Zutikako loa


2004ko azaroaren 07an
Bi armoni bikain adinakoa, laukaina, bizi da gure hariztien azken udazkenetan. Udazkenaren bizitzea beste era batera adi daiteke. Hilabetetako loaldirako prestaketak ezin izan txantxa; badute gozamenerako,ordea.
Amonetan amonak direnen memoria zokoren batean abandonatua zen sena bueltan datorkie haritzei. Fundamentalismoa. Andre eta jabe zirenekoa. Ugaltzearena. Urteak dira -noiztik ote?- geldirik egoten ez dakiten animalia xixtrin horien arteko uso eta gizakientzako adina ia besterik ekoitzi ezin zutela. Gure motozerra ez da kateatuko, baina usoa bai. Hotza aitzaki, elkarri enbarazu eginez denak batera, hegoaldera, beraneatzera doaz, itsusi! zortzi bat milioi! lagunaren hitzetan. Lehen gure hariztiak zituzten eskandinabiar turista hauek dohaineko ostatu. Afari-merienda, loa eta gosaria. Hiru bat dozena ezkur janagatik okitu eta paparra lehertzen ez zaien usotzarren emanak, emanak ez… desdetxak, inkisizioa zabaltzen zuen basoan. Basoko inperioaren nagusi ohiaren hurrengo belaunaldiak bermatuko dituzten ezkur gehienak zirinetarako alajainena! Besterik ez zen entzuten haritzen terralpeko elkarrizketetan: hau da hau mixeriak indarra hartzea! Hau gutxitxo eta usoen peskizan eskopeta alarde zoroa, beruna soina urratzen eta lurra kutsatzen. Baina eskopetakeriatan ibiltzen direnen poxaren bolbora busti egin da… Ameriketatik ekarri zenetik ia laurehun urtetako ikerketen ondoren, oporlekutara joateko energia iturri gisa antigualeko ezkurra baino artoa hobetsi dute usoen alderdi gehienek. Landetako goldeak, eta goldeak, eta goldetako arto sail amaigabeetan nahiko artale txukuna nago, nahi adina eta eskopeta ero bakan batzuk besterik ez. Hariztien gozamena, eta ezkurrak eta ezkurrak zabaltzera eman dira.
Bigarren gozamen bikaina bistakoa dute haritzek. Udaberrian aitatu nizun udako soineko elegantea jantzi aurretik azpikogona berri-berria nola soineratzen zuen pagoak, denen begietara harro. Haritzen barre-eztulen berri jakinagatik, bitsazale. Haritzak baino lehenxeago neguratzen dira, lotaratzen dira pagoak eta soinekoa erantsi eta modaz pasatako azpikogona zaharra berria bailitzan erakutsi behar basoko kabaretean. Haritzak algara mozkorrean, bere uniforme kolonial zatartua lotarako eranzten dutenerako kabareta itxia eta ia denak lo izango direla jakinaren gainean. Denak ez ordea…


Azkenak
Hiru itun zail Kataluniako Generalitateko presidente izateko

Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean


Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Eguneraketa berriak daude