Bahea


2005eko maiatzaren 22an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Xabier Arzalluz ez dago kontentu hauteskundeetan EAJ-EA koalizioak lortutako emaitzarekin. EAJren egungo zuzendaritzarekin dituen desadostasunak ere behin baino gehiagotan iradoki ditu, baina, aldi berean, Juan Jose Ibarretxek lehendakari gisa jarraitzen duen bitartean lasai dagoela dio. Berria-n joan den igandean egindako elkarrizketan jaurti ditu ideia horiek buruzagi jeltzale historikoak. Azken urteetan behin eta berriz adierazi duenez, bere ustez gatazka bideratzeko klabea autodeterminazioan dago eta berau lortzeko klabea EAJ eta ezker abertzalearen arteko aliantzan. Hauteskundeen ondoren ikusten ari garen prozesuari buruz, aldiz, berak ez du ikusten Zapatero autodeterminazioraino heltzeko indarrarekin, PSOEko agintariak beste garai batzuetan ikusi izan dituen moduan. Eta autodeterminaziorik gabe, Arzalluzek ez du posible ikusten normalizaziorik.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...