Arbola gaiñian xoria...


2005eko urtarrilaren 30an
Kantatzen zuen GUK taldeak Aita Seme Laborari kantaldian, Baxe Nafarroa bereziki eta Zuberoa azaletik bazen ere, ezagutzeko parada eman zidan. Hogeita hamar urte joan dira jada asteburu kantari haietatik, bide bihurrietatik herriz herri kantari korritzen genuen garai haietatik. Ez nuen laborari hitza ezagutzen, eta ordura arte ezagututako baserritar gipuzkoarrek ez zuten antzik laborari hauekin. Hauek ez zuten tailerretan eta fabriketan beren ogibidea, baserria, etxaldea zuten tailer eta fabrika. Autoeraketaren mugak zituzten arazo, mintzagai, eta elkarren beharra eratu, azkartu, antolatu eta egituratu bizi esperantza: "Landaretik lore, loretik hazi, hazitik fruitua ta berriz hasi". ELB sortu zutenean, kantaldi haietako anitzetan ezagututako gazteak ikusi nituen bertan, abertzale euskaltzale militantziako lagun berberak. Bidea egiten ari ziren, behar pertsonalen bideratzeak kolektiboan zutela arrakasta izanen sinetsita. Joan igandean aurkeztu ziguten orain arteko bidearen helmuga, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, bide berriaren hastapena. Buru soilduak, bilo xurituak, gerri puztuak, lunetak, ibilbidearen arrastoak. Ondorengoekiko transmisioaz dira arduratu. Beren lurrak euskaraz mintzo zaizkigu.


ASTEKARIA
2005eko urtarrilaren 30a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude