Osasuna: Gipuzkoan 3.000 umek pairatzen dute antsietatea


2005eko otsailaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Antsietate-egoerak ez dituzte helduek soilik pairatzen. Ia 3.000 dira, horrelako arazoak dituzten ume gipuzkoarrak -%3 inguru-, Gipuzkoa Poliklinikako Haur eta Gazteen Psikiatriako Zerbitzuburua den Joaquin Fuentes Biggi doktorearen hitzetan. Pertsona heldu askok ondotxo gogoratzen du beren sintomak haurtzaroan hasi zirela, eta badira umeetan agertzen diren antsietate-modu bereziak.
Antsietateak, barne-hersturak, kanpoan gertatzen denaren interpretazioa nahasten duten sintoma fisikoak eragin ditzake, umeak normalean ez baitigu esaten »askotan ez dakielako nola esan» bere barruan zer gertatzen zaion. Eta hori jakinda ere, helduek sarritan gutxietsi egiten dugu gazteak bizi dezakeen ezinegona edo sufrimendua.
Hala ere, bereizi beharra dago antsietatea, eta umeetan ohikoak diren kezkak eta beldurrak. Asaldu mentalak arazo fisikoak eragiten ditu, edo umeari bizimodu normala egiten uzten ez dion eragin emozional negatiboa. Adibidez, angustiak jota dauden umeek neurririk gabeko estuasuna sentitzen dute lagun baten etxera lotara edo udalekuetara joateko proposatzen zaienean. Eta gehiegizko kezka horren eraginez uko egiten diete kanpora irteteko gonbidapenei, beren heldutasun sozialean aurrera egiteko aukerak galduz.
Beste batzuetan, ordea, antsietatea iraunkorra izan daiteke. Ume horiek kezka kronikoa dute, beren osasuna, segurtasuna edo eskolako errendimendua dela-eta, eta kezka hori ezin kontrola dezaketenez, tentsioan bizi dira, suminkorrak izan ohi dira edo ezin dute behar bezala kontzentratu.
Zorionez, "egunetik egunera hobeto ezagutzen ditugu asaldu horiek, eta egoera horiei aurre egiteko tresna nahikoak baditugu, psikoterapiakoak bezala baita farmakologiakoak ere", adierazi du Fuentes Biggi doktoreak. Kontua egoerak behar bezala identifikatzea da, arazo bezala hartzea »ez gutxiestea» eta beharrezko laguntza bilatzea.


Azkenak
2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


Ekotalibanak

Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren baitako zenbait pertsonari edo mugimenduri deitzeko... [+]


2025-06-16 | Jakoba Errekondo
Gaizki hezitako tomatea

Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


Gazara martxak bere helburua mantentzen du Egiptoko Gobernuaren errepresioaren gainetik

Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Eguneraketa berriak daude