Ezpalak


2004ko urriaren 31n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bertso eta olerkien hemeroteka sarean

XIX. mendetik 1990 urtera artera aldizkarietan agertutako bertso eta olerkien eta horien egileen fitxak bildu zituen Julen Urkizak, Euskal bertso eta olerkien bibliografia liburuan. 450 aldizkaritan plazaratutako olerki eta bertsoen 46.000 fitxatik gora. Orain Ametzagaiña taldeak eta Susa argitaletxeak lan hori osatuta »fitxen %20ri bertsoa edo olerkia erantsita eta Susak Literatur aldizkarien Gordailuan bilduta dituen poemak gehituta» paratu dute Interneten, www.armiarma.com gunean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Susa argitaletxea arduratuko da autoritaten inguruko azterketa egiteaz, alegia, bertso eta olerkien egileeak izendatzeko irizpideak proposatu eta jartzeaz. 46.000 fitxa horietan, 30.000 sinadura daude etaa horietatik 1.100 (bertso eta olerki egileen %75-80) identifikatu dituzte dagoeneko eta uste dute aurrerago beste 800 inguru identifikatzea izango dutela.


Dramaturgo handien lan txikien zikloa

Abian da autore handien obra ezezagunak eskaintzeko Iruñeko Gaiarre antzokiak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak egiten duten antzerki zikloa. Egile famatu horien obra ez hain famatuak Nafarroako aktore, zuzendari eta teknikariek eszenaratuko dituzte. Emankizunaren aurretik, aditu batek antzezlanaren egilearen gaineko argibide hainbat ematen ditu. Pasa den urriaren 18an Antón Chejoven El violín de Rothschild eskaini zuten, azaroaren 8an Juan Rulforen Macario emango dute eta 22an Bernardo Atxagaren Guillermoren aitortza. Aurrerago Sam Shepard, Tennessee Williams eta David Mameten lanak ere ikusi ahal izango dira


Nafarroako Kantu Txapelketa gertu

Hamabost urtetik gora izatea, eta grabaketaren bat norbere izenean salgai ez izatea dira Nafarroako Euskal Kantu txapelketan parte hartzeko baldintzak. Lehen kanporaketa azaroaren 6an izango da Arangurengo kultur etxean eta bigarrena azaroaren 13an, Larraintzarko Eskoletako areto nagusian. Finala azaroaren 27an jokatuko da. Saiootan kantatzeko era epaituko dute, ez musika, eta epaimahaiak arreta berezia emango dio hitzak edo melodiak kantariek asmatuak izateari. Bestalde, Euskal Kantuzaleen Elkarteak Txapelketan nabarmentzen diren kantariei errepertorioa osatzeko eta Nafarroan zehar kontzertuak emateko aukera emango die, Gazteak kantari programaren bidez.


Udagoieneko Ostera Bizkaian zehar

Ez da erraza euskarazko kultur emanaldiak Arriaga antzokian edo Bilboko Guggenheim museoan eskaintzea, ondotxo dakite hori kulturgileek. Ez da erraza euskararen egoera larria den zonaldeetan euskarazko ikuskizunak erakustea. Topaguneak antolatutako Udagoieneko Osterak horiek erdietsiko ditu azaroaren 5etik abenduaren 18ra bitartean. Hona ekitaldi batzuk: Bernardo Atxagak, Garik, Jose Manuel Goikoetxeak eta Nando de la Casak Aitormena ikuskaria aurkeztuko dute Arriagan azaroaren 28an; Ruper Ordorikak kontzertua emango du abenduaren 5ean Balmaseda Udal Ateneoan, eta Ramon Agirre eta Joserra Senperenak 7 gezur txiki taularatuko dute Trapagaranen abenduaren 18an.


Euskal Rock Erradikalaren eztanda aztertzen

80ko hamarkadan Euskal Rock Erradikalaren magalean sortutako mugimendu musikal eta sozialari buruzko proiektua atondu dute Fito Rodriguez Bornaetxeak eta Miren Jaiok. Beste bat! du izena eta garai baten erretratua ematea du helburu. Hartara, sormen oparoko garai hartako musika taldeen inguruko idatzizko eta ikus-entzunezko agiriak bildu dituzte »kantak, taldeei irratian egindako elkarrizketak, afitxak, fanzinak, Muskaria musika aldizkaria...» eta Bilboko Rekalde aretoan jarri. Erakusketaz gain, mahai-inguruak, bideo emanaldiak eta proiekturako propio egindako ikuskizuna antolatu dituzte. Liburu bat ere plazaratu dute: Beste bat! 18 herri kanta. 23 artistak 18 kanta hautatu dituzte eta haiei buruz idatzi dute. Huan Porrah Blanko antropologo andaluziarrak ere garai hartako mugimendua aztertu du Negación punk de la sociedad vasca (Euskal gizartearen punk ukazioa) tesian. Urte haiek arrastoa utzi duten seinale.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Durangoko Kafe Antzokia zabalik. Sei urteko lanaren ostean, Plateruena Durangoko Kafe Antzokiak ateak ireki ditu. Durangon euskalgintzaren erreferentzia izango den gunea sortzea eta kultur eta aisialdi programazio finko eta kalitatezkoa eskaintzea du xede. Dagoeneko osatua dute azaro eta abendurako egitaraua; besteak beste, Karidadeko Benta eta Igor Arzuagaren kontzertuak eta Zirika Zirkusen emanaldia eta Toti Martinez de Lezearen hitzaldia eskainiko ditu.

Aretoetan sakelako telefonoak blokeatzeko eskumena dute Iparraldeko kontzertu antolatzaileek, zinema aretoek eta antzokiek, oraintsu telefonoak areto barnean blokeatzeko legea onartu baitu Frantziako Gobernuak. Hala, telefonoen soinuek ez dituzte ikus-entzuleak ernegaraziko.

Iruñeko Udala pirateriari aurre egin nahian. Hitzarmena sinatu du Iruñeko Udalak SGAE eta AFYVErekin, pirateriari aurre egiteko eta egile eskubideak babesteko. Iruñeko udaltzainek, SGAEk eta AFYVEk elkarrekin egingo dute lan pirateriaren segimendua egiteko. Udaltzainek biltzen duten materiala deuseztu egingo dute hiru hilean behin. Bestalde, sentsibilizazio kanpainak egingo dituzte egile eskubideak babesteko eta herritarrak kontzientziatzeko.


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude