Lan zientifikoari zukua atera nahian

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal komunitate zientifikoa sakabanatuta dagoela dio Karmele Artetxek -Inguma datu-basearen arduraduna da eta komunitate zientifikoari buruzko tesia egiten ari da-. Orain, komunitate hori bilduxeago dagoela esan beharko genuke, Udako Euskal Unibertsitateak Inguma izeneko datu-basea (www.inguma.org) 2000. urtean sortu zuenetik. Artetxeren ardura da ekoizpen zientifikoaren erreferentziak biltzea, eta baita, jasotakoaren ezaugarriak aztertzea ere. Ekoizpenaren sakabanaketari aurre egiteko bi helburu jarri zituzten; batetik, artikuluen, doktorego-tesien, testuliburuen, hitzaldien... egileak biltzea eta bestetik, euskarazko ekoizpenaren erreferentzialtasuna leku batean kokatzea. Lehenengo helburuari dagokionez, 6.000 egile identifikatu dituzte, «egile euskaldunak bildu nahi genituen eta pentsatzen genuen ez zeudela hainbeste». 6.000 horietan sartzen dira adibidez, hitzaldi bakar bat eman dutenak eta baita katalogazioa egiten hasi aurreko autoreak ere, Joxe Miel Barandiaran kasu. Web gunean 2.500 egileren e-postak daude, beraien artean harremanetan jar daitezen edota kanpoko edonork balia ditzan.

Bigarren helburuari dagokionez, Artetxek azaldu digu produkzio zientifikoa, euskarazkoa bezala, beste hizkuntzetan ere sakabanatuta dagoela, baina euskarazkoaren egoera larriagoa dela: aldizkari espezializatu gutxi euskaraz, eta maiz, euskarazko lanak gaztelaniazko aldizkarietan argitaratzen dira, ikusezinak bihurtuz. Inguman 24.000 dokumentu dituzte erregistratuta.


Irakasleak testuliburuak egin nahi ezta

Testuliburuak ekoizpen zientifikoaren adibide gisa hartuta, Jose Inazio Basterretxea EHUko irakasle eta UEUko argitalpenen arduradunari galdetu diogu ea zein den EHUn horien egoera: «Hautaprobatan, aurten, euskaraz eta gaztelaniaz erdi eta erdi izan dira, euskal taldea gero eta handiagoa da. EHUk eskaintzaren erdia euskaraz duenik ez dut uste eta are gutxiago sortutako testuliburuena. Ez dakit konparagarriak diren, baina bai nolabait indikatiboak». Alabaina, Juan Ignacio Pérez Iglesias errektore izendatuz gero, «euskarazko testuen aldeko apustua nabarmena» izan dela esan digu Basterretxeak. Segituan gogoratu ditu, ordea, bi oztopo sendo euskarazko testuliburugintzak aurrera egin dezan EHUn.

Batetik, irakaslea ez dago derrigortuta testuliburuak egitera, testugintza unibertsitarioak curriculum akademiko eta profesionalerako balio gutxi du. Basterretxeak garbi dauka curriculumerako irakasleak hobe duela aldizkari espezializaturen batean artikuluak idaztea ikasleentzat 300 orrialdeko liburua prestatzea baino.

Gainditu beharreko bigarren hesia ekoizpenaren zabalkunde murritza da. Basterretxearen ustez, «unibertsitariok unibertsitariontzat idazten dugu, ikasleentzat. Unibertsitatetik kanpo ere irakurri beharko lirateke eta ez daukagu hori bermatuta». Testuliburuaren irakurketa indibiduala eta zirkuitu soziala aipatu dizkigu, hau da, ikaslearengana batetik, eta gizartearen gainerakoarengana bestetik, heldu beharko luke testuliburuak. Eusko Jaurlaritzaren adibidea jarri digu: «Poesia liburuen aleak erosten ditu eta zirkuitu sozialean sartu, liburutegietan. Liburu unibertsitarioari presentzia soziala San Joan suan agortzen zaio. Eskolako liburuak umeak, amak eta aitak ere irakurtzen ditu».


Unibertsitateek gutxi ekoizten dute

Euskarazko ekoizpen zientifiko osoa kontuan hartuta behintzat, unibertsitateak ez daude lehenengo postuan. Jatorriz euskaraz idatzitako liburuak kontuan hartuz, EHU, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekoizpen osoaren %18,5 da. Itzulpenetan ehunekoa bestelakoa da: %42,7 unibertsitateek ekoizten dute. Zergatik ez dira nagusi unibertsitateak ekoizpen zientifikoan? Karleme Artetxeren ustez: «Agian beste herrialdeetan ekoizpena instituzionalizatuagoa dago, erakunde bereziak daude horretarako, baina gure tradizioagatik eta gaztetasunagatik unibertsitatetik kanpo asko ekoitzi da». Elhuyar, Jakin, UEU, Labayru... erakundeon zerrenda luzea da -Ingumako datu-basean duzu berauek ekoitzitakoaren berri-.

Ezin esan euskal komunitate zientifikoaren osasunaren diagnostikoa egitea erraza denik; Artetxek komunitatea ezagutzen orain ari garela azaldu digu. Hiru urte barru, euskal komunitate zientifikoari buruzko tesia amaitzen duenean, gure autoreak, liburuak, artikuluak... hobeto ezagutu eta erabiltzeko moduan izango gara. Dena dela, zera aurreratu digu berak: «Txikiak gara baina ez eskasak»

Gaien bilakaera
«UEUko ekoizpen zientifikoaren eboluzioa nolakoa izan den? 30 urte laburtzeko eskatu didazu... Gaiei dagokienez izan den eboluzioa azal diezazuket. Hasierako lanak zientzia 'zientifikoa'ri buruzkoak ziren; fisika, kimika... Ondoren, giza eta gizarte zientziak gailendu dira. Batetik, horrelako gaiak geroago heldu dira unibertsitatera, artea eta musika adibidez, eta bestetik, UEU, sortutakoan bakarra zen modu horretako lanak egiten eta lehen autoreak zientzia alorrekoak ziren, Joxerra Etxeberria adibidez».

J. I. BASTERRETXEA
Guztira 200 doktorego-tesi baino gehia
Karmele Artetxerekin doktorego-tesiei buruz hitz egin dugu. Euskal Herriko ia unibertsitate guztietako euskarazko ekoizpenaren kopuruak dantzan ibili ondoren, galdetu diogu ea zenbaki horiek unibertsitate horietako euskal komunitate zientifikoaren erreferentzia gisa har daitezkeen. Erantzuna garbia: «Baina ekoizpen zientifikoaren panorama ez dute markatzen unibertsitateek». Beraz, hemen aipatuko ditugun datuek unibertsitateetako euskarazko ekoizpenaren egoera usaintzen lagunduko digute, baina Artetxek aitortu digunez, euskal komunitate zientifikoaren balorazio orokorra egitea ez da hain erraza.

Unibertsitateak sortu zirenez geroztik, guztira (lehen zenbakia) eta euskaraz (bigarren zenbakia) egindako doktorego-tesi kopuruak hauek dira:

- EHUn 3.343 - 165
- Nafarroako Unibertsitatean
3.299 - 14
- Deustuko Unibertsitatean 356 - 22
- Nafarroako Unibertsitate Publikoan
327 - 2
- Mondragon Unibertsitatean 7 - 6
(bat euskaraz eta ingelesez).

Iparraldeko fakultateei buruzko informazio zehatzik ez dute Inguma datu-basean.

Euskal Herriko Unibertsitatean, -Ingumako datu-basearen arabera- lehenengo doktorego-tesia 1986an aurkeztu zuen Joxerra Etxeberriak Fisikari buruz. Huraxe izan zen urte hartako bakarra. Hurrengo urtean sei ikaslek aurkeztu zituzten tesiak euskaraz: Koldo Zuazok, Iñaki Goirizelaiak, Miren Azkaratek, Lurdes Oñederrak, Patri Urkizuk eta Iñaki Zabaletak. 20 doktorego-tesi aurkeztu zituzten 1997an, orain arteko kopururik handiena.

Udako Euskal Unibertsitateak kudeatzen duen Inguma datu-basean doktorego-tesien zerrendak ditugu, baina tesiak beraiek eskuratzeko modurik ez. Orain hasi dira lan horretan eta dagoeneko zenbait jarri dute. Doktorego-tesiek egilearen etxean edo unibertsitateko biltegian bukatzen dutela dio Artetxek. Sarean tesi osoak jarriko dituzte eta argitalpen izaera izango dute, «curriculumerako ona da izaera hori izatea, tesiak errealitate bihurtu behar du, orain forma gabekoak dira ia-ia».

Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude