Net Hurbil: Garraioaren ezkutuko zorrak herritarron bizkar


2005eko maiatzaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iñaki Mendigurenek joan den martxoan ARGIAn plazaratutako Zahietan zuhur, irinetan ero artikuluan kritikatzen zituen gure ingurumenaren hondamendiaren erantzukizuna herritarren bizkar ipintzen dituzten agintariak. Hainbat argudioren artean, Le Monde Diplomatiquek urtarrilean energiari buruz kaleratutako dossierra aipatzen zuen, eta tartean Philippe Mühlstein ingeniariaren artikulua: Les ravages du mouvement perpétuel (Betiereko Mugimenduaren sarraskiak). Bi hilabeteren bueltan ipintzen ditu sarean Diplok bere artikuluak, eta orain Dossier Energie osoa libre irakur dezake interesa duenak.

Sail horretako artikulu bat da esku artean duguna. Philippe Mühlstein ingeniaria da eta trenbideetan ari da lanean. Attac (Herritarren Laguntzeko Salerosketei Zergak ipintzearen aldeko Elkartea) erakundean Kontseilu Zientifikoaren kide da. Hainbat ikerketa egin ditu Mühlsteinek Attac barruan, hala nola, Les transports au service de la mondialisation capitaliste, Sur la «libéralisation» du transport ferroviaire eta La politique européenne des transports et le Traité constitutionnel.

Le Monde Diplomatiqueko artikuluan honela idatzi du ingeniariak: "Trafikoak eztanda egin du »azken hamarkada hauetan giza garapena jasanezin bilakatuz» eta hau zuzenean dago lotuta mundializazio neoliberalaren mekanismoei. Kontua da ahalik eta preziorik txikienetan eramatea kontsumoa dagoen zonaledetara baldintza sozial, fiskal eta ingurugimenezkorik kaxkarrenetan ekoiztu diren produktuak, horrela enpresa hauetako etekinak bidean galdu ez daitezen. Horretarako 'liberalizatu' da garraioa eta horretan jaraitzen du".

Garraio hori egiteko modu ezberdinak daude, eta garraiobide bakoitzak maila ezberdinetan aprobetxatzen du energia. Abiadura Handiko tren batean doan bidaiaria energia gastu berarekin 4,5 aldiz urrunago iritsiko da autoan doana baino, eta 9,5 aldiz urrunago hegazkinean doana baino. Herri barruan autoan kilometro bat egiten gastatuko duen energiarekin autobusean 2,5 egingo ditu eta tranbiarekin 11 kilometro.

Merkantzien garraioan ere ezberdintasunak izugarriak dira. Tona batek kamioiz kilometro bat egiteko behar duen energiarekin ibaiez (Europan oso zabalduta dago garraiobide hau) 2 kilometro egingo ditu, 4 kilometro trenez eta itsasoz 5.

Autoek energia hain gaizki probestearen arrazoia bitxia da, Mühlstein ingeniariaren aburuz: azken hogei urteotan asko aurreratu da motoreen errendimenduan, baina aldi berean klimatizazioa zabaldu da, autoak handiago eta pisuago egin, segurtasun neurriak areagotu, 4x4 autoak popularizatu... eta guzti hauen poderioz urteotako hobekuntza energetikoa deusetan geratu omen da. Gaur Europar Batasuna osatzen duten 25 herrialdeen artean 1990etik 2002ra %20an handitu zen bideetako trafikoa, %30ean kamioiz eramandako merkantzia kopurua, eta ororen buru %20an negutegi efektua eragiten duten gure gasak.

Beste xehetasun bitxi bat: munduan eguratsera jaurtikitzen ditugun gasen kalkuluetatik kanpo uzten da airezko trafikoak eragindakoa. Gauza da emisio guztien %3a dela hegazkinek eragiten dutena, baina garraioek eragindakoak bakarrik kontatuz %13koa, eta trafikoa urtero %6-%7 igotzen da 1995etik. Horra zer nolako tranpa txikia egin diegun hegazkinetan ibiltzen ez diren herritar txiroei (munduaren gehiengoari) gas horien kontrola denon artean planifikatzerakoan.

Kosteak sozializatzeko tresna

Garraiobideek urteotan eztanda egitea beren merketasunean oinarritzen da. Eta honen atzean zera dago: "Dumping soziala gertatu da, marinelak eta kamioietako txoferrak gaurko esklabu moderno bilakatu dituena, trafikoa ugaritzearekin batera giza eskubideei eta ingurumenari eraso diena". Mühlsteinek badaki garraio merkeen gain ekonomia eraikitzea ez dela gaurko kontua. Gure herri eta hirien antolakuntza bera horren gainean dago prestatua, zer esanik ez gure inguru osoa urratzen duten autopista ugariena. Baina azken urteotan urrats bereziak eman ditu liberalizazioak.

Modan dauden "Zero stock", "Just-in-Time" eta horrelako beste metodoek ekarri dute garraioak biderkatzea. Baina stock edo almazenen kudeaketan lortzen diren aurrezkien atzean zera ezkutatzen da: etengabeko zirkulazioan dabilela "stock ibiltari" erraldoi bat. Honek posible egiten du produktu batean parte hartzen duten prozesuak deslokalizatzea, baldintzarik merkeenak eskaintzen dituzten lekuetara.

Hau oso argi erakusten duten adibideak Wuppertal erakunde alemaniarrak eskaini zituen 1993an. Ordurako, garai hartan yogurt marrubidunez betetako pote batek bere baitan 3.500 kilometroko bidaia egin zuten osagaiak zeuzkan. Ondoko urteetan kilometro horiek asko ugarituko ziren. Erokeria horretan ez dira falta adibide surrealistak ere, eta bi aipatu ditu Mühlsteinek: Alemaniako industria batek patatak Italiara bidaltzen ditu, hemen behar bezala zatitu eta berriro Alemaniara eraman eta saltzeko; Danimarkako beste enpresa batek ganbak Europa osoan barna (gure autobideetatik pasaz) Marokora igortzen ditu han azala ken diezaieten; eta ostera buelta Danimarkara, hemendik komertzializatzeko.

Produktu batean dauden prozesu eta osagai ezberdinetako bakoitzean orain enpresa handiek preziorik onenak bilatzen dituzte. Eta prozesu batetik bestera, garraioa: kilometroak eta kilometroak. Hau posible izan dadin, garrantzizkoa izan da garraio sektorea desregulatzea. Marinelen artean aspaldi nagusitu ziren bandera bitxienak »petroliontziak hondoratu direnean eta beste hainbat istriputan ezagutu ditugu horietako asko» eta bi sosen truke lan egiten duten langileak. Europako errepideak berriz, jadanik klasiko bihurtu diren Willy Betz kamioietatik hasita, bolanteari itsasirik bizi diren esklabo gizajoz gainezka daude. Horiek dira gaurko liberalismoaren esklabo berriak.

Baina badira lan sistema berri hauen ozpinak irentsi behar dituzten gehiago ere: gu guztiok. Herritarrok eta gu bizi garen ingurumenak hutsaren truke nozitzen ditugu garraio trafiko burugabe honen ondorioak. "Garraioak dira enpresa pribatuen kosteak herritar guztiei ordainarazteko modurik onena" idatzi du Mühlstein ingeniariak.

Baina herritarrok ere, gure mugitu beharrarekin, kate berari lotuta gaude. Hirigintza osoa eta bizimodua autoari eta garraio merkeari lotuta dauzkagu. Industria jabe handiek beren negozioak dauzkaten bezala. Mühlsteinek, hain zuzen, garraio tarifen merketasun horretantxe ikusten du egin behar dela indar. "Energia kontsumoa eta garraioek eragindako kutsadura mugatzeko, garestitu egin behar dira erregai fosilak eta CO2 emisioak arautu".

Garestitze honek mugimenduak gutxitzea ekarriko luke, eta lehen begiratu batera bitxi egiten da horrelakorik planteatzea. Baina Le Monde Diplomatiqueko artikuluan horixe da proposatu duena Mühlsteinek ekonomiaren deslokalizatzea eteteko. "Auzitan ipini behar dugu 'ongizatea + modernitatea= mugimendu ugari' dioen ekuazioa. Lan zaila daukagu horretan, mende erdiko prestaketa mentalari gailentzeko, sakon sustraitutako irudi sozialak sortu baitituzte. Zehazki esateko, kultur aldaketa bat da". Igoal ez gaude hortik hain urruti. Petrolioak 50 dolarrak gainditu ditu...

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude