Mikelen antza


2004ko urriaren 31n
Mikelen antza hartu diote Arzaki. Baita Subijanari ere. Argiñano eta Berasategiri. Egin eta Berria ere Mikelekin bat eginda omen zeudelako itxi zituzten. Ikastolak ere Mikelekin lotu zituzten. Eta nor ez! Antza, antza… zer dela eta, halako antzekotasuna Mikelekin?

Lagun batek dioen moduan, espainiar trantsizioa bi hitzetan laburbildu daiteke: hasi, Carrero Blancoren aurkako ekintzarekin hasi omen zen. Bukatu berriz, Maria San Gilek PPren azken kongresuan egindako adierazpenekin: "ETAk bataila politikoa irabazi du".

San Gilek gauza bat esan digu: espainiar estatuan lurraldetasunaren inguruan zabalduta dagoen eztabaida politikoan galtzen ari direla. Eta ez zaio arrazoirik falta. Ez da tontoa. Badaki zer datorren. Eta ez da posible. Aldaketarik txikiena, erreforma bat, indarrean dagoen »gauzkan» estatu ereduaren pitzaduraren hasiera izan daiteke eta, orduan, akabo, ETA txapeldun!

Konturatu dira. Badakite. Hogeita bost urte beranduago herriaren erabakia da gakoa, herriari galdetzea da gakoa, eta ez Estatutua, ez Amejoramendua, eta proposamenak horretara datoz, ez egungo eredua indartzera, gainditzera baizik.


Zera, hogeita bost urteotako bataila politikoa galtzeko zorian ikusten dute. Eta Maria San Gilek ezin du irentsi. Ezin dute irentsi. Nola irentsiko dute, bada, trantsizioaren ereduaren porrota!

Baina errealitatea horixe da: hogeita bost urteotako zikloa amaitu da. Gainditu dugu, Espainiako Entzutegi Nazionaleko estilo liburuan idatzita dagoenez, Mikelen antza omen duten eta dugun guztioi esker!

Aukera guztiak irekita daude, berriro ere, herri honentzat. Ahots guztiak aldaketaren beharraz entzuten dira egunerokoan, egungo ereduaren inguruan kontsentsurik ez dela eta, kontsentsu berri baten premiaz. Patxi Lopez bera ere bai!

Aldaketaren premia, gainera, ez da soilik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrialdeetan entzuten, gainerako herrialdeetan ere, lekuan lekuko berezitasunak aintzat hartuz, premia bera azpimarratzen duten datuak nagusi dira.

Eta testuinguru honetan, kontsulta edo erreferendumerako deiak gero eta ozenago defenditzen dira batzuen eta besteren ahotan.

Nork esan behar zuen duela hamar urte, Algeriakoa eta gero, Ajuria Enearen motorrak bero-bero zirenean, hemen arazo bakarra "violentos" eta "democratas" artekoa zenean, batzuen deliberoa "Espainian nahiz Frantzian eroso sentitzea" izan zenean… egungo egoerara iritsiko ginenik!

Orduan espainiar estatuak estrategia prest zuen disidentziarekin bukatzeko. Laguntza paregabea ere bai, «etxekoen» aldetik. Baina, nola diren gauzak, hogeita bost urte eta gero, Espainia bat eta bakarraren autoak bazterra jo du eta motor politikoa kiskali zaio.

Urteotan guztiotan herri honen eraikuntzarako eta gatazkaren konponbiderako konpromisoak antolatzen, indarrak metatzen eta borrokatzen jakin dutenek eta dugunok badugu «istripu» honetan zer ikusirik. Gu guztiona da «errua» eta hori oso ondo dakite estatu espainiar zein frantziarrak. Gonzalezek. Aznarrek. Zapaterok. Chiracek.

Eta horregatik egin gaituzte Mikelen antzeko beren estilo liburuan.

Erakundeak. Pertsonak. Kultur elkarteak. Alderdi politikoak. Plataformak. Egunkariak. Irratiak. Musikariak. Abokatuak. Enpresa gizonak. Eta azkenekoz sukaldariak. Onartu nahi ez dutena, aldaketaren eta konponbidearen bila ari den herri honen bidea estaltzeko, isiltzeko, ezinezkoa egiteko.

Baina, a zer paradoxa! Maria San Gilek »azken zortzi urteotan herri hau kiskaltzen saiatu den Aznarren kuttuna» esandako "ETAk bataila politikoa irabazi du" horretan egosten ari da, dagoeneko, herri honetako porrusalda politikoa, eta ziur gaude, gehiengoa prest dagoela herri honen etorkizun libreari begira eman beharreko urratsak sukaldatzeko.

Hogeita bost urte beranduago, konponbidea sukaldatzeko ordua heldu zaio herri honi. Horretara goaz.


ASTEKARIA
2004ko urriaren 31
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude