Azaroaren 11n, Urruñan, Pausuko Xaia ostatuan Filipe Bidarten aldeko bazkarian kantatua. Bertsoa, Filipe atxilotu zutenean bost urte-edo besterik ez zituen Sustrai urruñarrak bidalia da, Leteren habanera doinuan atondua, Beñat, Txomin, Bixkai eta konpainiaren laguntza musikalaz hirurogei bat laguneko koadrilaren orube.
Etxetik joan ondoren
ospa, ihesi, korrika,
hamazazpi urte dira
zapaldu gabe karrika.
Hamazazpi urte luze
hona ezin etorrita,
asteroko gutunetan
besarkadak igorrita.
Denborak handitu arren.
zu ikusteko irrika
kartzela ta justizia
zer bikote hipokrita
Gure artean zeundela
amestu dugu sarri-ta
Xaian beti egongo da
zuretzat mahaia jarrita.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...