Landareak: Txin txin patataren hotsa


2005eko ekainaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baratza txokoan landatuta ditudan patata urdinen tiradizoari lelotuta begira azken egun hauetan zabaldu den berri sorta datorkit burura.
Hasteko, krimen bat burutu da. Boliviako Belemgo nekazaritza ikerketarako estazioan gertatu da. Hemen jagoten zen Andeetako patata basati edo makatzen betarren bilduma bakarra. Lur haietan nekazarien aldetik sustatzen ari den "iraultzaren" beldur, bilduma Agronomia fakultatera eraman zuten eta hango dekanoak, ezjakintasunez agi denez, berau jasoa zen tokia hustu arazi du. Urtetan eta urtetan bildutako papa espezie bitxien betarrak eta informazio andana galdu da.
Bestetik, AEBetako nekazaritza ikerketarako zerbitzuko aditu talde batek egun Europa aldean lantzen diren pataten ADNa arakatu ondoren zera adierazi du: patata europarrak Txile hego-mendebaldeko lurretatik ekarritakoetatik datoz eta ez, orain arte uste izan den bezala, Andeetatik. Hostoen forma eta betarrak osatzeko argi askoko egunak behar izatea omen dira antzekotasunik nabarmenenak. Antzeko antzak medio Indian lantzen direnak ere Europatik eramanak direla diote orain. Teoria zaharraren zaleek XVI. mendean Andeetatik eta txiletarrak XIX. mendean ekarriak direla diote.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agrobioteknologia Institutuko ikerlari Javier Pozueta Romero, Edurne Baroja Fernandez eta Francisco Jose Muñozek, AEBetako Floridako Unibertsitateko Ed Etxeberriarekin batera, Japoniako Plant Cell Physiology aldizkariko portada bereganatu dute eta bertako Niigata hirian bere lana aurkeztera gonbidatu dituzte. Hauen aurkikuntza orain arte sumatu ere egiten ez zen landareek jakiak bereganatzeko duten bide berri bat da. Orain arte uste zenez, landareek elikagai bakoitza bereganatzeko "garraiatzaile" bereziak erabiltzen zituzten. Itxura denez, jakien artean sakarosa badago "endozitosia" deitu duten elikatze bidea abiatzen da eta landarearen zelulek jakiak zuzenean metatzera jotzen dute. Pilaketa hauek erreserba guneetan ematen dira: sustraiak, betarrak, haziak eta fruituak. Elikatze bide berri hau ezagututa patata handiagoak, fruta garratzagoak eta abar ekoizteko barietate berriak sortzea errazagoa izango da.
Urrutikoak gora-behera, baratzako patata urdinen berritako gozoa antzematen dut, baba dariola...


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude