lan batek hunkitzen ez banau, ez dit ezer esaten. Artzainak artistak dira niretzat, eta koktelak egiten dituzten tabernariak ere bai. Eta mendian topatzen duzu poesia».

Arantxa Gurmendiren hitzok jaso zituen Berriak: «Kultura profesionalizatu egin da. Horrek alde onak eta alde txarrak ditu. Jendea hortik bizi da, eta proposamenen kalitatea igo egin da. Lanbide guztietan jasotzen da soldata bat. Beraz, kulturan zergatik ez? Alde txarra zera da: talde profesionaletatik kanpo kulturan jardutea zaildu egin dela. Talde amateurrek ez dute zentzurik dagoeneko».

Beñat Achiaryk Garari: «Herri honetan gauzak kontserbatzeko obsesioa izan dugu luzaz, baina, nire irudiko, metodo txarra baliatu dugu. Gauzak direnarentzat kontserbatzen baditugu ezingo dugu gure baitatik sortzen jarraitu. Sorkuntzak niretzat tradizioak bizirik dirauela frogatzen du, tradizio batean dagoen hura beti sortzen baitu. Gauzak asmatzen laguntzen digu».

Ainhoa Artetak opera zaletasunaz UKn: «Kantuak, arteak bezala oro har, hunkitu egiten zaitu ala ez zaitu hunkitzen. Ez da nahitaezkoa musikaz edo ahots-teknikaz asko jakitea».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!