Hiru hilabete joan dira Arnaldo Otegik bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustua egin eta borroka kaleetatik atera beharra Anoetan aldarrikatu zuenetik hona. Are gehiago, hurrengo egunetan esan ere esan zuen, ETAk proposamen hura kontuan hartzea itxaro zuela. Hiru hilabete geroago, panorama ez da batere itxaropentsua.
Batetik, azaroaren 14tik honako gertakariek frogatu dute zein ahula zen praktikan Otegiren eskaintza. Batasunaren bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko guraria ez baita ETAren indarkeria gaitzesteko bezainbatekoa agertu, ez eta borroka kaleetatik erabat ateratzeko gauza ere.
Bestetik, auskalo gero ETAk zein neurritan hartu duen kontuan Anoetako proposamena baina, begibistako jokabideen arabera behintzat, ez dirudi estimu handitan hartu duenik.
Ondorioz, ematen du eman, talde armatua eta esparru politikoaren arteko distantzia sekula baino handiagoa dela. Behar bada, Batasunak ez dio inoiz ETAri horren enplazamendu zehatzik egin eta, aldi berean, ETAren jaramonik ezak inoiz ez du Batasunaren egitasmo politikoa honenbeste baldintzapetu.
Laburbilduz, Batasuna hauteskundeetan parte hartzeko irrikaz omen dagoen bitartean, ez bide da xede hori ETAren lehentasunetan sartzen. Oraingoz.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...