Bero-beroan


2005eko maiatzaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak


Prozesuaren egoera irudikatzen dute atentatuek

Azken lau asteetan elkarrizketa prozesu aldeanitza apurka nola egituratzen ari zen irudikatu da eta horrek bake prozesuaren usaina barreiatu du lau haizetara. ETAren atentatuok errealitatea non den erakutsi dute. Heriotzak eragin ditzakeen frontea itxita du azken bi urteetan, baina ez bestelakoak, batez ere iraultza zerga biltzea bultzatzen duena. Hor dagoela gogorarazi du erakunde armatuak une oso garrantzitsu batean, eta prozesua ez dagoela irudika litekeen bezain heldu, gutxienez ETAren aburuz. Estatuaren egoeraren eztabaidan PSOE eta PPren arteko apurketa irudikatu zen eta Zapaterok ongi eutsi zion PPren erasoari. ETArekiko elkarrizketaren beharraz PSOE egiten ari den kanpainak martxa ona darama, inkesten arabera, espainiarren gehiengoak onartzen du jada elkarrizketa hori. PP ezik, gainerako guztiak bat datoz garai berria bizitzen ari garela eta norabide berean jarraitu beharraz, baina gauden unean gaude eta ez nahiko genukeen horretan. Orain arte esandakoak egia badira, atentatuok etsigarri baino akuilu beharko lukete.


Torturatzaileak kondekoratzen jarraitzen da

Euskal Herrian urteetan ikusi da nola kondekoratzen zituzten torturatzaileak edota hauen arduradunak. Adolfo Scilingo argentinarrari, hango diktadura garaian eragindako 30 hildakoengatik 640 urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako justiziak, baina Espainiako agintariek Marokoko armadako Hamidu Laânigri eta Hosni Bensliman jeneralei Isabel Katolikoaren Ordeneko Gurutze Handia eman zieten urtarrilean, Espainiako erregeak lurralde hartara egindako bisitan. Marokkon giza eskubideak eta erregimen demokratiko baten alde ari direnek, Espainiak Marokkori egiten dion aurpegi garbiketa gogor salatzen ari dira eta froga gisa aipatutakoa moduko adibideak jartzen ari dira.


Pepe Uruñuela, 18/98 eta Nafarroako Kanpaina

Duela hilabeteren batzuk Nafarroako kolektibo eta pertsona ugarik adierazi zioten beren elkartasuna 18/98 auzian dagoen Pepe Uruñuela abokatuari. Ika-mikarik ez zen falta izan adierazpen honen inguruan. ‘sinDominio.net‘-en egindako elkarrizketa luzean, Uruñuelak dio auziari modu bateratuan aurre ez heltzearen oinarrian epaiketa eta kanpainari aurre egiteko molde desberdina dagola: edo modu bateratuan edo Joxemi Zumalabe Fundaziotik autonomo. Elkarrizketan, Patxi Azparren, Mikel Zuloaga eta Sabino Ormazabalek ere 18/98 auziari buruzko beren ikusmoldea jorratzen dute.


EHAK hauteskunde kanpainako dirua legezko egiten ari da

EAEko hauteskunde kanpainan diru eskaera egin zuen EHAK-k. Bankuz egin zitzaizkion hainbat diru sarrera, baina horietako batzuk legeak ez ditu onartzen anonimoak direlako. Orain, ezker abertzaleko alderdia deialdia egiten ari zaie diru emaileei, sarrera horien banku agiriak izanez gero bankura joan eta sarrerari izen abizenak jartzeko eskatuz. Bere bederatzi eserlekuekin, EHAK giltzarri bihurtu da Eusko Legebiltzarrean eta alderdi konstituzionalista eta Jaurlaritzako hirukoaren arteko mugimenduak baldintzatuko ditu legealdian zehar.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude