Ikasleak sagarraren azken laurdena irentsi eta koadernoa atera du. Agureak leihoko kortinak alboratu ditu. Euria ari du kanpoan.
Zelan esaten diozue palomeari? Galdetu dio ikasleak boligrafoa ondo dabilela egiaztatu ondoren. Palomea, erantzun dio agureak. Palomea? Ez duzue zuok usoa esaten? Bai, usoa, eman du ontzat laster elkarrizketatuak, egia biak bereizten dituen burmuineko marra zeharkatuz. Bata zer apuntatu ez dakiela geratu da. Bestea zelan lagundu ez dakiela. Hala jarraitu dute, kolore guztietako animalien artean, elkar ulertu ezinik.
Zer ziren laminak? Galdetu dio ustekabean gazteak. Laminak? Errepikatu du agureak. Laminak hortxe egon ohi ziren »euria ari du oraindik, euri zarratua», horkoxe lastatian. Morrosko galantak ziren laminak, gu baino askoz handiagoak. Egunez esnea edan eta edan egoten ziren, esnea edan eta edan, eta gauez ateratzen ziren, fetxoriak egitera!
Bazkalosteko lozorroan, forma hartuz doaz palomea, usoa eta lamina maskulino ikaragarriak. Eta otsoa? Otsoa ere okerra da, ezta? O(t)soa? Duda egin du atzera agureak, hartzaren eta otsoaren bitarteko izaki desagerturen bat gogoan.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.