Euskal Pen Kluba: Idazleen hitzaren defentsan


2007ko otsailaren 21ean
Hitzaren balioa munduan zehar defendatzea da nazioartean diren ehun eta berrogeitik gora pen clubek duten helburu lehena. Zentsuraren aurka eta adierazpen askatasunaren alde egiten dute. Hitza lan tresna izan eta hura adierazteko oztopoak eta trabak dituztenen defentsan aritzen dira.

Euskal Pen Kluba hirugarrenez sortu da Euskal Herrian. Aurreko saiakerek bizitza laburra izan zuten. Oraingoan, ordea, erantzun ona izan du eta apiriletik hona penkide kopurua bikoiztu egin dute. Durangoko Azokan, jendaurrean azaltzeko aukera izan zutenean, egile batzuek kidetzeko asmoa azaldu zuten. Hori baino lehen, Euskarazko Kazetaritzaren Kongresuan izan ziren azaroan, Bertsolarien Elkartean lehenago eta orain editore, itzultzaile eta hainbat idazlerekin ere hitz egiten ari dira, guztiak ere penkide bihurtzeko gonbidatu asmoz. Urtebeteren buruan, oraingo zifra berriro bikoiztuko dutelakoan dira.

Laura Mintegi da proiektu honen lehendakari eta bere hitzetan oso harrera ona ari da izaten jendartean: "Inork ez du kolokan jartzen Euskal Pen Kluba bezalako erakunde baten beharrizana munduan zehar euskal literaturaren berri emateko". Erakundeek ere harrera ona egin dietela kontatu digu Mintegik eta uste du Jaurlaritzak egin duen Euskal Kulturaren Planean bete-betean sartzen den ekimena dela. Aurrerago beste administrazioei aurkezteko asmoa ere badute.

Hirugarrenean, bai

Hori baino lehen, taldea sendotu eta jendearen babesa lortu nahi dute. Klubeko lehendakariak ezinbesteko jotzen du hori lortu beharra, kanpora begira lanean hasteko: "Lehendik dudan esperientziagatik, badakit kanpoan lan egiteko aukera handiak direla baina horretarako ezinbestekoa da guk egitura sendoa izatea. Oraingoan, irauteko hasi gara lanean. Kontziente naiz hasieran bakar batzuen artean egin beharko dugula aurrera, baina gero errazagoa izango da guztia". Horretarako, berebiziko garrantzia izango du, lehendakariaren hitzetan, 2005eko lehen hilabeteetan martxan jarriko duten web orrialdeak.

Dena den, garrantzi handia duen deialdi batean hartu dute parte dagoeneko, idazle presoaren egunean, hain zuzen. Mundu osoko 141 taldek ekitaldiak egin zituzten eta Euskal Pen Klubak berea egin zuen Durangoko Kafe Antzokian. Ekitaldi literarioa izan zen, non kartzelan diren hainbat idazleren testuak irakurri zituzten eta euren egoeraren berri eman zuten.

Hurrengo urteko agendan, Venezian egingo den Chairs of Human Rights of the Writers izeneko bilkura, Slovenian egingo den Nazioarteko 71. Kongresua eta On Kixoteren 400. urteurrenaren ospakizunera joateko gonbita dituzte seinalaturik.

Nazioartera tranpolina

Pen clubetako ordezkarien asanblada urtean behin biltzen da, aldian aldian herrialde batean eta gutxienez, zentro bakoitzeko bi ordezkarik parte hartzen dute bertan. Astebeteko kongresua izaten da eta bilerez gain, beti izaten dira ekitaldi osagarriak, kongresua antolatu duen herrialdea eta bertako literatura eta musika ezagutzeko.

Azken kongresua Norvegiako Tromso hirian izan zen, aurreko urteko irailean. Euskaldunek bertan eskuratu zuten taldearen nazioarteko onarpen ofiziala gainera. Katalanek eta ingelesek aurkeztu zuten Euskal Pen Kluba batzar hartan, baina galegoek, espainolek eta Iberoamerikako Federaziokoek ere euren alde hitz egin zuten. Babes horri esker, inongo eragozpenik gabe sartu ahal izan ziren nazioarteko taldean.

Ordezkarien asanblada urtean behingo kongresu horretan biltzen da, baina International Penek bere baitan hartzen dituen batzordeak etengabe aritzen dira lanean. Euskal Pen Klubak horietako hirutan parte hartuko du: Preso dauden idazleen aldeko batzordean, Itzulpen eta hizkuntza eskubideen aldekoan eta Emakume idazleenean. Batzordeok bilkura puntualak egiten dituzte, urtean behin edo bitan. Elkarren ondoan diren herrialdeek, maizago ere egiten dituzte, zonaldeko arazo zehatzak aztertzeko bilerak.

Batzorde horien artean Idazle presoen aldekoa da indartsuena (Writers in Prison Committee). 70 zentrok parte hartzen dute, hau da, erdiek gutxi gorabehera. Batzorde honek giza eskubideen aldeko hainbat erakunderekin batera lan egiten du eta atxilotuta edo jazarpen egoera larrian den egileari laguntza eskaintzea du jomuga. Adibidez, idazle bat adierazpen delituagatik atxilotzen badute, zentro guztiei ematen die atxiloketaren berri. 2004an, urtarriletik ekainera bitarte, bere jardun profesionalaren ondorioz jazarritako 740 idazleren kasuren berri eman eta haien jarraipena egin zuen, 99 estatutan. Kasu horien artean, epe luzeko kartzelaratzeak, erasoak, mehatxuak, atxiloketak eta erailketak deskribatu dituzte. Horrelakoetan, estatu horretako pertsona garrantzitsuei gutunak igortzen dizkiete pertsona horien alde agertuz eta haien askatasuna aldarrikatuz.

Irauteko jaioa

Taldeko lehendakaria hasi da heltzen zaion informazio guztiarekin buletin xumeak egiten, taldeko kideentzat. Azkeneko batean, Suitzan, Lausanan, idazleentzat dagoen hotelari buruz hitz egin zien. Idazleek oporrak pasatzeko leku aproposa omen da, mundua ahaztu nahi duenak, lasaitasunean idatzi ahal izan dezan. Bertan, bakarrik egon nahi duenak ba omen du horretarako aukera eta taldean, beste idazle batzuekin solasean aritu nahi duenak ere, badauka egiterik.

Nazioarteko Pen Clubak badu magazine bat urtean bitan argitaratzen dena. Bertan, zentro batek monografikoa ateratzea eskatzen du eta bere literaturari buruzko material pila bidaltzen du eta hori mundu guztiari heltzen zaio. "Norvegian banatu zutena adibidez, literatura samiari buruzkoa izan zen. Zirkulu polar artikoan bizi den etnia baten literatura da. Oso literatura interesgarria dute, oso berezia. Horri esker izan dut nik adibidez, literatura horren berri, orain arte ezagutzen ez nuena. Horrek zer esan nahi du? Guri suertatzen zaigunean mundu osoan zehar izango dutela euskal literaturaren berri eta hori oso interesgarria da guretzat", azpimarratu du Euskal Pen Klubeko lehendakariak.

Asko dago egiteko oraindik ere eta lehendakariaren hitzetan baliabide gutxi hori guztia betetzeko. Dena den, gogoz ari dira honetan eta oraingoan "irauteko" egiten ari direla azpimarratu nahi izan du: "Gauzak perspektiba apur batekin begiratzen ditudanean ohartzen naiz, ez dela urtebete asmo honekin hasi ginela eta ezin azkarrago egin ditugula gauzak. Beraz, aurrerantzean ere gauzak fin egingo ditugulakoan nago".

Babestutako idazleak
Zentro bakoitzak babestutako idazleak izaten ditu, ohorezko idazleak deitzen dituztenak. Gure artean ezagun den kasuan, Iñaki Uriarenean, katalanek eta ingelesek izan zuten ardura. Horrelakoetan, haien izenean apelazioak eta protestak egiten dituzte, ardura erabatekoa izaten da, politikoa bai, baina baita humanoa ere. Lan horretan jarduteko dedikazioa eta denbora behar dira, noski, eta Euskal Pen Kluba ez da oraindik horretan hasi. Hala ere, gauzak bideratuago dituztenean egiteko horri ilusioz ekingo diotela ziurtatu digu Mintegik.

Idazle presoaren eguna
1980an izendatu zuen Nazioarteko Pen Clubak azaroaren 15a idazle presoaren eguna. Urtero, mundu osoko idazle presoen omenez egiten den literatur ekitaldia izaten da eta bide batez euren askatasuna aldarrikatzen dute. Lauzpabost kasu berezi aukeratu eta hauei buruzko informazioa aurkezten dute eta egile horien lanak irakurri ohi dituzte.
Zentro bakoitzak preso dauden idazle horien estatuetara gutunak bidaltzen dituzte, euren askatasuna eskatzeko, erregeari, estatuburuari, presidenteari edota enbaxadoreari... Aurreko urteetako kasuen jarraipena ere egiten da.
Aurten, Euskal Pen Klubak ere parte hartu du eta Durangoko Kafe Antzokian egin zuen ekitaldia. Bertan, aurtengo bost kasuen berri eman eta hauen testuak irakurtzeaz gain, kartzelan edo erbestean euskaraz idatzitako testuak ere irakurri zituzten.

Euskal Pen Kluba

1951n Andima Ibiñagabeitia, Jokin Zaitegi, Jon Mirande, Federico Krutwig, Txomin Peillen eta beste idazle batzuek Pen Euskal Bilkura izeneko erakundea sortu zuten. Bizitza laburreko ekimena izan zen, garaiko baldintzak zirela-eta. Zentrala Parisen zegoen eta idazkaria Guatemalan; izan ere, erbestean, isilean, ezkutuan edo hilda ziren euskal idazleak orduan. Urtebete baino ez zuen iraun saiakerak.
1987an berriro ere egin zen ahalegina. Garai hartan bi batzordetan parte zuten euskal idazleek: Kartzelaturik dauden idazleen batzordean eta Itzulpengintza eta hizkuntza eskubideen batzordean. Ekimen hau ere bertan behera geratu zen hiru urte baino lehen, egitura nahikorik sortzea lortu ez zutelako.
Azken saiakera honetan, Laura Mintegi da lehendakaria. Ohorezko lehendakaria Txomin Peillen da eta Joxemari Iturralde lehendakariordea. Beraiekin batera, Eider Rodriguez (idazkaria), Lutxo Egia (diruzaina) eta Fito Rodriguez, Paddy Rekalde, Asier Serrano eta Teresa Todak osatzen dute zuzendaritza batzordea.
Bazkidetzeko, bazkidetzeko fitxa osatzea, International Charter delakoa sinatzea »www.berria.info helbidean topa daitezke biak» eta Euskal Pen Klubera bidaltzea (Aoiz plaza 1, Bilbo 48015) dira baldintza bakarrak.

Nazioarteko Pen Club

International Pen Gobernuz Kanpoko Erakundea da, politikoki independentea eta UNESCOrekin kontsultarako harreman informalak dituena. Zentroek osatzen dute. Zentro bakoitzak soilik bere kideak ordezkatzen ditu, ez herrialdea. Hala, estatu batean dagoen hizkuntza eta literatura bakoitzeko pen club bana izan daiteke. Urtero ordezkarien batzarra egiten dute. Horretaz gainera, batzordeen bitartez ere lan egiten du.
C.A. Dawson Scott idazleak sortu zuen 1921. urtean eta idazleen arteko lankidetza eta harremana bultzatzea izan zuen zeregin hasieratik. Orduan, International Pen Clubak, poetak, entsegugileak eta nobelistak biltzen zituen -Poets, Essayist, Novelist-. Hortik datorkio izena, nahiz eta askok ingelesez penek duen esanguratik datorkiola uste izan; bolaluma, alegia. Apurka baina, multzoa zabaltzen joan da eta idazleez gain, hitza lan tresna duten profesional guztien multzo bilakatu da. Egun, 14.000 kide inguru ditu, 141 zentro eta 98 herrialdetan banatuta.
Orain artean, euskaldunon artean hain ezagun izan ez den arren, nazioartean erro sendoak dituen elkartea da International Pen. Oso ezagun diren izenak ari dira elkarte honetan lanean, José Saramago eta Mario Vargas Llosa, adibidez. Era berean, Literatura Nobel saria nori eman erabakitzeko, kontsulta organo da.


Azkenak
2025-05-06 | Antxeta Irratia
Irungo Lakaxita gaztetxeak pintaketa faxistak salatu ditu berriz

Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]


2025-05-06 | dantzan.eus
Aukerarik izan ez zuten emakumeek plazaratuko dute Legazpin ezpata-dantza

“Guk entseatu egiten genuen, mutilei erakusten genien, parrilarako laguntza behar zutenean hor egoten ginen, baina gero sekula ere ez genuen dantzatzen plazan, ezta burutik pasa ere”. Oihane Auzmendi Iturbe (Legazpia, 1977) Sustraiak dantza taldeko dantzaria da,... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-05-06 | Gedar
“Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna da”, salatu du IAk

Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.


2025-05-05 | ARGIA
14.000 “maite zaituztegu” Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat

“Maite zaitut” herri omenaldia egin diote maiatzaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei Barakaldon, BEC erakustazokan. Euskal gizarteari egindako ekarpena eskertu nahi izan diote milaka pertsonak Maite Zaitut Kultur Elkarteak antolatutako jaialdian.


Israelek Gaza erabat okupatzeko plana onartu du, palestinarrak zerrendatik kanporatzeko eta gatibu israeldarrak askatzeko

Trumpek Gazarako behin baino gehiagotan proposatutako garbiketa etnikoarekin jarraituko du Tel Avivek. Netanyahuk sare sozialetan jakinarazi duenez, Israelek milaka erreserbista deitu ditu Gazaren aurkako setioa gogortzeko eta "erabateko garaipena" lortzeko.


2025-05-05 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Kartzelara, herritarrak informatzeagatik?

2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]


Plangintza demokratikorik gabe itzalaldien menpe jarraituko dugu

Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]


Itzalaldia

Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.


Bridgestoneko langileek elkarretaratzea egin dute Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean

Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak kaleratu nahi dituen langileek elkarretaratzea egin dute astelehen eguerdian Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Horrez gain, langile batzordeko hainbat kide Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko Lan ministroarekin ere... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia Maltako Gobernuarekin negoziatzen dabil, itsasontzia hango portu batera eramateko

Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]


Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako 253 euskaldun omendu ditu Eusko Jaurlaritzak

Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]


2025-05-05 | ARGIA
Hamar egunez pantailetan euskaraz aritzeko erronka maiatzaren 6an hasiko da

Maiatzaren 6tik 15era egingo da Pantailak Euskarazek antolatutako aktibazio sozialerako ariketa. Helburua, hamar egunez soilik euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea da. Ariketan izena eman daiteke maiatzaren 6ra arte.


Eguneraketa berriak daude