Bero-beroan


2004ko azaroaren 14an

Gatazkari buruzko mintzakidetza zabala

Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak oso balantze baikorra egin du eragile politiko eta sozialekin izandako kontaktu eta hausnarketei buruz. PP, UPN, UA eta Aski da! taldeek bakarrik ukatu diote biltzeari. Bi elkarrizketa txanda egin dituztela aipatu dute eta orain eragileek ahoz esandakoak idatziz biltzea nahiko lukete; idatzizko ekarpen horiek jasotzera bideratuko dute azaroa eta, ondoren, bi hilabeteko epean eztabaidarako gutxieneko edukiak bilduko lituzkeen agiri bat aurkeztuko dute. Nazio Eztabaidagunearen adarretakoa da batzorde hau eta bere bozeramaileen aburuz, euskal gatazkari buruz inoiz izan den mintzakidetza mailarik zabalena lortu dute.


ETAko sei presoen filtrazioa ez ulertu izana leporatu dio Zabaletak Batasunari

Sei euskal preso politiko ezagunek ETAren zuzendaritzari bidali bide izandako gutuna ez duela ulertu nahi izan leporatu dio Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak Batasunari. Aralarren kongresua eta Batasunak bere proposamen entzutetsua jaurtiko duen egunaren atarian egin ditu adierazpenok Zabaletak Deia egunkariak egindako elkarrizketan. Zabaletaren esanetan, duela gutxi egindako bilera batean, Batasunekoak Aralarren II. Kongresuan izango zirela jakinarazi zieten zeharka, baina geroago ez direla joango segurtatu diete, Diario de Noticiasek presoen gutunaz izandako filtrazioarekin zerikusirik dutelakoan.


Akusazio sinesgaitza, baina aurrera doa

Egunkaria auzian nortzuk auziperatuko dituen eta nortzuk ez zehaztu du Juan del Olmo epaileak: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Txema Auzmendi, Xabier Oleaga eta Xabier Alegriak epaitegietan egin beharko diete aurre Del Olmoren akusazioei; hori guztia oraingo bidetik, bidea izan luzea izango baita. Inma Gomila, Luis Goia eta Fermin Lazkano aske dira, baina azken honek bere garaian jarritako bermepeko askatasunean jarraitzen du. Epaileek ETAren aginduetara zegoen taldea osatzea leporatzen die auziperatuei, eta hurrengo urratsean ikusi beharko da zer leporatzen dion bakoitzari zehazki. Euskal gizartean ez dira sinesgarri Del Olmo epailearen akusazioak, sektore espainiarzale muturrekoren batean ez bada, eta horrek balio moral handia izan badezake ere bai akusatuentzat bai hauek ordezkatzen dutenarentzat, espainiar botere desberdinei bost ajola die eta, gaurkoz, horrek balio du.


Kantatu ere gaztelaniaz

Nafarroako Abesbatzen Federazioak Udazkeneko birako egitaraua jaso du Nafarroako Gobernuaren eskutik. Sekula gertatu ez bazaie ere, aurten hainbat herritan abesbatzek gaztelaniaz kanta dezaten eskatu die Gobernuak. Herri hauetan gaztelaniaz kantatzeko eskatu du Gobernuak: Jaurrieta, Muruzabal, Mañeru, Luzaide, Añorbe, Urotz, Barillas eta Sada. Eusko Alkartasunak eskakizun hori (derrigorrezkoa) Nafarroako Gobernuko zein sailek eta nork egin duen argitzea eskatu du.


16 urteko ikasleen euskara maila jakiteko azterketak abenduan

Hezkuntzan ezarrita dauden hizkuntz ereduak eztabaidagai dira aspalditxoan, hainbat ereduk ikasleek euskara ikasteko bermerik ematen ez dutelakoan. Edozein hizkuntz ereduk euskararen ezagutza bermatzen ez duela-eta, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abendurako 16 urteko gazteentzat azterketa prestatuko du. Europako erreferentziei jarraituz, B2 izeneko azterketa egingo dute, hau da, ingelesezko First Certificateren parekoa. Mailaz mailako euskararen curriculuma ere zehaztuko da.


Europako konstituzioa euskaraz

Espainiako Atzerri Arazoetako Ministerioak eskatuta HAEE-IVAPek Erroman izenpetutako Europako Konstituzioa euskaratu du. Behin-behineko bertsioa IVAPen web gunean (www.ivap.com) ikusi daiteke. EHUko eta Deustuko Unibertsitateko hainbat adituri bidali die bertsioa ekarpenak egiteko.


Arturo Campion

150. urteurrena dela-eta, azaroaren 16an Campion hizkuntzalari izeneko mahai-inguruan hartuko dute parte Andres Iñigo, Pascual Recalde eta Xabier Ericek. Euskaltzaindia, euskara batua/euskalkiak eta Arturo Campionen aportazio soziolinguistikoei buruz hitz egingo dute. IKAko Arturo Campion Euskaltegiak (Iruñea) antolatu du ekitaldia Zaldiko Maldikon.


Hizkera juridikoari eta itzulpengintzari buruzko sinposioa

Deustuko unibertsitateak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatu dute sinposioa azaroaren 17an eta 18an. Hizkera juridikoa izango da ardatz eta itzulpengintzaren alorra landuko da gehienbat. Bi egunotako hitzaldiak Deustuko Unibertsitatean izango dira.


Xirikazale eta Matrakazaleen lehia

Gazteei zuzendutako Xirika eta Matraka proiektuaren arteko eztabaida bizia sortu da zenbait gazte gunetan. Baziren zantzuak adierazten zutenak Matrakaren etorrera ez zela Xirikazale askoren gustuko. Hedabide desberdinetan izan da lehia honen agerpena (Matraka, Sustatu, Gara...), batzuetan modu garratzean eta besteetan era jantziagoan. Matraka joan den hilean Berriak sortutako gazte gehigarria da eta asteazkenetan kaleratzen da; unibertsitate eta beste zenbait gazte gunetan banatzen da. Xirika iaz sortu zen eta ideologikoki ezker abertzalea eta ENAMi lotutako gazte sektoreek bultzatutakoa da; zabalkunde alternatiboa izateaz gain, ostiraletan Gararekin batera ere banatzen da.


ASTEKARIA
2004ko azaroaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Eguneraketa berriak daude