Azaleko partxe batek txertoa indartzen (omen) du


2004ko azaroaren 14an

Gripearen kontra, oraingoz txertaketa da daukagun arma bakarra. Baina txaplata edo partxe txiki bat, tirita baten oso antzekoa eta txikiagoa ere izan daitekeena, gripearen kontrako txertoaren laguntzaile bikaina izatera irits daiteke, 65 urtetik gorako pertsonetan, batez ere. Iomai izeneko ikerkuntza enpresa batek AEBetako Gaithersburg hirian partxea garatu eta ikertu ondoren, une honetan gizakietan ari dira probatzen Suitzan, laborategiko animaliekin egindako saiakera eta proba guztiek arrakasta osoa lortu eta gero.

Partxeak ez du, dena den, txertoaren ziztada saihesten. Behin txertaketarekin gripe birus indargetua ziztatu ondoren, ziztada gunearen ondo-ondoan txaplata ezartzen da, eta pixkanaka Escherichia coli izeneko bakteriotik ateratako proteina toxiko bat askatzen du, gaisoaren zelula immuneen artean hedatu eta zabaltzen dena. Era horretan, gorputzaren defentsa sistemek modu gogorragoan erreakzionatzen dute txertoaren birus indargetuaren kontra, gorputzari defentsa hobeak eta gehiago eskainiz.

Orain arte saguetan lortutako emaitzak bikainak izan dira. Laborategiko animaliek txaplatarekin lortutako erantzun immunea txertoa soilik hartu zuten saguena baino askoz ere hobea izan zen »infekzioaren kontra diharduten T zelulak 50 aldiz ugariagoak ziren partxea zuten saguetan». Une honetan konpainia iparramerikarrak gizakiekin egindako proben emaitzak ere oso itxaropentsuak dira. Horrela, konpainiaren aditua den John Clements immunologoak uste du partxe edo txaplata hori bestelako gaixotasun infekziosoak prebenitzen dituzten beste txerto batzuen erantzunak indartzeko ere erabili ahal izango dela berandu baino lehen. Escherichia coli bakterioa lehendik ere ezaguna zen, koadjubante edo gehigarri bezala, baina orain arte gutxi erabiltzen zen, toxikotasun karga handia zuelako.


Azkenak
2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


2025-06-04 | Axier Lopez
Elon Musken adimen artifiziala Telegramen sartuko dute

Elon Musken xAI enpresak garatutako Grok adimen artifizialeko txatbota Telegramen txertatuko dute. 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du Pável Dúrovek zuzendutako enpresak. Orain arte, Grok X sarean edo Musken bestelako... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


Eguneraketa berriak daude