Osasuna: Antibiotikoak desegoki erabiltzen ia aurrenekoak gara


2005eko martxoaren 06an

Antibiotikoak alferrik kontsumitzearen arrisku larriei buruzko ohar mediko eta zientifikoek oihartzuna izan dute, itxura batean, Espainian; izan ere, azken urteotan murriztu egin baita kontsumoa. Baina arriskua ez da erabat desagertu, ezta gutxiagorik ere. Estatu hau bigarren lekuan dago, Frantziaren atzetik, aipatutako botika horien erabilera txarrean eta abusuan. Eta horrek ondorio larriak ditu: nabarmenena, antibiotikoen sendatzeko ahalmena gutxitu edo ezabatzen duten erresistentzia anitzak sortzea.

Antibiotikoen Kontsumoari buruzko Europako Sareak (ESAC) bilera egin zuen Madrilen joan zen azaroan, eta bertan antibiotikoen abusuaren profila definitzeko bidean aurrerapausoak eman ziren, sarearen koordinatzaile José Campos-ek dioen bezala, abusu hori zenbatzen oso zaila den arren. Nazioartean gehien erabiltzen diren datuak salmentan oinarritzen dira, eta Espainiako kasuan, zifra puztea gerta daiteke, zifra horietan sartzen baitira, esaterako, hemen merkeagoak izanik beste herrialde batzuetara han berriro saltzeko eramaten diren botikak, edota turismoko lekuetan atzerritarrek egiten duten kontsumoa.

Baina, hori guztia onartu eta kontuan hartuta ere, Espainia agertzen da Europan gehien kontsumitzen duten herrialdeen artean, Frantzia eta Greziarekin batera. Zergatik kontsumitzen da sarritan gehiegi? Lehenik eta behin, automedikazioaz hitz egin beharko genuke, errezetarik gabeko salmentan ematen den baimenarekin batera -kalkulu batzuen arabera, berrogeita hamar botika errezetaturekin batera, errezetarik gabeko beste bat saldu eta kontsumituko litzateke, horrek dakartzan ondorio txar guztiekin-. Eta horrez gain, hobekuntza nabaritu orduko tratamendua bertan behera uzten da askotan, botika etxeko armairuan gordetzeko, hurrengo txanda batean berriro ere kontsumitzeko »ez errezetarik, ez medikuaren aholkurik gabe». Zer dago horren atzean? Herritarren axolagabekeria besterik ez? Edota egiazko kontzientziazio eta heziketa-falta? Zorionez, badirudi azken urteotan martxan jarritako kanpainak emaitzak lortzen hasi direla, eta itxaropenez begira diezaiokegula arazoari.


ASTEKARIA
2005eko martxoaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude