Falta eta sobera


2005eko maiatzaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Baikortasun bolada batek bereganatu nau. Susmoa daukat aldaketa garaia bizi dugula bertoko telebistagintzan. Asmo eta indar berriak nagusituko direla eta jarrera aldaketa eta erronka-mina ez direla falta izango.

Atzean geldituko dira, segidan, ETB1en eta ETB2ren arteko desoreka estrategikoak. Kanal bati ala besteari markatutako helburu eta paper banaketa eskluienteak. Gaztelerazkoa ETB1 existituko ez balitz bezala aritzea. Euskararen eta euskal kulturaren suspertze-lana, batetik, eta informabide propioak eraiki gura, bestetik, osagarri dikotomiko gisa egotea. Gehigarritze falta. Audientzia-lehia hutsean sartzea norabidea galtzeko arriskua areagotuz. Legitimazioa kanpoan bilatzea. Epe laburreko esker-ordainen menpe egotea.

Ahaztuko ditugu berehala, ETB2k euskarazko kanalari fabore egiten diola diotenak. Telebistagintza publikoren inguruko opazidadea. Hedabide propioak eta normalkuntza linguistikoaren alde daudenekiko mesfidantza. Egungo telebista publikoarekiko ikuspegi kritikoa edukitzea kasurik ez egitea baino txarragoa dela pentsatzea. Zerbitzu publikoa patrimonializatzea.

Txokoratuta geldituko dira aurki, EITBk Euskal Herriko ikus-entzunezko panoraman duen zentralitateari ezikusiarena egiten diotenak, beraien intereserako. Euskarazko telebista lokalak aurkariak bailiran jarduten dutenak, golda, ereite eta uzta-biltze lana egun bakarreko kontua dela pentsatuz. Erakunde publikoen inplikazio falta hedabideen legitimazioan, azpiegituren eraikuntzan, finantziazioan, kudeaketan, legeztatzean, izan hauek Udalak, Foru Aldundiak, Jaurlaritza, Euskaltel, SPRI edo EITB bera.

Alboratuak izango dira atoan, normalkuntza linguistikoaren bidean hezkuntza sistema eta hedabideak, bereziki telebista, tresna ezinbestekoak -ez bakarrak baina bai oso indartsuak- direla ahazten dutenak. "Egun on-Buenos dias" zaleak. ETB1 eduki izanda, egin daitekeen guztia egina dagoela pentsatzen dutenak.

Sinestuta nago alde izango ditugula EITBkoak, kanalen eta emisoreen arteko sinergiak sortzen -lurrekoak, satelite eta kable bidezkoak, analogikoak eta digitalak, irrati, telebista eta internet- eta norabide berean sintonian jartzen. Aurkezle, eduki, hizkuntzen erabilera, produkzio-modu eta programatze-eredu eta abarretan ausart arituko direla. Apustu egiteari beldurrik gabe. Kritiketara zabalik. Joko-zelai berria zirriborratzen, poliki-poliki. Epe luzeko ikuspegiaz.

Nola onartuko dugu bada entzutea ETBn bertan, euskarazko kanala batzuentzako soberan dagoela guk horren falta dugunean? Zergatik ez aplikatzen hasi ETB2 euskalduntzeko planak eta edukietan eta gaien tratamenduan hemengo zentralitatea erakutsiko duten terapiak? Noizko euskarazko telebista lokalak eta ETB aliatu gisa lanean ikustea? Zer dela-eta Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortzeko horrenbeste denbora pasatzen uztea? Zeinek ulertuko du telebistagintza lokala arautu eta zertarako nahi eta erabiliko den irizpideak ez markatu izana, merkatu lege baztertzailea eta arrotza nagusituko den arte? Nork dio beldur egungo egoeran ez dugula aurrerago egingo aitortzeari?

Udaberri oro etxeari astindu bat ematen diotenen pare, gaurko panorama aldatu beharra dago. ETBren emaitza ikaragarria izan da, mende laurden eskas honetan. Etorkizunera begira baina, aurpegi, kolore, egitasmo eta indar berriak erabili beharko ditu. Barrura eta kanpora begiratuta badakite indarra eta gogoa egon badaudela, aprobetxa ditzatela.

Duela gutxi pasa dugun hauteskundeen gisako eslogana erabiliz: "Nahi dugulako eta ahal dugulako, egingo dugu" telebistagintza publiko euskaltzalea, integratzailea, berritzailea, informazioaren bidez komunikazioa areagotzen lagunduko duena, kanal eta emisora desberdinak frekuentzia berean jarriko dituena, entretenigarria eta irekia.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude