Bero-beroan


2004ko azaroaren 28an

Giro nahasia euskal politikan, baina baikorra

Batasunak Belodromoan egindako proposamenak giro politikoa astindu du eta azken asteetan izandako atxiloketa andana eta tortura salaketek giroa nahasi dute. ETAk zerga iraultzailea ordaintzen ez dutenei egindako mehatxu berriak ere hor dira. Era denetako interpretazioak eman zaizkie gertaera hauei guztiei baina, oro har, eta modu desberdinean bada ere, alderdi guztiek »PPk ezik» positiboki baloratu dute Belodromoko eskaintza eta neurri batean edo bestean aintzat hartu dute proposamena; giro nahasi horretan baikortasun gune ugari ikusi dira ia esparru politiko osoan. Baina bistan da giro berriak ez duela eraginik gatazkaren zenbait parametrotan: joan den astean, Baltasar Garzonen aginduz, 20 lagun atxilotu zituzten ETArekin zerikusia izatearen akusaziopean: 11 aske utzi zituzten eta 9 espetxeratu. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Euskal Herri osoan mobilizazio eguna deitu du ostiral honetarako.


Diru-laguntzekiko kezkak

Eusko Jaurlaritzak banatu ditu jada euskarazko komunikabideei dagokien aurtengo diru-laguntzak, baina urtea amaitzear dela, oraindik ere diru-laguntzarik handienak ez dira dagokien lekuetara iritsi. Hori izan da komunikabideetako arduradunen azken bi urteetako kexa nagusietakoa, dirulaguntzak zegozkien urtean iritsi beharrean, hurrengo urtean ondo sartuta iritsi izan direla. Aurten badirudi arazo hori ez dela izango, baina hainbat komunikabidetako arduradunek adierazi dute jada, ez dela logikoa oro har iaz baino diru gutxiago jaso izana, eta komunikabide zenbaitzuren kasuan 2002an baino gutxiago. Dirulaguntzak banatzeko irizpideak ere ukitu beharko liratekeela aipatu da.


Zuzendaritza krisia Zaldiko Maldikon

Zaldiko Maldiko Iruñeko euskara elkarte zaharrenak zuzendaritza krisi sakona bizi izan du azken asteetan, nagusiki zuzendaritza batzordeko bost kideak 10 urtetik gora daramatelako zeregin horretan eta, orain arte, ez dutelako ordezkatuko dituen talderik bilatu. Hori dela eta, hilaren hasieran bazkideen bilera egin zuten egoeraren larritasuna azaltzeko eta jadanik erdi mailako irtenbidea erdietsi dute: ez dute bat-batean ordezkatuko dien talderik lortu, baina bazkide gazte talde batek hilabete batzuren buruan ordezkapena egiteko konpromisoa hartu du eta, bitartean, bi taldeak elkarlanean arituko dira.


Bost aldizkariren kanpaina kioskoan

Ezaguna da euskarazko aldizkariek kioskoan agertzeko duten zailtasuna eta, egoera horrekin kezkaturik, bost aldizkari »Elhuyar, ARGIA, Luma,Gaztetxulo eta Ipurbeltz» kioskoari begira zer egin zitekeen pentsatzen hasi ziren duela zenbait hilabete. Horren ondorioz, kanpaina pilotoa abiarazi dute «Aldizkariak euskaraz guztion neurrira» lelopean eta euskarazko aldizkarien presentzia saltokietan nabarmenago egitea da duten helburu nagusia. Display-en bidez edo kokapen nabarmena eskuratuz, bost aldizkariak batera agertzeaz gain, nabarmenago ere jarriko dituzte zenbait saltokitan.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude