Ezpalak


2004ko azaroaren 14an

Takolo, Pirritx eta Porrotx zineman

Jarraitzailerik gehien duten pailazoek zinemara jauzi egin dute. Hik Hasi euskal heziketarako aldizkariak ekoiztutako filma azaroaren 14an estreinatuko da, eta herrietan proiektatuko. Ondoren, bideo eta DVD formatuetan ere aterako da. Ilargiaren sekretua agertuko digu Maialen Lujanbio bertsolariak egindako gidoiak: ilargiak gauero sortzen eta isurtzen ditu loreak mundura. Batzuek, ordea, lore denak eurentzat nahi dituzte, eta filmeko protagonistak diren haurrak saiatuko dira asmo hori eragozten. Filmak haurrei begira balio anitz lantzen ditu, hala nola, arazoen aurrean jarrera aktiboa izatea, errespetua, kulturen arteko elkarbizitza, naturarekiko errespetua... Filmaz gain, ikus-entzunezko heziketa lantzeko material berezia argitaratuko du Hik Hasik, haurrekin ondoko alderdi hauek jorratzeko: gidoiaren garapena, irudia, soinua eta hausnarketa.


XX. Folklore Jardunaldiak

Azaroaren 16tik 19ra, Iruñean folklorearen egungo ikuspegiak eta erronkak aztertuko ditu Ortzadar kultur elkarteak antolatutako jardunaldiak. Jardunaldiak egin diren hogei urteotan bertan, izugarri aldatu da folklorearen mundua. Globalizazioaren eta kultur kolonizazioaren testuinguruak arriskuan jartzen du folklorea batetik, baina bestetik nortasunaren garrantzia inoiz baino agerikoago egiten du. Aurtengo jardunaldiek urte hauetan egindako ikerketen ekarpenak eta gabeziak aztertuko dituzte, eta saiatuko da tradizio kulturaz antropologo, etnografo eta folkloristek duten ikuspegia erkatzen. Era berean, bertako kulturetan kultur aniztasunaren eragina landuko dute eta tradizio kulturaren erabilera zahar eta berriak aipatuko.


Euskal Antzerki Topaketak martxan

Euskarazko antzezlanen erakusleiho izateko sortu ziren duela hogeita bi urte Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak. Aurten antzerki amateurrari tarte zabalagoa eskainiko diote. Antzerki amateurraren gaineko argitalpena prestatu dute gainera; Pako Aristik antzerki amateurrak XX. mendean Azpeitian izan duen lekuaz idatzi du Bokadillo baten truke liburuan. Azaroaren 28a bitartean komediante andana igoko da Azpeitiko taulara, besteak beste, Lezoko Orratx, Azpeitiko Lakrikun, Debako Goaz eta Kanpingags eta Kukubiltxo talde profesionalak. Tartean bi estreinaldi: 30 urte bete dituen Goazek Joseba Zulaikak idatzi eta Lukas Dorronsorok moldatutako Adanen poema amaigabea plazaratuko du eta Azpeitiko Udalak topaketetarako propio ekoitzitako Maritxu nora zoaz eder galant hori, Azpeitira Bartolo nahi badezu etorri »Alaitz Olaizolak idatzia» ikusi ahal izango da estreinakoz.


Bideo eta filmak Lekeitioko bidean

Azaroaren 18tik 20ra bitartean egingo da aurtengo Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera, dagoeneko hogeita zazpigarrena. Topaketa hauetan euskaraz lan egiten duten zinemagileen film eta bideoak lehiatzen dira, izan amateurrak izan profesionalak. Zintek hogeita hamar minutuko iraupena izango dute gehienez. Egunok iristen diren bitartean, euskal lanez gozatzeko gogoa duzuenok azken edizioko filmak ikus ditzakezue Nontzeberri webgunean (www.nontzeberri.com/ikus/lekeitio).


Txotxongiloen inbasioa

Txotxongiloen magiaz gozatu ahal izango dugu azaroan; izan ere, bi jaialdi garrantzitsuk urteroko zitari eutsiko diote: Bilboko XXIII. Txotxongilo Jaialdiak (azaroak 12-21) eta Tolosako Titirijai XXII. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak (azaroak 28-abenduak 6). Bilbon, frantziar, kubatar, andaluziar, bulgariar nahiz euskal taldeek hamazazpi ikuskizun eskainiko dituzte. Denetarik izango da: harizko txotxongiloak, argi-ilunen bidez edota itzal bidez eginikoak, panpina erraldoiak... Emanaldi horiez gain, erakusketak, ikastaroak, mahai-inguruak eta film proiekzioak izango dira. Jaialdiaren baitan Bihar txotxongilo talde bizkaitarraren omenezko liburua plazaratuko dute: Bihar: 25 años con las marionetas. Tolosako Jaialdian Indiako txotxongiloak izango dira protagonista. Indiatik 45 pertsona etorriko dira ikuskizunak eskaintzera eta hango txotxongiloekin »batzuk Indiatik sekula atera gabeak» musika tresnekin eta maskarekin Indiari begira leihoa erakusketa paratuko dute. Hogeita bost konpainia (Euskal Herrikoak, Aragoikoak, Valentziakoak...) 140 emanaldi eskaintzera hurbilduko dira Tolosara eta baita Iruñeara, Sestaora eta Gipuzkoako hainbat herritara ere. Gu liluratzeko prest.


Euskarazko sei disko XX. mendeko 100 onenen artean

Bartzelonako Rockdelux aldizkariak XX. mendeko Espainiako Estatuko ehun disko onenen zerrenda osatu du eta horietatik hamahiru Euskal Herriko talde eta bakarlarirenak dira: Familyren Un soplo en el corazón (16), Derribos Ariasen En la guía, en el listín (29), Negu Gorriak taldearen Borreroak baditu milaka aurpegi (30), Mikel Laboaren Bat hiru (35), Fermin Muguruzaren Brigadistak Sound System (55), La Buena Vidaren Soidemersol (67), Aventuras de Kirlianen Aventuras de Kirlian (75), Los Bichosen In bitter pink (76), Anariren Habiak (77), Le Mans taldearen Entresemana (79), Lisabören Ezarian (84), Eskorbutoren Anti todo (94) eta Hertzainaken Hertzainak (98).


Zikloa literatura eta kazetaritzaren harremanaz.

Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak 40. urteurrena betetzen du aurten eta Abarrots eukara taldearekin batera Euskal Literatura eta kazetaritza XX. mendearen hasieran mintegia antolatu du okasiorako. Azaroaren 5etik abenduaren 17a bitartean, besteak beste, Lourdes Otaegik, Koldo Zuazok, Xabier Altzibarrek eta Jon Kortazarrek eskainiko dituzte hitzaldiak.


Musika eta literatura hizpide Donostian.

Bilbon egindako saioen ostean, musika eta literaturaren arteko harremanaz jardungo dute Koldo Mitxelena kulturunean hilaren 9tik 12ra Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako topaketetan. Honako idazle eta musikariek parte hartuko dute: Mikel Markez, Andu Lertxundi, Gari, Jon Maia...


ASTEKARIA
2004ko azaroaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Eguneraketa berriak daude