Protokolo bat indarrean jarri


2005eko martxoaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Askotan aipatu da gurean burujabetzaren aldekoak tuneletik ezin atera genbiltzala. Baina orain tuneleko irtenbidera hurbildu garen honetan zer ikusi eta hamaika tunel berri dakusagu aurrean. Norabide askotakoak; sarbidea bai, baina denek ez bide dute irtenbiderik. Mataza batean korapilatuta nago, hari egokiari heldu nahian. Izan ere, inoiz ez besteko osagarriak dira agerian gatazkaren konpon-hariari behingoz eusteko; ez dakit klima aldaketaz edo, baina proposamenen loraldia izan da negu gorri honetan. Euskaldunon erabakitzeko ahalmena dute horietariko askok aipagai nagusi, hala ere, ez dirudi gaurkoz euskaldunok ahalmen hori gauzatzeko behar besteko gaitasuna dugunik. Uztarketa falta itzela susmatzen dut euskal politikaren probalekuan; idi parearena izan daiteke ia uztarri bakarra gurean. Patioko umeen berbetaren itxura hartzen diot askotan alturako euskal politikari: "baina zuk lehenago". Balizko sukaldeetatik kanpo baxurako politikan garen batzuek horrela ikusten dugu, sikiera. Funtsezkoa esana dago, matazaren benetako hariak hortxe dira, falta dena brodatzen hastea da, baina orduantxe azaltzen da betiko kontua: "zeuk lehenago".

Orriotan idatzi nuen orain gutxi, Gasteizeko Legebiltzarreko abenduaren 30eko bilkura haren harira, "herri honetako egoera politikoak bazuen astindu baten beharra, aspaldian zegoelako inertziak hartuta, burujabetzan geldi". Harrez gero gauzak arindu egin dira, ustez arindu, baina geunden lekuantsu segitzen dugu, erabakitzeko eskubidea hizkera politikoan komodina, garapen iraungarria bezala. Lakuako lehendakariak, kalkulagailuak kalkulagailu, hauteskunde autonomikoak aurreratzeko bat-batean iragarri erabakiari vendetta-itxura hartu diot nik, bilkura hartan ezker abertzaleak hartu jarrerari ordainekoa emanez, Batasunak hauteskundeotan parte hartzeko zituen aukerak, berez murritzak, are gehiago murriztuz. Esanguratsua gero, hauteskundeak deitzeko eskubidea duenak hauteskundeotan guztion presentzia bermatzeko eskubiderik ez izatea, gainera pilota besteon teilatuetan jarriz. Hari horretatik ez da mataza askatzerik. Hemen teilatu guztiek dute pilota, batzuek hain goian egonda eurena ikusi ez arren.

Abenduko astinduak garbi utzi zuen, Diputatuen Jauregian ere, gatazkaren muina zein den: erabakiguneen konfrontazioa. Lehendakariaren hango hitzetan: "erabakitzeko eskubidea eta negoziatzeko betebeharra". Baina, gauzak hain argi izanda, zergatik brodatzen hasi ez, Euskal Herria Espainiaren "manupeko zatia" izan ez dadin? Hango alderdi-legeari hemen segida ematea non sartzen da, erabakitzeko eskubidean ala negoziatzeko betebeharrean?

Azken asteotan hainbat ekimenetan elkarlanean ikusi dira erakunde politikoak, sindikalak eta bestelakoak. Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganberaren alde, edo Nazio Eztabaidagunean, edo Europako Itun Konstituzionalaren kontra, edota 18/98+ izeneko ekimenean ere. Denak funtsezkoak burujabetzarako ezkerreko prozesu batean. Zergatik, baina, eremu zehatzetako baxurako elkarlan hori alturako politikaren eremura ezin eraman? Non da oztopoa? Itxura batean, jauzirako traba nagusia erakunde armatuaren jarduerarekiko jarreretan omen dago.

Askatu beharra dago, behingoz, mataza hau, gainerakoak, nagusiak, askatzen elkarlan sendoa izan dadin. Zelan? Irudimena agintari, "nik lehenago" beharbada. Benetan sinesten bada elkarlan zabal horren eragin sozio-politikoan, horren gauzatze seriorako traba den guztia bazter utzi behar da, nire ustean, inertzia-zama handiko borroka armatua eta kale erasoak izan, "bagoaz bagoaz" esan baina ez joateko jarrera izan, "zuk lehenago" etengabeko komodina moduan izan. Jarrera trabatzaile guztietan behar da astindua, beharrezkoa den elkarlana benetako eragile uztartzaile izango bada, aukera berrien berme. Bestea, nork bere traba mantentzea, elkarlan eragilean sinesmen faltaren seinalea da, edo kosta ahala kostako gidaritza nahiarena.

Erakunde armatuaren jarduerarekiko jarrera da, bestalde, herritar askoren eskubide zibil eta politikoak behin eta berriz ukatzeko argudio ofiziala, han eta hemen ere berdin; Lakuako Gobernuaren komenientziazko etengabeko diskurtsoa, adibide. Alde honetatik, sasi-demokraziaren maskaradarik maskarada, nik neuk ez nuke batere arazorik izango ozenki esateko biolentzia modu guztiak gaitzesten ditudala, datozen lekutik datozela ere. Eta zer? Horretan ere astindua ematea mereziko luke, batzuen miseriak agerian uzteko.

Azkenik, bat nator Euskal Herriko parte guztien arteko elkarrizketaren beharraz, baina oinarrian nork bere ezinbesteko erabakigunea duenez ez dut epe motzean gauzagarri ikusten. Kyotokoa indarrean jartzeko ere ez dira denak sartu behar izan, kutsatzaileenak, kasuko, kanpoan dira, baina indarrean da. Nik protokoloa nahi nuke, oraingo klima politikoa aldatu nahi dutenen artekoa, behinik behin, nor bere trabak murrizteko borondateaz. Eta indarrean jarri, brodatzen. Gaurko klima jasanezin bihurtu delako.


Azkenak
2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaituko dute lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude