Bahea


2004ko azaroaren 14an

Bizkaian azken astean izandako atxilotu askok Guardia Zibilaren eskuetan jasandako tratu txar eta torturak salatu dituzte. Iker Arzelusek, esate batera, era denetako kolpeez gain, ‘bañera’ izenekoa eta elektrodoak salatu ditu. Izan PP edo PSOE Gobernuan, argi dago Guardia Zibilak berezko arau eta jokamoldeak dituela, bestelako edozein legeren gainetik daudenak. Argi dago, halaber, giza eskubideen defentsa sutsua egiten duten askoren aldetik ez dela berdin salatzen -ez instituzioetatik ezta alderdi gehienen aldetik ere- ETA edo kale borrokaren eraginez izandako ondorioak edo ETArekin ustez zerikusi izanaren akusaziopean atxilotutakoen torturak. Norbait hiltzen dutenean, ez dago ofizialki demostratu beharrik, hil dute eta kito. Torturak bai, ordea, edo egon badaudela frogatzen da, edo badirudi ezin dela ezer egin haien aurka; eta horretan babesten dira alderdi eta instituzio gehienak, ofizialki ez dagoenaren aurrean ofizialki ezer gutxi egin daitekeen sinesmenean.


Azkenak
Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Hezkuntza komunitateak protestara deitu du Palestinako haur eta nerabeen alde

Gasteizko dozena bat ikastetxe eta institutuk pasa den astean egin zuten publiko komunikatua, eta astelehen honetan Bilboko beste 20 eskola batu zaizkie, publiko zein Ikastola. ELA, LAB eta Steilas sindikatuak ere tartean daude. Sinadura bilketa abiatu dute.


Eguneraketa berriak daude