Liburutegia autorearen ispilu


2005eko maiatzaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
1937. urtean Esteban Urkiagaren heriotza gertatu zenean, bere gauzak eta liburuak bizi zen etxean, Henao 40ko bigarren pisuan, geratu ziren. 1985. urtean, ia berrogeita hamar urte beranduago beraz, nire doktorego tesia bukatzen ari nintzela, bere lagun izandako batek -orain ez dut gogoan Jose Luis Irisarri edo Ander Aranbaltza izan ote zen- azaldu zidan Esteban Urkiagaren paperak kutxa batean gorderik geratu zirela etxebizitzan, eta kutxa hartan poema argitaragabeak, orain arte galdutzat dugun Roncesvalles poema, aurkitzen zirela. Beste idazle askoren kutxa mitikoekin gertatzen den bezala, kutxa hura obsesio bihurtu zen niretzat, baina denborak aurrera egin zuen eta aurkituko ez nuela konbentziturik, bertan behera utzi nuen ikerketa lana, beste eginbehar batzuk ere banituelako. Jarraitu dut noizbehinka arazoari bueltak ematen. Doktorego tesian lan bat egin nuen, ondoren argitaratu zena, Lauaxetaren iturri literarioak zein ote ziren aztertzeko asmoz. Uste dut nahiko zehatz azaldu nuela zein idazle irakurri zituen eta lan hori aspaldi argitaratu zen. Baina mahaikoen iritziari jarraiki beste kapitulu bat idatzi nuen tesian, literatura konparatuaren bidetik Lauaxetaren pentsakizun poetikoa eta garaikoa kontuan hartuz.

Hala ere, oraindik haren biblioteka falta zitzaigun, eta Esteban Urkiagaren omenez, haren jaiotzaren urteurrena ospatzera goazenean, berri pozgarri batek astindu du nire ezjakintasuna. Abertzaletasunaren Museoa zaintzen duen Sabino Arana Fundazioari esker, hara non heltzen den nire eskuetara ez Lauaxetaren biblioteka baizik eta Lauaxetaren bibliotekaren inbentarioa.

Harako kutxa hura non dagoen, eta zenik ere ez da oraindik agertu, baina Marian Morenok eskuratu zizkidan orrialdeetan, Santanderren Lauaxetaren bibliotekaz egindako araketa bat agertzen zaigu.

Kontua da Euskadi Buru Batzarrak Lauaxetaren biblioteka Santanderrera eraman zuela eta 1937ko abuztuaren 7tik 16ra 6 kutxatan sartu zirela liburuak, Baionara barkuz eramateko asmoz, eta egun horietan Euskadi Buru Batzarreko idazkari batek orduak eman zituela bibliotekako liburuak zerrendatuz, agian, Euskadi Buru Batzarreko Luis de Arreguiren aginduz.

Inbentarioa ez da guztiz zehatza, eta gainera ezin zaio baldintza haietan zehaztasunik eskatu, baina guretzako oso baliagarria den informazioa eskaintzen du, idazlearen izena eta liburuaren izenburua ematen baititu.

Ez dakigu nola heldu ziren liburuak Santanderrera, baina erabateko informazioa eskaintzen digu inbentario horrek. Guztira, 650 inguru libururen berri ematen zaigu erlazio edo inbentario horretan. Oro har, 652 libururen aipamena egiten bada ere, batzuk toki desberdinetan errepikatuak agertzen dira, beste batzuren artean Lauaxetaren Arrats Beran bera -gure idazleak 5 ale besterik ez zituen gordetzen bere liburutegian-. Begirada zerrendara ekarriz, esan dezakegu, alde batetik, urri samarra dela Urkiagak bildu zuen liburutegia, 650 liburu ez baita kopuru handiegia. Guztiz urria ere ez, noski. Eta lehen begiratu batean gai asko jorratzen duena, jabearen interes nagusiak agertzen zituena, zalantzarik ez. Atal hauetan banatu dugu bere liburutegiko zerrenda hau, eta jakin badakigu ez garela guztiz zehatzak banaketa egiteko orduan: Artea, Beste hizkuntzetan argitaratutako liburuak, Biografia, Erlijioa, Etnografia, Euskara, Gizarte Auzia, Historia, Itzulpenak, Literatura, Nazionalismoa, Pentsamendua -Filosofia, Soziologia, Kulturaren soziologia-, Generoa -Feminismoa eta emetasuna- eta Zuzenbidea.

Hasteko, hor da idazle nazionalista batek izan behar duen dotrinaren agerbidea. Sabino Aranaren lanak, lehenik, baina ondoren Euskal Zuzenbideaz eta historiaz agerturiko lanak. Ez da faltako Lizarrako Estatutuaren ale bat. Euskal Herria eta Espainiaren arteko harremanak direla eta politika ez da soilik bere lanaren muga izango, Zuzenbideak eta Historiak, eta Soziologiak zer esan handia dute bide honetan.

Bigarren ohar gisa, zera adierazi beharko nuke: nire interesak direla medio, literatura liburuak berebiziko garrantzia izan dute niretzako. Orain arte genekiena ziurtatzen du zerrendak. Patxi Altunak, Josu Penadesek eta nik neuk egindako ikerketen ziurtapena dugu hemen gutxi gorabehera; esan nahi dut, bagenekiela zeintzuk ziren haren iturriak, bai literatura klasikoan eta baita modernoan ere: sinbolistak, 27ko belaunaldikoak nabarmen agertzen dira zerrendan.

Hirugarrenez, eta azkenekoz, oraingoz, zerrendan badira sorpresak. Pentsakizuna saila deitu dudan horretan badira Lauaxetaren irakurketen berri handiak, soziologia, filosofia eta saiakera aldetik guretzako berriak direnak, noski. Horien berri ez zen ematen bere egunkari artikuluetan, eta gure idazlearen modernitatea aipatzen dugunean ezinbestekoa izango da zerrenda honetan diren aipamenak kontuan hartzea, Lauaxetaren modernitatea begi-bistan jartzen dutelako aipamenok eta irakurketok.

Badira zenbait alor zerrendan ohar txiki baten bidez zehaztu ditzakegunak. Adibide bi emango ditugu: Bere garaian errotutako irakurle baten aurrean gaude. Euskaraz garaian argitaratutako asko eta asko aurkituko dugu Lauaxetaren bibliotekan. Garaiko itzulpen asko: Grimm anaien itzulpenak, Heinerenak, Kirikiño zein Bernardo Garroren liburuak eta Tene Mujikarenak ere, noski, hortxe aurkituko ditugu. Eusko Ikaskuntzaren jarraitzaile sutsua dugu, eta beste aldizkari batzuk aipatu beharko bagenitu Euzkerea zein Yakintza ez dira faltako bere liburutegian. Garaiko liburu asko, beraz.

Ez dugu liburu zaharren aldeko den idazle bat. Baditu XIX. mendeko euskal literaturako zenbait ale, bai. Baina liburu zaharrak ez dira ugari eta direnak ere -zerrenda egin zuenak oso sotil markatzen ditu zein urtetakoak diren zenbait liburu zahar-, oso bereziak dira. Esan nahi dut, ez dutela interes handirik.

Poesia irakurtzera emanda dagoen liburutegia da Lauaxetarena. Nobela gutxi agertzen ditu zerrendak eta agertzen dituenak ere ez dira bereziak, Agian Gideren irakurle arretatsua genuen gure poeta. Baina garbi dago poesian jarrita zituela begiak: Hor dira klasikoak, hor erromantikoak, ez dira falta Verlaine maitatua ez Baudelaire, Espainiako 27koak eta, nola ez, garaian asko irakurtzen zen Villaespesa, uste genuena baino pisu handiagoa duena Lauaxetaren poesiaren moldapenean.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude