Pablo Sastre: «Joan badoan mundu batez ari naiz liburu honetan»


2004ko abenduaren 05an
Andoaindarrak egin dituzu protagonista...
Bai, eta nahiko zalantzak izaten ditut liburuari izena jartzerakoan. «Andoaindarrak» jartzekotan egon nintzen garai batean, eta hori baino lehen «Euskaldunak III», Hiribarrenen «Eskualdunak» eta Orixeren «Euskaldunak» ere hor daudelako. Eta adibidez, Orixek, oso gogoan sartuta zeukan baina joan bazihoan Euskal Herria batez idatzi zuen poema horretan, eta ni ere-«Euskaldunak» izena laster alde batera utzi nuen arren, »uste handi samarrekoa zelakoan» joan badoan mundu batez ari naiz liburu honetan.

Zergatik diozu hori?
Duela urte batzuk Andoaina bizitzera joan nintzenetik hona aditu edo ikusi izan ditudan gauzez eta pertsonez idatzi dut. Eta konturatu naiz oraindik posible dela, errealitatea sobera desitxuratu gabe, euskaldunen gainean euskaraz idaztea. Liburu honetako pertsonaia gehienak berez aritzen dira euskaraz; euskaldun berriak ez du oso ongi egingo, bakoitzak bere erara egingo du, baina euskaldunen mundua da nik azaltzen dudana

Eta etorkizunari begira zer susmo duzu?
Beldur naiz orain Andoainera iritsiko banintz hamabost urteren barrenean liburu bat egiteko asmotan, ezingo nukeela liburu hau egin, pertsonaien hitz egiteko era ordurako ez delako izango nik azaldu dudana, oso pobretzen ari da kaleko euskara. Nire nobelan ez dago Patziku Perurenak arestian aitatzen zuen poesia bezalako solasik, baina uste dut, beste era batera bada ere, liburu honetako pertsonaietatik asko kale-poetak ere badirela.


ASTEKARIA
2004ko abenduaren 05a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude