Bero-beroan


2005eko maiatzaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Borondatea, konfiantza eta akordioa

Hauteskundeen aurretik ere baziren aldaketa haizeak, zantzu batzuk bederen bai. Ondoren ordea, haize bolada Euskal Herri osora hedatu da, eta Estatuan ere ari da zabaltzen pixkanaka. Zantzuak, duela hilabete zeuden bertsuak dira, baina hauen proiekzioa biderkatu egin da. Jadanik akordio, elkarrizketa, hiru erpinak, prozesu, eta halakoak zentralitate politikoaren ardatz bihurtzen ari dira. Ez dago zalantzarik lehenengo giroa sortu behar dela, ondoren eragile desberdinen artean konfiantza sarea ehundu eta gero edukiak datozela. Oinarrizko osagai horiek bederen behar dira gatazka politiko bortitza gainditu eta beste garai batera jauzi egiteko. Halako egoeratan akordioa da helburu nagusia, baina ezin da ahaztu akordioak negoziazio prozesuen ondorio direla eta hauek indar harremanen arabera erabakitzen direla. Nola metatu, beraz, indar hori abertzaletasunaren helburu historikoak norabide egokian jartzeko, akordio ahalik eta zabalena urratu gabe? Galdera horri erantzun beharko diote Eusko Legebiltzarrean nagusi diren indar abertzaleek.


Gara-ren aurka berriz

Gara inprimatzen duen KIE enpresari egotzi zaio Hernani inprimategiak (Egin argitaratzen zuena) zuen zorra eta gerta liteke Orain SAren zorra (Egin argitaratzen zuena) Baigorriri (Gara argitaratzen duena) bizkarreratzea. 2003an Espainiako Gizarte Segurantzak, enpresa jarraipena argudiatuta, Baigorriren eta KIEren bizkar utzi zituen Orain SAri eta Hernaniri leporatzen zien 5,1 milioi euroko zorra. Harrezkero, Gara-z arduratzen diren enpresak ordainketa etenarekin aritu dira eta prozesu korapilatsua jarraitu dute epaitegietan. Jarrita zegoen helegite bati erantzunez, Auzitegi Nazionalak Gizarte Segurantzaren alde ebatzi du Hernani eta KIEren kasuan, eta dagoen susmoa da Orain SA eta Baigorrirekin berdin jokatuko duela. Hala izatekotan, Gara-ren proiektu informatiboa eta 200 lanpostu inguru kolokan leudekeela salatzen ari dira egunkaria kaleratzen duten bi enpresetako arduradun eta langileak.


Ermuko Foroaren leherketa

Popular eta sozialisten artean bizi den giroaren isla da Ermuko Foroaren inguruan gertatzen ari dena. Batasunaren azaroko Anoetako Belodromoaren ekitaldiaren harira Ermuko Foroak jarritako salaketan Odon Elorza salatu izanak azaleratu du enfrentamendua. PPren eta PSE-EEren arteko zangak eta auzi honetan agertutako doinuak adierazten dutenagatik, Miguel Angel Blancoren omenez sortutako erakundearen etorkizuna kolokan dago, behintzat bere sorreratik gaurdaino izan duen izaerarekin.


Frantziak ezetz esanez gero...

Hipotesi desberdinak egiten ari dira maiatzaren 29ko erreferendumean Frantziak Europako Konstituzio-Itunari ezezkoa emanez gero sortuko litzatekeen egoerari buruz. Baiezkoaren aldekoek erabiltzen ari diren beldurraren estrategiaren aurrean interesgarri da Atacceko lehendakari eta kazetari ezaguna den Bernard Cassen-ek dioena: «Juridikoki ez da ezer gertatuko». 2004ko maiatzaren 1etik indarrean dagoen Nizako akordioak eta bere aurrekoek jarraituko lukete indarrean, edozein eratan ere, itun honek jarraituko bailuke 2009ra arte eta zenbait alorretan 20014ra arte. Politikoki »Cassenen ustez» ondorioa litzateke beste itun bat negoziatu beharko litzatekeela eta aukera legokeela hau baino sozialagoa litzatekeen ituna ateratzeko, batez ere beste estatu batzuek ere ezezkoa emango balute. Herbehereetan, esate baterako, ekainaren 1ean egingo da erreferenduma eta orain arteko inkestek ezezkoa gailenduko dela diote.


16 urteko mutila komisaldegiraz valentzieraz identifikatzeagatik

Xàtivako (Valentzia) polizia nazionalak Corcuera Legea ezarri zion 16 urteko mutil bati apirilaren 18an. Levante egunkariak (2005-05-21) jakinarazi zuenez, Xàtivako polizia nazionala gazteen artean droga bila zebilen eta miaketak egiten ari zen. Francesc Roca gazteak Nortasun Agiririk ez zuenez, poliziak identifikatzeko eskatu zion. Honek valentzieraz erantzun zien. Poliziak «habla en cristiano» esan ziola dio gazteak eta «Játiva esaten ez dakizu ala?» galdetu ziola. Komisaldegira eraman zuten gaztea, nahiz eta eskola aurrean zeuden irakasle batek eta zuzendariak gazteak emandako datuak baieztatu. Familiak salaketa jarri du ustezko legez kontrako atxilotzeagatik eta Valentziako hizkuntza ofizialetako bat ezin erabili izanagatik. Komisaldegiko buruak esan du polizia horiek ez dakitela valentziera eta mutilak ez zuela batere lagundu behin eta berriz valentzieraz egin zuelako.


Nafarroan D ereduak gora egin du eta
haurrentzako gelarik ez dago

Aurrematrikulazio datuek diotenez, D ereduan eta sare publikoan, hiru urteko 1.224 haurrek (iaz baino 38 gehiagok) eman dute izena eta ikastoletan 500ek (iaz baino 15 gutxiagok; iazkoa historikotzat jo zuen Ikastolen Elkarteak). Kopuru igoerak ordea, toki arazoak dakartza bai sare publikoan eta baita pribatuan ere. Iruñerriko ikastoletarako 274 haurrek eman dute izena eta 225entzat zuten tokia. Sare publikoan, berriz, hona bi adibide: Patxi Larraintzar ikastetxeak 75entzat zuen tokia eta 86k eman dute izena. Ezkaba ikastetxean 75entzat zuten tokia eta 97k eman dute izena. Sortzen-Ikasbatuazek masifikazioa salatu du eta zonifikazio berria bertan behera uztea eskatu. Hezkuntza kontseilari Luis Campoyk Cardenal Ilundain ikastetxean 24 haurrentzako D ereduko gela irekiko dutela adierazi du. Sortzen-Ikasbatuazek aurrerapausotzat jo du albistea, baina nabarmendu du ez dela konponbidea.


PSNk hizkuntza ponentzia ez du bertan behera utzi nahi

Nafarroako Alderdi Sozialistak mozioa aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan eta Gobernuak eremu mistoa eta ez euskalduna berriz aztertzea lortzea nahi du. Mozioaz gain, ponentzia pizteko proposamena egin du.


Herriko Etxe Euskaldunen Eguna

Maiatzaren 14an bilduko dira Euskara Herriko Etxeetan Akordioa izenpetu duten udaletako ordezkariak. 36 herriko etxek sinatu dute akordioa eta Maulen elkartuko dira.


Azkenak
DIPCko presidente Pedro Miguel Etxenike Landiribar
“Zientzialaria izatea pribilegio bat da, eta horrek ardura bat dakar”

DIPCko bere bulegoan izan da elkarrizketa. Argazkilaria lanean hasi denean, arroparengatik desenkusatu da [kirol-jertse bat dauka jantzita]: “Ez nintzen gogoratzen elkarrizketa genuenik”. Baina Elhuyar aldizkariarentzako dela eta, gustura egingo omen du. Euskaraz... [+]


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Israelekiko harremanak mantentzearen alde egin du Europar Batasunak

Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Eguneraketa berriak daude