Denboran eta espazio geografikoan barrena jarduera ekonomikoak jasaten duen fluktuazioa da ziklo ekonomikoa. Ekonomiaren adar guztietan nabaritzen diren segidako hedatze eta uzkurtzeak direla medio sumatzen dugu fluktuazio hori. Munduko herrialde guztietan gertatzen dira, unearen arabera, hainbat ziklo ekonomiko, baina denek agerbide berak izaten dituzte. Ziklo ekonomikoan, funtsean, lau fase bereizten dira.
- Lehen fasea DEPRESIOA da, eta benetako ahalmenen aldean desenplegu-maila altua eta kontsumo-maila apala izateak ezaugarritzen du.
- Bigarren fasea enpleguko, errentako eta kontsumoko mailen ERREKUPERAZIOA da, eta prezioen beheraldiarekin batera etorri ohi da.
- Hirugarren fasea, ESPANTSIOA, enplegu beteko garaia izaten da, inbertsio ugarikoa eta lan-indar urrikoa, batez ere langile gaituei dagokienez.
- Azkenik, ERREZESIOKO fase bat ere izaten da, pagamenduen etendurekin, enpresen porrotekin eta enpleguko eta produkzioko mailaren beherakadarekin ager daitekeena. Euskal Herriak azken hamarkada hauetan adierazi ditugun fase guztiak ezagutu ditu. Gaur egun gauden fasea errekuperaziokoa izan liteke.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.