Paperezko laboreak


2004ko azaroaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

landako konplexuan dagoen eraikinaren atetik sartuz hasiko dugu gaurkoan bisita gidatua. Goienkaletik abiatu eta bertan haur eta gazte literaturaren uzta oparoa topatu dugu. Aizkorri argitaletxeak paratu duen standean, Antton Kazabonen Armiarma zuhaitzean, Yolanda Arrietaren Groau!, Juan Kruz Igerabideren Jonasek arazo potolo bat du eta Manu Lopezen Semaforoko ipuina ikusten ditugu lehenengo begiradan.

Aizkorriren standaren alboan, Zubia argitaletxearena dago. Jende piloaren artean, Elvira Lindoren Manolitoren sekretua eta Juan Kruz Igerabideren Txirrina topatu ditugu. Gauden tokitik mugitu gabe, Kalandraka argitaletxearen mahaia dugu aurrean parez pare. Bertan, Amets egiteko liburutxoak iragartzen duen afixa ikus dezakegu.

Haur eta gazte

Jende artean tartetxo bat egin eta hara non topatu dugun Ibaizabalen erakusmahaia. Protagonista batenbaten bat dagoela sumatzen dugu; izan ere, izugarrizko ilara osatu da standaren ezkerreko aldean. Hor ikusten dugu Aitor Arana idazlea, Durangora ekarri duen liburu sorta sinatzen. Hiru dira aurtengoan Ibaizabalen eskutik Azokara ekarri dituen lanak: Hilerriko mamuak, Afrikako semea eta Urtegi misteriotsua. Gizajoa lan eta lan ari da. Antton Kazabonen bigarren lan bat begiztatzeko ere aukera izango dugu, Azkeneko txantxana deritzona. Bertoko idazleek idatzitako lanez gain, haur literaturari dagokionean, itzulpen lan asko dago Ibaizabal argitaletxeak aurtengo ediziorako prestatu duen nobedadeen zerrendan.

Bi pauso aurrera eta Sortzen Ikasbatuazen mahaia dago. Aukeren artean, Etorkinak eskolan eta Pentagrama enea liburuak erosi ditu gure ezkerretara dagoen emakume ilegorriak. Susaeta argitaletxearen standa ikusteko gomendioa egin dio betaurrekodun gizonak, Azokan topatu berri duen bere koinatari. Gu ere kuriositateak jota, Goienkalen barrena bertara goaz. Kutsu pedagogikoa duten liburu eskaintza zabala aurkitu dugu, hala nola, Animalotsak bilduma, Nire lagunak bilduma...

Goienkale goitik behera errepasatu ostean, Artekalen murgildu gara, hain zuzen ere, Elkar argitaletxearen standera iraitsi gara. Erakusmahaia nahiko lasai dago eta lasai antzean hasi dut miaketa. Mahai gainean, bisitarien joanetorrien eraginez nahasturik aurkitu ditugu, besteak beste: Patxi Zubizarretaren Atxiki sekretua, Txilikuren Jokin Galtxagorri, Pako Aristiren Nemesioren elefantea, Kirmen Uriberen Ez naiz ilehoria, eta zer? eta Pello Añorgaren Ahulerio.

Eguerdiko ordubiak dira, baina ez dirudi jendeak bazkaltzeko gogo handirik duenik. Izan ere, jende artean bultzaka Ttarttalo argitaletxearen mahaiarekin egin baitugu topo. A zer kolore piloa. Hainbeste aukeren artean, ezin jakin nondik hasi. Etxeko txikientzat ez da aukerarik falta: Pirata maltzurren ipuinak, Krix eta Mix ezkutaketan eta Larrialdiak animalien ospitalean.

Artekaleren amaieran gaudela, Erein argitaletxearen standa bisitatu gabe ere ezin utzi. Erakusmahaiaren ezker aldean ikusi dugun zirrikitutik, a zer nolako eskaintza oparoa. Bernardo Atxagaren Xola eta Angelito, Iñigo Muguruzaren Unax eta hodeitsu eta Ixiar Rozasen Usoa eta haizea esku artean begiztatzeko aukera izan dugu.

Jokoak eta multimedia

Papera euskarri gisa duten nobedadeez gain, joko nahiz multimedia alorreko altxorrak ikusteko aukera ere bada 39. Azoka honetan. Goiatz multimediak esaterako, bideo sorta ederra prestatu du udazkenari begira: Zetazko harra, Barbantxo, Pagomari, Urretxindorra...

Pirritx eta Porrotx pailazoek ere Hik Hasi-ren eskutik Azokara egin dute bisita. Ilargiaren sekretua izeneko filma ekarri dute, bideo nahiz DVD formatuan. Elhuyarren eskutik ere bada berritasunik; Gure ingurumena eta Zeu idazle CD-ROMak ikusteko aukera izan baitugu.

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak ere ez du hutsik egin aurtengo zitara, mahai gainean ikusi ditugu, besetak beste, Birraitonaren makina I eta II, Urdintxo eta Pox, Bertsoz Blai 5 eta Argitxorekin jolasten puzzle jokoa.

Eleberriak

Eleberriei dagokienean ere, Durangoko Azokak 2004. urte honetarako bildu duen uzta ez da batere makala. Artekale atzean utzi eta Barrenkalen barna abiatu gara. Bi aldiz pentsatu gabe, Txalaparta argitaletxearen erakusmahaira hurbildu gara. Iazko esperientzia gustatuta edo, literatura pasaportetzat hartuta itzuli da aurtengoan ere Joseba Sarrionandia gure artera. Akordatzen izenburupean eman du argitara bere azken eleberria. Mahai gainean baina, bada non aukeratua; Edurne Elizondo kazetariaren Itoitz. Porlanezko gezurra eta Filipe Bidartek Bakartasunaz bi hitz izenburupean argitaratu duen testigantza saioa hartu ditugu esku artean. Biak ala biak, interesgarriak.

Eskuin aldera bi pauso eta esku artean hartzeko aukerarik ez badugu ere, Edorta Jimenezen Sukar Ustelaren urtea eta Asier Blasen Atzoko eta gaurko harresiak liburuak ikusi ditugu mahaian paratuta. Neska gazte koadrila bat barreari ezin eutsi ari direla ikusita, jende artetik disimuluz begiratu eta Lehen aldia izenburuko liburua ikusi dugu. Edorta Jimenez, Juanra Madariaga, Itxaro Borda... lehen aldiaz idazten duten ipuin bilduma erotikoa dela ohartu gara.

Poesiaz blai

Euskal literaturak Durangora begira eman pausorik emankorrena, poesiaren alorrean izan da, batik bat. Izan ere, poesia liburuak, eleberriak adina direla esan daiteke. Horrela, idazkuntzan murgildu diren idazle berri asko, poesiarekin ausartu dira. Susa argitaletxearen erakusmahaian izan dut adibiderik topatzeko aukera. Mahai gainean daude paratuta Andolin Eguzkitza zenaren Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki, Xabi Bordaren Birika zatiak edota Gotzon Barandiaranen Arrakalak poesia liburuak. Eleberriak ere ez dira falta Susaren erakusmahaian. Begirada azkar batean, Itxaro Bordaren Zeruetako erresuma, Urtzi Urrutikoetxearen Auzoak, Pablo Sastreren Elurretan hotsak eta Xabier Montoiaren Elektrika liburuak ikusi ditugu.

Jende artean aurrera jarraitu eta Alberdania argitaletxean egin dugu hurrengo geltokia. Hemen ere bada sinatzailerik. Harkaitz Cano ikusi dugu jende artean, Durangora ekarri duen Belarraren ahoa liburua sinatzen. Ez da baina Alberdaniak argitara eman duen liburu bakarra. Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakasleak Ikus gaitzazuen eta Karlos Linazasorok Glosolaliak lanak ekarri dituzte Alberdaniaren eskutik Azokara.

Konturatzerako Erein argitaletxearen standean ikusi dugu gure burua. Nahiko lasai dagoela dirudi, baina irudipena besterik ez da izan. Bazkalostea igarota, jendea berriro ere sasi-miatzeko irrikatan da. Izan dut, hala ere, erakusmahaian dauden nobedadeak ikusteko aukera. Iban Zalduaren Itzalak, Pako Aristiren Gauza txikien liburua eta Felipe Juaristiren Begi-ikarak, daude, besteak beste, bisitarien zain.

Gaiak argitaletxeak ere ez dio hutsik egin 39. edizio honen gonbidapenari. Hutsik ez egiteaz gain, nobedade zerrenda oparoa eskainiz dator ordainetan. Edorta Agirreren Euskal sukaldaritzaren antropologia, Xabier Monasterioren Mintzairaren miraria eta Juan Ignazio Hartsuagaren Euskal mitologia konparatua ikusi ditugu, esaterako.

Hiria argitaletxearen mahaian gelditu gara orain. Eskaintza guztien artean aipatzekoa da Luis Mari Mujikarena. Atzerriko bidaietan oinarrituriko liburua argitara emanda amaitu du Bideko prosak saila.

Hainbat idazle, liburu bat

Egile bat baino gehiago elkartzen dituen lan bat baino gehiago topatu dugu Azokan. Esaterako, Elkar argitaletxearen eskutik datozkigu horietako bi. Xabier eta Martin Etxeberria bikiek, road-movie moduko eleberria idatzi dute elkarrekin. Norberak idaztearen jolasarekin aski ez eta anaiak idatzitako ildoari jarraitu diote, Itxoidazu Café de Passy-n liburuan. Antzeko zerbait egin du Xabier Mendiguren idazleak Ipuin izugarriak deituriko lanean. Bertan, joan den hamarkadan hainbat idazlek sortutako ipuinak bilduz, antologia bat osatu du.

Elkarreko mahaian, baina, amaigabeko nobedade zerrenda dago. Eleberrien sailean: Karmele Jaioren Hamabost zauri, Joan Mari Irigoienen Odolean neraman eta Jon Arretxeren Griot lanak erakutsi dizkigu, erakusmahaian dagoen neska beltzaranak. Azken bi hauen kasuan, iaz bezala, aurten ere, Durangoko Azokan liburuak aurkezten harrapatu ditugu. Poesiaren alorrean ere, Elkarrek badu nobedaderik; Jon Aiastuiren Biolinaren jatorria eta Bitoriano Gandiaga zenaren Adio poesia liburuak, hain zuzen ere.

Barrenkalen aurrera, Gatuzain argitaletxearen standera hurbildu gara. Bertan topatu dugu Anuntxi Aranak Azokara begira argitara eman duen Mitoen bilakaera. Konturatzerako baina, Pamiela argitaletxearen mahaia dugu parez pare, hemen ere ez da eskaintzarik falta: Josetxo Ortuetaren Ortziren hortza eta zenbait egileren artean argitara eman duten Oteiza, Jorgeri liburua.

Utriusque Vasconiaeren mahaia ikusiz amaituko dugu Barrenkale karrikan hasi dugun bidaia, Fito Rodriguez irakaslearen Faustoren itzala eta Begoña Bilbaoren Curriculuma eta kultura Euskal Herrian dira lehenengo begiradan ikusi ditugunak.

Gazte literatura

Jadanik haurtzaroa igarota baina, heldutasunera oraindik iritsi gabe. Hor aurkitzen da gaztaro oparoa. Eta euskal literaturak etorkizuna izan nahi badu, bereziki eragin eta zaindu beharreko adin tartea dela esan daiteke. Hori dela eta, Elkar argitaletxeak, Gazte literatura deituriko sailaz baliatuz, Durangoko Azokarako bere ekarpena egin nahi izan du. Antton Kazabonen eskutik, Pirtzina zilborrean liburua ikusten dut mahaitik erortzeko zorian. Begoña Bilbaok bestalde, Palestina, zure mina ekarri du Azokara. Harry Potterrek ere bisita egingo du 39. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara. Iñaki Mendiguren Elizegik itzuli baitu Harry Potter eta Fenixaren ordena.

Paperezko hotsak

Gaztelupeko Hotsak argitaletxeak, aurten ere badu idatzizko nobedaderik. Musikaz gain, paperezko uzta ekarri baitu Durangoko Azokara. Ilargiak baleki poesia saila topatu dugu mahai gainean. Tartean bi lan aipagarri: Lizardi, Parisko txolarrea eta Lauaxeta, Lili negarra. Poesia ardatz harturik, gazteei zuzenduriko bilduma da. Eskoletan testu zail gisa kontsideratzen den hori gazte jendearen artean zabaldu eta ezagutaraztea da bildumaren helburu nagusia. Horretarako, marrazkiez eta CD-ROMaz baliatu dira, poema kokatzen eta ulertzen laguntzeko.

ARGIAren saskia beteta
ARGIA Azokara saskia bete eskaintza joango da. Mundu zabala hobeto ezagutzeko asmoz, Nairobitarra izeneko bidaia jolasa eramango du. Jolas egiteko aukera eskaintzeaz bat, izen bereko ipuin bilduma batek munduko hainbat haur nola bizi diren erakutsiko du, autobusa garraiobide gisa erabilita.
Puzzleak plazaratu ditu estreinakoz ARGIAk aurten. Mokogorri puzzleek kontzentrazioa, ikusmena eta trebetasuna garatzeko aukera eskaintzen dute.
Barre egitea gustuko dutenek , Kike Amonarrizen 888 txiste liburua aurkitu ahal izango dute ARGIAren standetan. 2005eko egutegia ere izango da salgai, itxura berriz dator gainera oraingoan.
ARGIA astekaria eta Luma denbora-pasa aldizkaria ere bertan topatu ahal izango dira.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude