Bahea


2004ko abenduaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Javier Zarzalejos Jose Maria Aznarren alboko pertsonetakoa izan zenak gogor jo du PSOEren aurka honek terrorismoaren aurkako borrokan daraman politikagatik. Batasuna maiatzeko hauteskundeetara aurkeztekotan ei da eta, horretarako hartzen duen itxurari muzin eginez, PSOEk hori saihestu beharko lukeela dio hilaren 12an El Correon argitaratutako iritzi artikuluan.

Txema Auzmendik jasoko du aurten Gipuzkoako Diputazioak lehenbiziz banatuko duen Giza Eskubideen saria. Sariak dio Auzmendik egunero egiten duela giza eskubideen alde, bazterketa soziala jasaten duten pertsonen integrazio sozialaren alde egiten duen lana medio. Duela lau urte, pertsona presoak edo baztertuak zirenekin elkarbizitza proiektu bati ekin zion Auzmendik eta, besteak beste, hori sarirako osagai gisa ikusi du Diputazioak.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude