Bazen behin filosofo bat aurrean zuenaren aurpegia ikusi eta horrekin hurkoa epaitzeko nahikoa zuena. Horixe zioen filosofo ezagunak egunkari zintzo bateko iritzi orrialdeetan. Horrela epaitu gintuen euskaldunok eta Herri gaiztoen bandoan jarri; horrela erabaki zuen, halaber, konstituzio europarraren erreferendumean baiezkoa bozkatzea, hain ikusi zituen itsusi ezezkoaren defendatzaileak. Eta horrela zebilen munduan gure filosofoa, onak eta gaiztoak begirada bakar batez bereizten, harik eta lehengo baten Madrilen, onen lurraldean, lagunarteko manifestaziora hurbildu eta aurpegi oneko demokratak elkarri ukabilka ikusi zituen arte.
Alarma-artikulua idatzi du filosofoak egunkari zintzoan. Intoleranteak aurkitu ditu lehen demokratak besterik ez zeuden tokian. Gogoratu du, gainera, egun batzuk lehenago Donostian, filosofoa aspaldian bizi zen hirian alegia, aurrekari larria gertatu zela, militar espainiar bik jipoitu zutela hiritar bat besterik gabe, edo agian aurpegi txarreko iruditu zitzaielako berau. Nahaste bat eginda dabil gure filosofoa, eta ez daki orain otsoa belarrietatik ala aurpegitik ezagutzen den.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!