Biharamuna


2005eko apirilaren 24an
Astelehena" dute segur aski politikari gehienek ez baitituzte lortu amesten zituzten emaitzak. Hala da politika, gogor samarra, akaso injustua eta eskergaitza. Zerbait berri eskaini nahi zutenek botoak erakartzea ez dute horrenbeste erdietsi, Aralarren aldapa gogorra da. Aldaketa ez da ere sobera izan. Erdi-bidea, hirugarren xendrara alegia, nahi adina ibiltarik hartu ez baitu. Aukera gorriak, guztiak ez izan arren, indargabetu omen ziren korronteek ordezkatuko dituzte. Bi blokeen arteko indar erlazioa ez da asko mugitzen ere. Lapiko zaharretan egiten diren aspaldiko errezetek garaitzen dute oraindik ere. Ea eskainiko den salda, ona izanen den!

Boto-emaileak, askotan, friboloak eta arinak direla esaten da; begira bestela Frantziara: urte batez eskuinari ematen diote jira frantziarrek, sozialistei bizkar emanda. Ondokoan, ezkerrari itzultzen zaizkio, liberalak utzirik. Zeri buruz doazen eta zer nahi duten inor gutik du benetan ulertzen. Baina, Euskal Autonomia Erkidegoan bederen, ez da horrelakorik gertatzen. Batzuek, hau dela-eta, Erkidegoko kideen zuhurtasuna, heldutasuna eta zentzutasuna ikusiko dituzte. Beste batzuek aldiz, askok aipatzen duen "prepolitikaren" adierazle gisa hartuko du. Mende laurden batez aginduan dagoenak segitzen du beraz, burua izaten. Politika esparru-hegian gauzaren bat bai kanbiatzen da; baina orokorrean bizi politikoaren bizkarrezurra beti bera da. Anitzi ez zaio gustatuko, baina hala da. Ezen bitxia bada bitxia, alderdi jeltzale zaharra »bere kide sozial demokrata gazteagoa ahantzi gabe, anaia bihurria zenbait aldiz...» ez du urratzen boterean izateak. Irautearen sekretua jakin gura luke hainbat indarrek. Berdin horrela esplika daiteke: asteburuetan oposizioko jarrerak hartzea eta sentidu horretan, diskurtsoak egitea »milesker Madril!- eta, Lehendakariak dioenez, astelehenean lanera itzultzea »herria kudeatzera-. Abentura eta pragmatismoa! Eta gehiengo erlatibo bati laketgarria zaio igandetan itsas handira egin daitezken birak bururatzea, iluntzean kaira itzultzen bada noski -ikus sondeoen arabera, benetan zeintzuek burujabetza nahi duten, baita boto-ontzietan ere...-. Beste gutiengo inportante bati aldiz, Espainiako portuan arrimaturik egotea gustatzen zaio.

Kapitain pilotuak bidaiarien eskakizun kontrajarriak kontutan hartu beharko ditu eta bere tripulazioa ongi aukeratu beharko hondoa jo nahi ez badu eta gurutzaldia edo itsas bidaia gaizki buka ez dadin. Ezen urteak joan eta urteak jin, gauzak benetan aldatzen ez badira, desblokeatzen ez badira, konfrontazioak bidertzen eta areagotzen badira, Titanic bezala hondora daiteke Gasteizko ontzia. Eta hala balitz, bai Nafarroako nolaz Iparraldeko ontziak ere galduko ziren. Iparraldeko kasuan, barkua hain tikia izanik departamendua lortzeko putzu »ez sakon eta ez ilun» batean itzulikatzen ari gara, alferrik dirudienez. Nafarroaren txalupak, aldiz, euskal kaietatik gero eta gehiago aldentzen dela ematen du; hau askoz kezkagarriagoa da.

Astelehen honetan emaitzak izan diren bezala onartu, inori errua bota gabe »bestela nola demokratatzat jo bere burua?» eta lanari lotu! Denak! Ezen guziak ontzi berean baigaude! Eta Bounty-n ez bezala, jazarpen izan ez dadin, ez alde batetik ez bestetik, lema finki har, egiazko elkarrizketa -eta ez orain arteko negargarri den elkorrena- izan dadin. Baina, marinel trebea izan arren, ekaitz guztiak ez dira saihesten ahal. Enbata ufatzen duten indarrek jakin behar dute ere, benetan, itsas barea nahi duten ala ez, ontzia laguntzeko.

PS: Artikulutxo gazi-gozo hau emaitzak jakin aitzin idatzia da. Estonagarria? Ah eta kanbiorik izan bada, beharrezkoak diren zuzenketak egin, -hau kazetaritza interaktiboa!-. Baina, azken hitza nik uste, bera izan daiteke...

« Urteak joan eta urteak jin, gauzak
benetan aldatzen ez badira, desblokeatzen
ez badira, konfrontazioak bidertzen eta
areagotzen badira, Titanic bezala hondora
daiteke Gasteizko ontzia. Eta hala balitz,
bai Nafarroako nolaz Iparraldeko ontziak
ere galduko ziren. Iparraldeko kasuan,
barkua hain tikia izanik departamendua
lortzeko putzu »ez sakon eta ez ilun»
batean itzulikatzen ari gara, alferrik
dirudienez »


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude