Jean Haritschelhar euskaltzainburu, idazle eta hizkuntzalari baigorriarrak Eusko Ikaskuntzako 2004 Manuel Lekuona saria jasoko du aurki, euskal kulturaren alde egindako lanagatik.
Jean-Mari Peigna pintore arbonarraren Coffe Painting erakusketa zabalik da Miarritzeko Sainte-Eugenie elizapean, azaroaren 24a arte. Kafea erabiltzen du margotzeko Costa Rican eta AEBetan bizi izan den artistak.
Igor Estankona eta Karlos del Olmo nagusitu dira Irun Hiria Literatura Sarietako euskarazko atalean, Ehiza eta nekea poemekin eta Hiltzaile ilegorria polizia eleberriarekin.
Glu Glu ekoiztetxea Cocidito Madrileño antzezlana prestatzen ari da. Izen bereko irratsaioan oinarrituta dago lana eta Galder Perez eta Eloi Beatok egokitu dute eszenarako.
Alaitz eta Maider banandu egingo dira, erromeri giroaren beheraldia eta gauza berriak egiteko nahiagatik. 14 urtez izan dira elkarrekin eta hiru disko grabatu dituzte.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...