Zer da: Deslokalizazioa


2021eko uztailaren 27an

Azkenaldian deslokalizazioa terminoa purian dago Europako informazio ekonomiko eta sozialetan, eta Euskal Herrikoetan bereziki. Baina zer da deslokalizazioa? Hain termino berria izanda, hiztegi tradizionaletan ez dator, jakina. Alabaina, ekonomiaren bilakaeraren eguneroko errealitateak irakatsi digu edukia deskubritzen. Deslokalizazioa diogunean, herrialde bateko enpresa bat »instalazioak eta produkzioa» lekuz aldatu dela esan genezake. Kasu horretan, enpresen deslokalizazioa izango dugu. Baina, orobat, produkzioak ere deslokalizatzen dira: hala gertatzen da enpresa batek bere instalazioak herrialde batean mantentzen dituenean, baina produkzioa beste batera eramaten duenean. Enpresen zein produkzioen deslokalizazioen jatorrian, normalean, beste herrialde batzuetako baldintza "hobeak" daude: kostu laboral apalagoak eta produktibitate handiagoa. Gaur egun, Europako ekialdeko herrialdeak eta Asiako batzuk dira deslokalizazioen onuradunak. Bakarrak ez badira ere, enpresa multinazionalak dira, eskuarki, deslokalizatzaile handienak, zein alderik alde ibiltzen baitira. Euskal Herrian bertan, Iparraldean nahiz Hegoaldean, gertatu dira dagoeneko multinazionalen deslokalizazioak, eta beste batzuk baliatu dute mehatxu gisa, langileek lansari apalagoa eta lan-denbora luzeagoa "irents" dezaten.


Azkenak
Paloma Castro (AEMET Nafarroa)
“Udaberria arrunta izan da eta uda ohi baino beroago izango da”

Ostegunean hasi da uda. Hartara, udaberriko eguraldiaren balorazioa eta udakoaren iragarpena egin du gaur AEMETek. Apirila 1961az geroztik hilabeterik lehorrena izan den arren, udaberri “arrunta” izan da eta uda ohi baino beroagoa izatea aurreikusi dute.


2024-06-21 | Sustatu
AA irudien lehiaketa batean tranpa, benetako argazkia aurkeztuta

Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]


2024-06-21 | Gedar
Gasteizko Azkena Rock jaialdiko lan-baldintza miserableak salatu ditu Laneko Autodefentsa Sareak

Last Tour enpresa eta Gasteizko Udala seinalatu ditu erantzule gisa, azken horrek "langileon prekaritatea finantzatzen eta legitimatzen" duela nabarmenduta. Azkena Rocken aritu diren hainbat langileren lekukotzak bildu ditu LASek.


Kike Diaz de Rada hil da, aktore, antzerki zuzendari eta idazle donostiarra

64 urterekin, Kike Diaz de Rada donostiarra hil da, Eneko Olasagasti lankideak asteazken arratsean sare sozialetan jakinarazi duenez. Ibilbide luzeko aktorea izan zen eta Tanttaka teatroaren eta Orain gipuzkoar antzerki taldearen sortzaileetako bat.


Eguneraketa berriak daude