Bero-beroan


2005eko otsailaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Epaiketa surrealista

Surrealismorako tarte ugari izaten dira euskal politikan eta Haika eta Segiko kideen aurkako epaiketa da horietako bat. Lizarra-Garaziko prozesuaren ondoren, PPk gidatutako politika errepresiboaren ondorio da epaiketa hau. Guztira 39 gazte epaituko dituzte eta Haika eta Segikoak izateagatik ETAko kide edo kolaboratzaile izatea leporatzen zaie. Sei gaztek jadanik ia lau urte bete dituzte espetxean eta beste hamabostek hiru urte. Defentsa lanetan ari diren abokatuek auziaren ezaugarriek indefentsio erabatekoa dakartela salatu dute. Lau urte epaiketaren zain egon ondoren, Fiskaltzak urtarrilean kaleratu zituen »milaka orrialdeko» zigor eskaerak, abokatuei bost eguneko epea emanez helegiteak aurkezteko. Surrealismoa borobiltzeko, asko dira auziperatuei elkartasuna adierazi dietenak, baina askoz gehiago oraindik halakoak ezagutu ez edo indiferentziaz jarraitzen dituztenak.


Batasunarik gabeko beste hauteskunde batzuk?

Denak adierazten du Batasuna ezingo dela ofizialki izan datorren apirilaren 17ko EAEko hauteskunde autonomikoetan. Azken hilabeteetan sarri aipatu da Batasuna edo honen ordezkoren bat aurkeztu ahal izatea balizko bake prozesu baten egoeraren neurgailu gisa erabiliko zela; beraz, eta gaurkoz ezagutzen diren datuekin, termometroak hotz handia erakusten du. PSOE eta Batasunaren artean izan diren harreman ofiziosoek ez bide dute langa hau gainditzeko adina eman. Ondorio larriena Eusko Legebiltzarraren legitimazio defizit garrantzitsua izango da, baina bizikidetza politikoan ere tentsioak gora egingo duela iragarri liteke. Oso zaila da jakitea hauteskundeak hiru aste aurreratzeak zer eragin duten Batasuna aurkeztu ahal izateko ala ez; horren zaila ez dena zera da, lehia politikoa gori-gori dagoela eta aktore bakoitzak dituen tresna guztiak erabiltzen dituela egoera eta denbora politikoak baldintzatzeko. Beraz, galdera airean da: nola eragingo luke zurrunbilo honetan ETAren su-eten batek?


Europako erreferenduma bigarren mailan geratu da

Europako Batasuneko agintari guztiak so izango dira Espainiara otsailaren 20an. Kezka nagusia ez da bai ala ez, bai izango baita (alderdi nagusienen jarrera ikusita Hego Euskal Herrian ere bai). Kezka nagusia abstentzio maila eta horrek dakarren legitimazio maila eskasa izango da, nahiz eta legitimazio hori ez den inondik inora zalantzan jartzen.


Gobernua zeu izan kanpaina

Ika euskaltegiek antolatu dute kanpaina hau. Nafarroako Gobernuak iaz euskaltegi nafarrentzako 528.000 euroko aurrekontua prestatu zuen eta 2005erako 180.000 eurokoa. Nafarroako Gobernuak egin ez duena gizarteari eskatzea erabaki dute IKAko arduradunek. Laguntzeko hiru modu zehaztu dituzte: 250 euroko babes txartelak erostea, nahi den diru kopurua ematea eta kanpainaren berri ematea. IKAk kanpaina bere kasa jarri du abian AEK-k aurten Korrika antolatuko duelako. 2006an, berriz ere Gobernuari elkarrekin egingo dizkiete eskakizunak.


EHEren Hizkuntza Eskubideen Eguna Oiartzunen

Iaz egin zuen lehen aldiz Euskal Herrian Euskaraz taldeak hizkuntza eskubideak eta ofizialtasuna aldarrikatzeko nazio mailako bilkura. Lesakak lekukoa Oiartzuni pasa dio eta apirilaren 10ean egingo dute Hizkuntza Eskubideen Eguna. Bestalde, justizia alorrean, hizkuntza eskubideak urratzen dizkigutenean, zein jarrera har dezakegun eta nolako ondorio juridiko eta ekonomikoak paira ditzakegun azaltzeko gida argitaratuko dute martxoaren amaiera aldera.


Katalana lotsarik gabe egiteko kanpaina

Dóna corda al catalá du izena Kataluniako Generalitateak katalana gehiago erabiltzeko prestatu duen kanpainak. Hiru mezu landu nahi dituzte: Hitz egin lotsarik gabe, Hitz egin askatasunez eta Hasteko, egin katalanez. Kanpainaren aurrekontua 3.195.000 eurokoa da eta urtean zehar lehiaketak, erakusketak, telebistako eta irratiko programak antolatuko dituzte. 1982az geroztik Kataluniako gizarte sektore guztientzat prestatutako lehenengo kanpaina da.


New Mexico Euskal Etxea abian da

Amerikako Estatu Batuetan ateak ireki ditu euskal etxeak. Behin-behineko arduradunak aukeratu dituzte eta presidente hautatu dute Internet zaleentzat ezaguna den Blas Uberuaga. Uberuaga www.buber.net guneko webmasterra da. New Mexico Euskal Etxearen behin-behineko webgunea berriz, hauxe da: www.buber.net/NMEE.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude