Lan istripuak eta antzeko erasoak


2005eko otsailaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Azken asteotan zoritxarrez Euskal Herrian ohikoa den argazkia berretsi ahal izan da: politikariek, instituzioek, gobernuak eta patronalek lan-osasunaren aurkako erasoen aurrean dituzten jarrera ezberdinak; autonomia fiskalaren aurkakoak ere, Auzitegi gorenak EAEko sozietateen zergari onura fiskalak ezabatzea ebatzi baitu; baita interes ekonomiko eta turistikoen aurkakoak ere, Getxo eta Deniako azken erasoak adibide. Autonomia fiskalaren eta interes ekonomiko eta turistikoen kontrako erasoek ez dute hildakorik izan. Lan-osasunaren aurkakoek, berriz, gutxienez hamabi hildako eragin dituzte urtarrilean bakarrik.

Zein izan da alderdi, instituzio, gobernu eta patronalen erantzuna? Betikoa. Ez dute denbora alferrik galdu: iritzi publikoaren bozeramaile, autonomia fiskalaren aurkako erasoa deritzatena salatu eta kondenatu dute, enpresa eta enpresarien defentsan, eta aldi berean ETA Denia eta Getxon burututako ekintzak kondenatu dituzte. Ustez bizitza eta giza eskubideen babesle sutsuenak izaki, betiko hutsarte isila mantendu dute Euskal Herriko lan-zentroetako hamabi langile euskaldun hil diren urteko lehen hilabetean. 2004an hildako ehun langile euskaldunen aurrean ere berdin isildu ziren, azken hamar urteetako 1.200 langile hilekin egin izan duten bezala.

Langileen odolak ez al du politikari, polizia eta enpresarienak beste balio? Zeren zain daude? Hogeita hamar edo berrogeita hamar hileko lan-istripuren bat gertatu behar ote da alderdi, patronal, instituzio eta gobernuek euren eginkizunak betetzeko? Izan ere, inbertsioak egitea, lan-legedia betetzea, betearaztea, jarduerak etetea, lutu nazionalerako eta gizartearen mobilizaziorako deia egitea ezinbesteko urratsak beharko lirateke izan langileen osasunaren aurkako erasoen kasuetan. Zenbat hipokresia, zinismo eta lotsagabekeria dagoen gure herriko arlo politiko, sozial eta instituzionalen inguruan!

Gaindegia, ezinbesteko behatokia. Iragan den urtarrilean Gaindegia sortu zen, Euskal Herriko garapen sozio-ekonomikorako behatokia. Aldizkarian dagoeneko Gaindegiaren helburuen berri eman izan dugu. Gure artean ongi hartu ondoren, argi utzi nahi dugu Behatokia, gure ustez, beharrezkoa eta ezinbestekoa dela Euskal Herriaren egituraketarako, gaur egun Espainia, Frantzia, Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroako administrazioen artean zatitua baitago. Sortu izan ez balitz, asmatu beharko genukeen. Erakunde edo instituzio gutxi batzuek baino ezin bete ditzakete Euskal Herriko beharrizan globalak. Edozein kasutan, ez da instituzio edo erakunderik Euskal Herriko errealitate sozio-ekonomiko osoari aurre egin diezaiokeenik.

Komunikabideen arloan lanean dihardugunok, adibidez, badakigu aski zaila dela, ez bada ezinezkoa egungo baldintzen arabera, datu estatistiko distortsionatuekin lan egitea, ezin delako zazpi lurralde euskaldunen irudi nazional errealik bideratu. Ezin eskain genezake Euskal Herriaren argazki erreala eta, arlo sozio-ekonomikotik, nekez lagundu diezaiokegu zazpi lurralde euskaldunen egituratzeari. Ondorioz, GAINDEGIAk, beste zeregin batzuen artean, euskal errealitate sozio-ekonomikoa hurbil badiezaguke, sekulako aurrerapausoa izango da. Eta, batez ere, komunikabideok baliabide hobeak izango ditugu iritzi publikoari geografiak batu eta politikak bost administraziotan (Espainia, EAE, Nafarroa, Pirinioak eta Frantzia) banatutako argazki erreal hori helarazteko. Ongi etorri, Gaindegia! Sinbolikoa baino, eraginkorra izan dadin, euren burua Euskal Herriaren defendatzailetzat jotzen duten pertsona eta instituzioen laguntza eta lankidetza beharrezkoa izango da.

Europako konstituzioa multinazionalen esanetara. Hurrengo igandean Europako Konstituzioaren gaineko erreferenduma izango da. Euskal Herrian jarrerak anitzak dira: baietza, ezetza eta abstentzioa. Kontsiderazio politikoak alde batera utzita, ikuspegi sozio-ekonomikotik begira -kronika honi dagokiona hain zuzen ere-, Konstituzioaren printzipioek Europa kapitalista dute oinarri »gaur egun eufemismo gisa "neoliberal" deitua», multinazionalen eta merkatarien Europa. Globalizazio kapitalista sendotu, erraztu eta potentziatzen du: merkatu kapitalista, merkantzia eta kapitalen zirkulazio askea, malgutasuna eta lan-prekarietatea. Enpresa publikoen pribatizazioaren aldekoa da, laguntza estatalak debekatzen dizkie krisialdiko sektore ekonomikoei, etab. Langileen eta gizartearen aurkako Europako Konstituzio horrek milaka euskaldun eta europar bilduko ditu, ez, ordea, euren interesak.


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude