Zornotzako zentral termikoa abuztuan jarriko dute martxan

  • Zornotzako lurretan ziklo bateratuko ESB zentrala eraikiko zela iragarri eta handik lau urtera, herritarrak aurka egon arren, otsailean proban jarriko da zentrala. Abuztuan inauguratuko dute eta produzitzen hasiko da.

2005eko urtarrilaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Herritarrak aurka daude, etengabe mobilizazioak egin dituzte, erreferenduma ere egin dute, baina hala ere, Zornotzako lurretan eraikitzen ari diren ziklo bateratuko ESB zentrala proba fasean jarriko dute otsailean eta, ondoren, abuztuan inauguratuko dute. Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzak ez du kontuan izan herriaren borondatea. Eta herriaren borondatearen aurka eraiki da Zornotzako herritar askorentzat "inposaketaren monumentua" dena. Gasteizko gobernuak bere diskurtsoetan behin eta berriz esaten badu ere herriaren borondatea errespetatu behar dela, kasu honetan berak ez du hala egin. Jendeak hainbat aldiz adierazi du manifestazioetan eta baita erreferendumean ere zentral termikoa eraikitzearen aurka dagoela, baina Jaurlaritzak ez dio kasurik egin.

ESB eta OSAKA GAS, zentral termikoaren nagusiak

Energia proiektu honi hasiera eman ziona Irlandako ESB enpresa da. Inbertsioa finantzatzeko 24 banketxez osatutako partzuergo batera jo zuen, eta partzuergoak 690 milioi euroko kreditua eman zion, hasieran pentsatutako inbertsioa baino askoz diru kopuru handiagoa. Energia enpresa irlandarrak ez du bakarrik gauzatu proiektua. Lehengo urteko urrian, ESBk OSAKA GAS talde japoniarrari saldu zion Zornotzako zentralaren %50a. Operazio horrekin, korporazio japoniarra Espainiako Estatuko energiaren merkatuan sartu da. Enpresa japoniar hori Asia erraldoiko gas korporaziorik handienetakoa da. 15.000 pertsonatik gorako plantilla dauka, eta orain dela gutxi mundu osoko ziklo bateratuetan inbertitzeko prozesu bati ekitea erabaki du.

Joan den urrian bi elkarteek sinatutako akordioaren arabera, korporazio japoniarra berdintasunezko bazkide bilakatu da Bizkaia Energian »Boroako zentralaren sustatzailea da Bizkaia Energia». Alabaina, ESB arduratuko da instalazioen kudeaketaz. Aurreikuspenen arabera, funtzionamenduko lehenengo saiakerak otsailean egingo dira, 750 Mw-eko potentzia erabiliz. Sei hilabete geroago, abuztuan, planta lanean hasteko moduan egongo da -600 pertsona inguru ari dira eraikuntza lanetan-.

Ziklo bateratuko zentrala

Boroako energia planta gas naturalez elikatzen den ziklo bateratuko zentral elektrikoa da. Bere instalazioak Boroa auzoan daude, Bizkaiko Foru Aldundiaren lurretan, eta 60.000 metro koadro inguruko azalera hartzen dute. Urtean 1.000 milioi metro kubiko gas kontsumituko ditu. Aurreikusita dagoenaren arabera, gehieneko tenperatura ez da 1.350 gradu zentigradutik igoko. Zentrala eraikitzen 2002ko bukaera aldera hasi ziren. Aipatu dugun bezala zentrala eraikitzen zenbait ehunka pertsona ari badira ere, zentrala lanean hasteko moduan jartzen denean langile kopurua nabarmen murriztuko da. Azkenean 45 pertsona inguru besterik ez dira izango energia zentral berrian lanean jardungo direnak, guztiak oso langile kualifikatuak, gainera.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak diseinatutako energia estrategiako planaren zatia da. Duela urtebete baino gutxiago, Bilboko superportu berriko instalazioetan beste bi energia proiektu inauguratu dira: Bizkaiko Badia I eta Bizkaiko Badia II. Hain zuzen ere, Boroako zentraleko arduradunek Abrako kokaleku hori bera zela aproposena aurreikusi zuten. Baina atzera egin behar izan zuten, aipatutako bi proiektu berriak jadanik martxan baitzeuden. Planaren barruan daude laster inauguratzekoa den Zabalgarbi erraustegia eta Santurtziko zentral termikoa ere.

«Inposaketaren monumentua»
Energia proiektu hau egitekoa zela jakin bezain laster, Zornotzako herria proiektuaren aurkako mobilizazioak egiten hasi zen. 1999an jakin zen atzerriko enpresa bat ziklo bateratuko zentral elektrikoa egiteko asmotan zebilela. Une hartatik bertatik, herritarrak mobilizatzen hasi ziren, beti ere era baketsuan. "Zornotza Bizirik" plataforma ere sortu zuten. Alde batetik hainbat errekurtso eta ingurumen ikerketa aurkeztu zituzten, eta beste aldetik mobilizazio herritarrak egin zituzten. Hainbat ekintza egin zituzten: udaletxean mozioak aurkeztu, Zornotza bezalako herri txikian manifestazio erraldoiak egin, ia herri osoak babestutako idatziak aurkeztu, gehiengo nabarmen-nabarmen batek zentrala jartzearen aurka bozkatu zuen erreferenduma egin, eta abar. Horiek guztiak izan dira Zornotzan azken urteetan egin diren herritarren mobilizaziorik garrantzitsuenak. Hala ere, herritarren nahia ez dute errespetatu egunero-egunero hitzetik hortzera herriaren nahia darabilten horiek »Ibarretxe lehendakaria tarteko». Horregatik diote herri plataformako kideek eta oro har herritar guztiek Boroa "inposaketaren monumentua" dela.

CO2 eta NOX isurketak direla-eta, ESB enpresa irlandarra eta "Zornotza Bizirik" herri plataforma etengabeko borrokan aritu dira. ESBk adierazi du beste zentralek baino %50 CO2 gutxiago isuriko lukeela eta garrantzia kendu die NOX isurketei, hozteko sistema alegatuz. Herri plataformak, bere aldetik, ez ditu onartzen enpresa irlandarraren argudioak, eta zera dio: zentrala eraikitzen bada 2.700.000 tona CO2 eta 1.700.000 tona NOX isuriko dituela tximini eta urte bakoitzeko. Alegazio ofizialak beti ukatu izan dituzten herritarrek garbi izan dute beti Boroako proiektuaren aurka egoteko arrazoi nagusia ziklo bateratuko zentralak sortuko lukeen kutsadura dela eta ez aireztatzearen inguruko eztabaida »hasieran ESB enpresak urarekin elikatu behar zuen aireztatze sistema, baina bere proiektuko ingurumen inpaktuaren aurka aurkeztutako alegazioak ikusi ondoren, airearekin elikatzea erabaki du».


Azkenak
2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketarako bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia... [+]


Lanbide Heziketa Dualaren “gezurra” salatu eta egoera aldatzeko eskatu du irakasle talde batek

Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]


“Lokalizatuta dauden epigrafeak leku batean biltzeko ahaleginik ez da egin”

Iragan udazkenekoa dugu liburua: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (Nabarralde, 2024). Historiara jo du berriz Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, eta argira ekarri euskarak epigrafian egina duen bidea, utzia duen aztarna, orain artean inork egin... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Naparrari buruzko ‘16.060 egun’ dokumentala ikusgai, desagertu zela 45 urte igaro direnean

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]


92 urteko gizon bati kartzela zigorra ezarri diote, zaintzaileari sexu erasoak egiteagatik

Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Eguneraketa berriak daude