Olio nafarra Andaluziako onenen parekoa da

  • Goi mailako olioa ematen duten olibondo lursailak daude Euskal Herrian, bereziki Nafarroan eta neurri apalagoan Arabako Errioxan. Poliki-poliki gorantz doan sektorea da. Olibaren uzta azken urteotan 4 milioi kilotik gora dabil. Kopuru horrek oliotan 1.350.000 litro ematen ditu.

2004ko azaroaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gure artean, ziur asko, egongo da Euskal Herrian »Nafarroan eta Arabako Errioxan, esaterako» olibondoz landatutako lursailak ere badaudela eta olioa ekoizten dela ez dakienik. Goi mailako olioa daukagu, gainera; marka andaluziar onenen parekoa. Euskal lurraldeei dagokienez, Nafarroan dauka oliba sektoreak garrantzirik handiena, eta sektore hori hazten ari da, gainera, etengabe eta modu ikusgarrian. Azken urteotako uztetan Hego Euskal Herrian lau milioi kilotik gora oliba jaso dira eta horiekin 1.350.000 litro olio inguru egin dira, gehiena Nafarroan. Jadanik 1929. urtean Nafarroako olioak lortu zuen Sevillako Mundu Erakusketan, Andaluzian bertan, olio onenaren saria. Eta antzekoa gertatu zen 40 eta 50eko hamarkadetan. Aldian behin Espainiako Estatuko hainbat lekutan egiten diren olio dastaprobetan, olio nafarrak lortzen ditu puntuaziorik onenak.

Lizarraldea eta Erribera, eskualde ekoizle nagusiak

Bi dira Nafarroako eskualde oliba-olio ekoizlerik bikainenak: Lizarraldea eta Erribera. Bien artean 4.660 hektareako azalera eta milioitik gorako olibondo kopurua dauzkate. Erdiak baino gehiago, 550.000 olibondo, Arroitzeko Mendia izeneko olibak xehatzeko errotako bazkideenak dira. Mendiak biltzen ditu Lizarraldeko eta Tafallaldeko nahiz Zangozaldeko beste zenbait herritako ekoizleak. Beste 487.000 olibondo daude Erriberako herrietan: Ablitasko olibak xehatzeko erroten inguruan 70.000 olibondo daude, Cascanten beste 67.000, eta Cintruenigoko errota berriaren inguruan beste 350.000.

Nabarmendu beharrekoa da Nafarroako oliba ekoizpena gorantz doala azken urteotan. Horren erakusgarri dira azken urteetan ugaritzen ari diren olibondoz landatutako lursail berriak. Lizarraldean jadanik badaude lau eta bost urteko 250.000 olibondo eta Erriberan adin bereko beste 160.000 daude. Adituek diotenez, olibondoak landatu eta handik hiru urtera hasten dira oliba bat edo beste ematen, eta bost urte betetzen dituztenerako, bost eta zazpi kilo artean eman ohi dute. Gainera, behin landatuta bizitza osorako irauten duten zuhaitzak dira. Arroitzetik gertu sail landatu esperimentala dago Olioaren Kudeaketarako Institutu Teknikoaren (ITGA) kontrolpean. Bertan, hamar kilo oliba ere ematen dituzten bost urteko olibondoak lortu dituzte.

Oliba nafarren batez besteko etekina bikaina da, eta Espainiako Estatuko beste zenbait eskualdetan harrituta gelditzen dira. Jatorri ezezaguna duen Arroitzeko oliba autoktonoa da etekin onenak ematen dituena. Hau da, kilo gutxiagorekin olio litro kopuru bera lortzen da. Arroitzeko azken uzten batez besteko etekina % 25ekoa izan da. Alegia, lau kilo olibarekin litro bat olio lortzen da. Azken uztetan hiru milioi kilo oliba inguru jaso zirenez, %25eko etekin hori oso errentagarria izan zen ezbairik gabe.

2001eko urtarrilean bukatu zen 2000ko uzta 99koa baino apalagoa izan zen. Erdialdean 2,5 milioi kilo oliba bildu ziren, baina aurreko uztan, 300.000 kilo gehiago lortu ziren. Uzta hori eho ondoren, 750.000 litro baino pixka bat gehiago olio atera zen. Erribera aldean, 99ko uzta 3,5 milioi kilo olibakoa izan zen, baina 2000koa askoz okerragoa etorri zen, eta 1,4 milioi kilo besterik ez ziren lortu. Kalitatez, ordea, bikaina izan zen, lortutako olioak 0,1 graduko azidotasuna izan baitzuen.

Nafarroako oliba ekoizpenaren zati handiena olioa lortzeko erabiltzen da. Alabaina, Erriberan eta Ablitas inguruan jateko olibak ere biltzen dituzte. Oliorik preziatuena Arroitzeko Olioa da, lehenengo olioa »birjina delakoa» eta gradu batetik beherako azidotasunekoa izateagatik aparteko kalitatea daukana. Olio hori bi markekin merkaturatzen da: Mendia da bata eta Villa de las Musas bestea. Aurrenekoa bost litroko txanbiletan saltzen da, litroko hiru edo lau euroko prezioan. Bigarrena, Villa de las Musas, litro erdiko botiletan aurki dezakegu, hiru euro baino zertxobait gehiagon.

Lizarraldeko ekoizpen ia osoa autokontsumorako erabiltzen da, Mendia errotako 3.400 bazkideen artean banatzen baita. Bazkide horiek, olioa etxerako gordetzeaz gain, lagunei oparitu edo ingurutik pasatzen diren ohiko bezeroei saltzen diete. Saltzeko erabiltzen den zatia, berriz, ia oso-osorik gainontzeko euskal lurraldeetara doa. Arroitzeko errotak, azkenik, Iruñea eta Lizarrako Eroskiren hipermerkatuei ere saltzen die olioa, baita gainontzeko beste euskal lurraldeei ere.

Arabako Errioxako zenbait lekutan olibondo gehiago mahastiak baino
Arabako Errioxan Nafarroan baino askoz ere olibondo gutxiago dago. 250 hektarea olibondo daude, 1.516 lursailetan banatuta. Olibak ematen dituzten 32.596 olibondo daude, eta azken ekitaldietan horiekin lortu izan den olio kopurua 65.000 litro ingurukoa da. Moredak dauka landatutako azalerarik handiena: 70 hektareatik gora. Atzetik datoz Lantziego eta Oion. Hiru herri horiek osatzen dute olibondoz landatutako lurren azalerarik handiena. Horren arrazoia da hiru herri horietan daudela martxan jarraitzen duten hiru errota publiko bakarrak.
XIX. mendearen bukaera aldean 1.292 hektolitro olio ematen zituzten olibondoz betetako 718 hektarea zeuden Arabako Errioxan. Azalera hori hazi egin zen XX. mendeko lehenengo zatian. Inguru horretako olioa beti izan da aintzatetsia eta ospe handikoa Euskal Herritik kanpo. Ekialdeko inguruan, hau da, Moreda, Oion eta Lantziegon, bildu izan da historikoki ekoizpenaren zatirik handiena. Eta kasu batzuetan olibondo gehiago daude mahastiak baino. Oiongo San Vicente errota-kooperatibak 347 bazkideren 80.000 kilo oliba eho ditu azken ekitaldian. Lantziegoko udal errotak, berriz, 90.000 inguru kilo oliba eho eta autokontsumorako erabiltzeko 24.300 litro olio lortu ditu.
Oionen dagoen ekimen pribatuko errota batek lehengo urtean bere produktua merkaturatzeko apustua egin eta bi marka atera zituen: Virgen de Estibaliz Araban eta Virgen de Valvanera Errioxako Autonomia Erkidegoan. Instalazio modernoak dituen errota da: ekitaldian zehar milioi bat kilo oliba eho ditzake, 30.000 kilo eguneko. Hain zuzen, Arabako Errioxan olibondoen landaketa sustatzeko eratu dute oraintsu Arabako Errioxako Olibondoen Sustapen eta Defentsarako Elkartea.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude