Zer da: Biztanleria Aktiboaren Inkesta


2004ko urriaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) aldian-aldian egiten da Espainiako Estatuan, langabezian zenbat jende dagoen eta langabeziako tasa zenbatekoa den jakiteko. Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) arabera, lantokia duten eta lantoki bila dabiltzan guztiak dira biztanleria aktiboa. Biztanleria aktiboa populazio osoari buruz neur daiteke, edo, zorrozkiago, lanerako adinean dagoen populazioaren zatia hartuz oinarritzat. Biztanleria Aktiboaren Inkesten bidez ikertzen dira baita ere jarduera-tasa eta biztanleria aktiboaren beste ezaugarri batzuk, interesgarriak baitira egoera ekonomikoaren analisietarako eta politika ekonomikoaren erabakietarako. Espainiako Estatuan, hiru hilean behin egiten ditu Estatistikako Institutu Nazionalak (INE), eta informazio orokorra, sektorekakoa, sexukakoa, adinkakoa, komunitate autonomokakoa eta probintziakakoa ateratzen du. BAIren bitartez bideratutako estatistika, fidagarriena jotzen da langabeziako tasak zehatz-mehatz jakiteko. Horregatik, ezberdina da Enpleguko Institutu Nazionalak (INEM) hilean-hilean ematen dituen langabeziako datuen aldean. Espainiako Laneko Ministerioari lotutako erakunde publiko hori, langabeziak izandako estatistikez gain, enplegurako programei eta bulegoei buruzko guztiaz arduratzen da.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!