Ez da erraz literaturako Euskadi Sarien irabaztea. Izendaturikoa ez da sekula guztien gustukoa, euskal idazkintzako pizti sakratuak »oroz bat Hasier Etxeberriaren elkarrizketa bildumako urrezko boskotea» lehiaketan daudelarik, izkiriatzaile kasik ezezagun eta txiki batek saria ematen duela. Bidegabekeria latzak kiribilkatzen ditu handi horien sustengu-milizietakoak eta suzko artikuluak direla medio egunkarietako zutabeetan darraite marra ideologikoaren araberako gerla etengabea.
Epai-mahaiaren ondotik, bazterretako solas mingarriek gaizki utz dezakete sariaren irabazlea; alabaina Muñoz garaile ateratzea Atxaga ere finalisten artean delarik, edo 2003an bezala %100 Basquek irabaztea Lagun Izoztuaren parean, ezinezkoa »eta injustua!» iruditzen zaio bata zein bestearen suporterrari. Jendetasun-gabeko eztabaida horiek irabazleari »edozein dela» liburu ona »epaien oniritzia jasoz» kometitu duelako atsegina ukatzen diete.
Nik ere denboran harrizko komentarioak egin ditut sarituren batekiko. Ideologia hutsez aitor dut. Ez naiz asko aldatu, baina uste dut orain, debatea ezeztatu gabe, urteko irabazlearekiko ohar moldegaitz gutxiago plazaratzea egoki litekeela.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.