Tsunamia hemen


2005eko urtarrilaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez du itsasoak eragin, ez da hildakorik suertatu. Baina asko birrindu da euskal eta espainiar politikan, Legebiltzarreko bozketa dontsuarekin. Esango nuke PPrena dela bere horretan dirauen txabola bakarra, olatua pasa eta gero. Ez du meriturik ordea, aspaldian ez baitu hori baino egiten PPk, iraun, alegia. Batasunan bertan ibiliko da nahikoa lan, erabakia talde txikian hartu dute eta sekretupean gorde, baina orain sozializatzeko ordua da eta izango da ulertzen ez duenik. Dena den, tsunamia eragin izanak lagunduko die Arnaldo eta enparauei.

Okerrago gelditu dira Ibarretxe eta bere alderdia. Argi samar dago beste ibilbide bat zeukatela aurreikusita hurrengo hilabeteetan, gordin hemendik eta hauteskundeetara, gehiengo osoa lortze aldera, eta leunago gero sozialistekin, adostasun bila. Kaltetuena, ordea, Patxi Lopez izan da. Maragallen jokaldia nahi zuen, eta Piqué bakarrik gelditu zaio eskura. Nekez orain Patxi lehendakari.
Bazterrak birrinduta, berreraikitzeko ordua da. Aukera berriak datoz.

Eaj
Oraindik ez dira klabe guztiak ezagutzen, baina azken hamarkadako mugimendu garrantzitsuena alderdi honek egin zuen, Ajuria Eneatik Lizarra-Garazira. Hor dago tsunamiaren epizentroa. Badirudi, ordea, bazetorrela pendulua bueltan gutxienez erdibidera, eta derrepente trabatuta gelditu da mutur soberanistan, ezker abertzalea lagun. Ea nola eragiten duen alderdi barruan penduluak hartutako inertziak. Formalki, Ibarretxek beteko du bere planaren prozedura, eta iritsiko da hauteskundeetara. Hauen emaitzak izango dira gakoa.

Ezker abertzalea
Asmatu egin du azken boladan, eta lortu du mugitzea politikaren bazterretik zentrora. Esan eta esan ari da Arnaldo bere kide guztien izenean hitz egin duela, bai Anoetan eta bai Legebiltzarrean. Hori horrela bada, argi dago lehentasuna: espainiar gobernuarekin negoziatzea hauteskundeetarako aukera eta presoen hurbilketa, su-etenaren truke.

Zapatero
Talanteaz gain, talentua beharko du hurrengo denboretan. Uko egin dio PPren besarkada hilkorrari Espainia defendatzeko orduan, baina Konstituzioaren mugak berreste hutsarekin ez du arazoa konponduko. Talentuz hasi beharko du Espainia berri bat pentsatzen eta azaltzen, nahi baditu katalanak eta euskaldunak barruan eta konforme. Ez badu horretan asmatzen, agintea ere gal lezake, hain izango da gai hau zentrala datozen garaietan. Espainia zaharra defendatzeko, hobe PP badago gobernuan eta, ahal bada, Aznar buru duela.

Berreraikuntzarako ardatzak
Bat. Ibarretxe plana ez da orain inportantea. Bete du bere betebeharra. Balio izan du gainditzeko Lizarra ondorengo blokeo egoera. Argi utzi du EAEko Legebiltzarrean 43 hautetsik nahi dutela plan hori edo gehiago, eta 32k jarraitzen dutela estatutu zaharraren defentsan. Bai, 43/32 ez da gehiengo itzela, baina ez da ere berdintasuna. Maiatzean asko aldatzen ez bada, eta ez dut uste, hau da konponbidearen oinarria.

Bi. Norabide guztietan hitz egin behar da, epe luzeko ikuspegiz. Zubiak eraiki behar dira ezer baino lehen. Eta epe motzera helburua izan daiteke marko juridiko berri bat adostea, baina epe luzeko helburua da mekanismo bat aurkitzea, euskal hiritarren gehiengoaren borondatea gauza dadin aldi oro. Edonon bi joera daudenean lehian, adostu behar izaten da nola erabaki zein den nagusi, eta noiz izango duen galtzaileak irabazteko aukera. Ipar Irlandako errepublikarrek onartu dute lehen erreferenduma galtzeko arriskua, hurrengoren bat irabaziko dutelakoan. Antzera Quebec-eko independentistek.

Hiru. Besterik dirudien arren, uste dut gai honetan gehienak zentzudunak garela, eta beharko dela gure ekarria eztabaida zentzuz egin dadin. Alferrik izan bitez zarata eta zalaparta, ez dezala balio mehatxuak edo irainak. Eraiki dezagun geroa sendo.


Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude