Ezpalak


2005eko apirilaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Musika jaialdiak egonkortzen

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdiaren datak jakinarazi dituzte jada. Uztailaren 1etik 3ra izango da, iazko leku berean, Zuberoako Idauze-Mendi herriko Mendiko Landan. Aurtengoa hamargarren urtea du jaialdiak eta, hori ospatzeko, argazki liburua kaleratu du Elkar argitaletxearekin. Jaialdiko kartela ez dago itxita, baina Maceo Parker, Niko Etxart eta Karidadeko Benta izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Aurten euskararen presentzia areagotuko dute eta filosofia alternatiboan sakonduko. Bestalde, Gasteizko IV. Azkena Rock jaialdia irailaren 2an eta 3an izango da, Mendizabalan. Izan ere, bertan egin dadin, akordioa sinatu dute Gasteizko Udalak eta antolatzaileek. Besteak beste, The black croes, Bad Religion eta Queens of Stone Age izango dira taula gainean.


Animazioko zinemaren erakusleihoa

Anima jaialdia antolatu du aurtengorako estrainekoz Basauriko Udalak, hilaren 20tik 24ra. Aurretik eginak zituen Udalak animazio zinemaren erakustaldi batzuk, baina ez zuten oihartzun handirik izan. Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdi jaioberriak egitarau zabala izango du. Hemezortzi film lehiatuko dira guztira, luze nahiz laburrak. Errusia, Mexiko, Alemania nahiz Kubakoak. Horrez gain, Frantzia izango da aurtengo herrialde gonbidatua eta bertako filmak erakutsiko dituzte. Basauriko eskoletako haurrek ere animazio zinemaz gozatu ahal izango dute Animazioa eskolan sailaren baitan. Halaber, euskal animazio lanetan erabilitako materialaren gaineko erakusketa paratuko dute eta Juanba Berasategi omenduko.


Bertsolaritza gizarteratzeko erakusketa

Bertsoa gizarteari zabaltzea, bertsolariek sortutako ondarea gizarteratzea eta ondorengo belaunaldiei ezagutaraztea du helburu Bertsozale elkartzeak Oiartzungo udaletxean paratu duen Hitzak egin gaitu ezer erakusketak. Jolas interaktiboak, panelak, diaporama... elementu ugari erabili dituzte, bisitariak bertsoa hurbileko senti dezan, haren berri gehiago izan eta bertsoak landu ditzan. Koldo Izagirrek osatu ditu paneletako edukiak, Amets Arzallus arduratu da jolas interaktiboez eta film laburraren egilea Kepa Gonzalez da. Orobat, unitate didaktikoa prestatu dute ikasleek gaia sakon dezaten.


Iparraldea Donostian bertan

Iparraldea bertan! zikloa egingo du Euskal Kultur Erakundeak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, laugarren urtez. Iparraldeko kultura hurbiltzea xede duen ekimeneko ekitaldiak apirileko ostegunetan izango dira. Apirilaren 7an Bidaia bikoteak emanaldia eskaini zuen. Hilaren 14an Luzien Etxezaharretak Mende erdi Iparraldeko literaturan hitzaldia emango du eta Miren Aranburu eta Kattalin Totorikak literatur testu batzuk irakurriko dituzte. 21ean Jean-Mixel Bedaxagar kantariak eta Mikel Urbeltz biolin joleak Zuberoako eta Erronkariko kantuak eskainiko dituzte. Bukatzeko, 28an Atzoko eta gaurko bertsoak ikuskaria izango da, Jean Noel Bessonart eta Martxel Brave kantarien eta Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolarien eskutik.


DFOTO aurten ere bai

Iazko Arrakasta ikusita (12.000 bisitari), berriz antolatu du DFOTO feria Ordoñéz Falcón fundazioak. Hilaren 14tik 17ra, 400 argazkilariren lana ikusi ahal izango da Donostiako Kursaalean. 41 galeria daude gonbidatuta, horietako 22 nazioartekoak, tartean Magnun agentzia eta New Yorkeko Marvelli. Gehiago ere bada. Tabakaleran bideoari buruzko erakusketa zabala dago ikusgai, Okendo kultur etxean Arnold Odermatten argazkiak eta Arteko galerian Kyungwoo Chunnen bideo sorkuntza.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

EH! Literaldia ekimena antolatu du Bartzelonako euskal etxeak, Sant Jordi eta Liburuaren Eguna (apirilak 23) dela-eta. Jon Elordik literaturari buruzko ikastaroa eskainiko du eta horrez gain, poesia emanaldiak eta liburu aurkezpenak izango dira. Xabi Bordak errezitala eskainiko du Birika zatiak liburuko poemekin hilaren 15ean, Kirmen Uribek poemak errezitatuko ditu 22an eta Martxelo Otamendik Lorea Agirrek idatzitako Gezurra ari du liburuaren katalanezko itzulpena (Plouen mentides) aurkeztuko du 23an.

Txotxongiloentzako testu lehiaketa. Gurean ezohiko den testu lehiaketa abiatu dute Tolosako Ekinbide Etxeak eta Titirijai Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiak: txotxongiloentzako testu lehiaketa. Lanak euskaraz edota gaztelaniaz aurkez daitezke eta 45 eta 60 minutu arteko iraupena izan beharko dute. Irailaren 1erako aurkeztu behar dira beranduenez. Sari bakarra izango da: 4.000 eurokoa. Tolosako Ekinbide Etxeak urtebeteko epea izango du lan irabazlea argitaratu edota hura taularatzeko. Taularatzea prestigiodun konpainia batek egingo luke 2006ko Titirijai jaialdian.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude