Nola erabakitzen da artelan baten prezioa?

  • Ezinezkoa da, itxuraz, artelan baten balioa zehaztea. Ezinezkoa bezain derrigorrezkoa, bestalde, artelanak saldu eta erosten direnez gero. Jarraian topatuko dituzue artearen prezioa ezartzeko adituek egiten dituzten bideak.

2005eko martxoaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Artea, berez, ezin da dirutan neurtu, baina bistan da dirua ordaintzen dela artelanen truke. Nola ezartzen da prezio hori? Erantzuna erraza da: merkatuak ezartzen du. Michel Mejuto adituaren esanetan, "berez inork ezin lezake esan zenbat balio duen artelan batek, balio estetikoa baduelako baina ekonomikorik ez; azkenean, eskaintzaren eta eskaeraren legeek ipintzen dute prezioa".

Mejuto arte merkataria da, eta galeria bat dauka Bilbon. Han erakusten ditu salgai dauzkan koadroak. Gainera, koadroen balioa ezartzen lan egiten du, bai hala eskatzen dioten norbanakoentzat bai instituzioentzat. Inoiz epaitegietara joatea ere suertatzen zaio, lan baten benetako balioaz sortzen diren gatazken inguruan bere iritzia ematera. Euskal Herrian oso jende gutxik egiten duen lana da. Arteaz ezagupide teoriko mordoa edukitzeaz gain, artelan asko ikusitakoa izan behar da; gainera, nolabaiteko sen berezia behar da, eta edonork ez dauka.

Mejutok aipatu digunez, koadro edo eskultura baten prezioa ezartzeko irizpide asko eduki behar dira kontuan. Garrantzitsuenetakoa egilea da: "Denok dakigu Velazquezen koadro bat Bilboko margolari apal batena baino garestiagoa dela". Egilea ezagutzeak balio eremu batean sartzen du artelana.

Faltsututakoa izango ote da?

Askotan, lan hori benetakoa ala faltsututakoa den ebatzi behar da. Michel Mejutok dio batzuetan posible dela hori lehen begiratuan jakitea, egilea ondo ezagutzen bada. "Ondoren, gainerako zereginak etorriko dira: ondo kontserbatu den aztertzea, erradiografiak egitea, materialen analisia egitea, liburuak begiratzea...". Mejutoren ustez, oso faltsutzaile onak egon arren aditu on batek beti jakingo du lan bat benetakoa den ala ez, ia %100eko ziurtasunez. Ez bide da hain erraza artelan bat faltsutzea, eta zailagoa da zenbat eta lan hori zaharragoa izan. Denborak aztarnak uzten ditu, eta horiek faltsutzea ia ezinezkoa da.

Behin egilea nor den jakinda, artelana garestitu edo merkatu dezaketen ezaugarriak aztertu behar dira. Eta mordoa dira. Lanaren ezaugarri teknikoak, esaterako: ez dira berdin olioa, akuarela edo marrazkia. Tamainak ere badu zerikusirik. Txikiak ertainak baino merkeagoak izaten dira. Handiegiak, aldiz, ez dute berez prezioa handiagoa; zaila izaten da ipintzeko lekua aurkitzea, eta horregatik eskaera ez da hain handia. Hirugarren irizpidea artelanaren egoera bera da; zaharberritu egin bada, edo denboraren aztarnak igartzen bazaizkio, merkatu egiten da. Azkenik, egile berak egindako lanen artean ere alde handiak izaten dira. "Zergatik balio dute Picassoren koadro batzuek 600.000 euro eta beste batzuek 1,8 milioi euro?", galdetzen du Mejutok. "Zenbait egilek etapa desberdinak izaten dituzte eta batzuk askoz garestiagoak dira besteak baino".

Lanaren ezaugarri gehiago aipa genitzake. Gaia, esaterako. Adibide bat ematearren, garai batean garestiago ordaintzen ziren erlijioa gaitzat zeukaten artelanak. Gaur egun, gizartea elizatik eta erlijiotik aldentzen joan den heinean, ez horrenbeste. Prezioa handitu dezakeen beste kontu bat sinadura da. Egile batek sinatutako koadroak garestiagoak izaten dira egile berak sinatu gabe utzitakoak baino. Eta kontrakoa pentsa badaiteke ere, artelanaren prezioan ez du zerikusirik antzinatasunak. Bai, ordea, merkatuan egile baten lan gutxi egoteak. Zenbat eta arraroago, orduan eta garestiago.

Artea benetan al da inbertsio ona?

"Badago uste oker bat -dio Mejutok-, guztiz zabalduta dagoena: artea erostea inbertsio ona da". Adituaren esanetan, artista batek egindako lanaren balioa ez da handitzen hura hil eta gero, ez behintzat normalean. Komunikabideek behin eta berriz aipatzen dituzten eta denok ondo ezagutzen ditugun adibide horiek osoaren %5 edo %10 baizik ez dira. Izan ere, bizirik dauden artistek arte galeria baten babesa edukitzen dute. Hura arduratzen da artistaren lana zabaltzeaz eta, nolabait, publizitatea egiteaz.

Artista hil ondoren, berriz, haren lanak merkatu librean sartzen dira, eta babes hori gabe euren balioa jaitsi egiten da. Onenek soilik lortzen dute urteak igarota prezioa handitzea. Oraindik lanean dabiltzan artista askoren lanek sano salneurri haziak dauzkate, izan ere. Berriki, Lucian Freud margolariaren koadro bat 5,8 milioi eurotan saldu da Londresko Christie's enkante etxean. Bada garestiagorik. Bizirik daudenen artean, Tim Behrensek omen dauka ohore hori: orain gutxi 6,3 milioi eurotan saldu da beraren margo bat.

Enkanteak, biderik zintzoena

Enkanteak dira, hain zuzen, artelan baten prezioa ezartzeko modurik onenetakoa adituen iritziz. Merkatuaren legeak aipatu ditugu, eta horiek enkanteetan agertzen dira ezin era zintzoagoan: lan baten prezioa jendea berarengatik ordaintzeko prest dagoena da, hain justu. Euskal Herria ez da bereziki oparoa enkante etxeetan, baina badago baten bat ala beste. Hori bai, gehienek ez dute artelanen esparrua bakarrik lantzen; ez dago merkatu nahikorik. Horregatik, altzariak, antigoalekoak eta abar ere saltzen dituzte, gehienak testamenterietatik lortutakoak. Bilboko Subastas Bilbao XXI enkante etxeak bi hilero egiten du enkantea, eta bakoitzean 800-1.000 ale bitartean -koadroak eta eskulturak batez ere- ipintzen ditu bezeroen esku. Ez da gutxi arteak eman dezakeena.

Nor da nor arte munduan
Galeria jabea: Galeria jabeak bizirik dauden artisten ordezkariak dira, nolabait esateko. Euren espazioa, hots, galeria, eskaintzen diote margolariari edo eskulturagileari, balizko erosleek artistaren jarduna eragotzi gabe ikusi ahal izateko, eta haren lana ezagutarazten saiatzen dira, oso ezagunak ez diren artistena batez ere. Lan horren ordez, galeria jabeak komisioa irabazten du saldutako artelan bakoitzeko.

Arte merkataria: Galeria jabeak bizirik dauden artistekin lan egiten badu, arte merkatari edo martxanteak hildakoekin egiten du, batez ere. Izan ere, dagoeneko merkatuan dauden lanak erosi eta saldu egiten ditu arte merkatariak. Hala, ez da arduratzen artista berrien lanak merkatuan sartzeaz, galeria jabea bezala. Kasu askotan, arte merkatariak ere bere galeria dauka, salgai dauzkan lanak erakusteko.

Dealera: Dealerak arte merkatarien barruko azpitaldea dira. Galeria baten ordez, bulegotxo bat edukitzen dute, eta artearen merkatua oso ondo ezagutzen dute. Ignacio Mugikak dioskunez, "galeria jabeoi ez zaizkigu dealerak gehiegi gustatzen, sarritan dirua irabaztea beste helbururik ez dutelako, ez dira axolatzen irudi ona emateaz, guk egiten dugun bezala, eta ez dira lanbide honetan ari artea maite dutelako. Beste barik, mundu hau ondo ezagutzen dute eta hori baliatzen dute dirua irabazteko". Dealerak artelan merkeak eskuratzen eta ondoren saltzen saiatzen dira. Batzuetan, bezeroek eskatutako lan jakinak bilatzen dituzte; garrantzitsuenek, berriz, artelan stock bat edukitzen dute. Mugikaren esanetan, dealer asko dago Euskal Herrian. "Hildako artistekin egiten dute lan, edo dagoeneko oso ospetsuak direnekin; nekez ikusiko duzu dealer bat artista gazte baten lana saltzeko ahaleginetan".

Elmyr de Hory, arteak emandako faltsutzailerik bikainena
Historian barna, Elmyr de Hory XX. mendeko eta, apika, historia osoko koadro faltsutzaile hoberena izan zen. Hungarian jaio zen, eta ustez Dory-Boutin zuen benetako abizena. Arte galeria mordoarekin izenpetutako kontratuetan, berriz, Elmyr von Houry, L.E. Raynal, Louis Cassau eta bestelako izenak erabili zituen. Pelikula batetik ateratakoa ematen du haren bizitzak. Dirudun familian jaioa (1906an), Bigarren Mundu Gerran naziek sorterritik kanpo bidali zuten, judua eta homosexuala izatearren. Ihes egitea lotu zuen, ordea, eta gerra ostean, margolari moduan bizitza aurrera ateratzen ahalegindu zen Parisen. Laster konturatu zen artista handien koadroak faltsutzeak askoz etekin mardulagoak ematen zizkiola.
Emyr De Horyk benetako dohainak zeuzkan beste margolarien azalean sartzeko. Michel Mejuto aditu bilbotarraren berbetan, "benetan aparta zen; artista handienen arima harrapatzeko gai zen". Koadroak familiarengandik jaso zituen burges baten itxurak eginez saltzen zituen berak faltsututako artelanak. Arte erosleek sinetsi egiten zioten, eta, hala, de Hory mundu osoan ibili zen. Leku askotan oso maitatua izan zen gainera, baina gehienek arte errestauratzailea zela uste zuten; inork gutxik zekien haren benetako lanbidearen berri. Maisutasunez, margolari handien lanak faltsutu zituen, eta azkenean justiziarengandik ihes egiteko tenorea heldu zitzaion. Parisetik Balearretako Eivissa uhartera iritsi zen 60ko hamarkadan. Emyr de Horyk ez zuen koadro bakar bat ere margotu Espainiako Estatuan, eta ezin izan zuten faltsutzeagatik atxilotu, bai, ordea, homosexuala izategatik.
Espetxetik irtenda, de Horyren ospea areagotu egin zen. Ordurako, denek zekiten zertan jarduten zuen. Elkarrizketak egin zizkioten, haren biografiak idatzi ziren, eta Orson Wellesek berak Fake (Iruzurra) pelikula egin zuen haren bizitzan oinarrituta. Bere lanak margotzen ere hasi zen Elmyr de Hory, nolabaiteko arrakastaz gainera. 1976an, 70 urte zeuzkala, eta Frantziako Justizia beraren estradizioa eskatzen ari zela, bere buruaz beste egin zuen.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude