Iraileko hostoak


2004ko urriaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kanona


Lerroon irakurleen artean Athletic-zalerik balego, barkatuko ahal dit mirari txit ulergaitz batek sortu didan harriduraren berri ematea: Bilbo deitzen duten hiri ederrean, Guggenheim izeneko artearen gailur-tontor-ikur-sinbolo handia eraiki eta Rothko bezalako artista glamurosoenak ezagutu eta gero, bizkarra erakutsi diote Dario Urzay-ren kamiseta xaloari. Estetikaren izenean? Urzayren diseinua ez delako hiriari suposatzen zaion modernitatearen duin? Ba ez. Marrazkia, antza, Athletic-en kanon tradizionalaren minimoen azpitik dago.

Berriro tradizioaren aitzakia, oraingoan kirol munduan, berrikuntzak sortzen duen izu eszenikoari aurre egiteko. Baina halako kamiseta bat eramateak kirolariei eta zaletuei auzo-lotsa sortarazten diela diotenei ahaztu bide zaie orain ehun bat urte Getxo inguruko gazte anglofilo aberaskume haiek zer nolako auzo-lotsa eragingo zuten Bilbo inguruetan galtza motzak jantzi eta baloi baten atzetik hasi zirenean...

Oso hurbil

Egunotako batean, Donostiako Lagun liburu-dendan Jose Ramon Rekalderen memoria-liburuaren orri-pasa nengoela, ARGIA honetako asteroko kolaboratzaile batek kontatua etorri zitzaidan burura: trantsizio garaian, ni bizi naizen tokitik oso hurbil dagoen herri batean, azken ehun urtetan bertako mutiko gehienak hezi zituen ikastetxe erlijiosoak ateak itxi behar izan omen zituen egoera politiko berriak hartaratuta. Fraideak minduta zeuden, uste baitzuten herria esker txarreko portatzen ari zitzaiela, eta zeukaten ozpina herritarrei erakutsi nahirik, ikastetxeko ikasleak bildu, eta kolegioan zeuden liburu guztiak patiora botatzen jarri zituzten haurrak. Gero, su eman zioten liburu-pilari. Imajinatzekoa da mutiko haien poza eta algara. Pasartea kontatu zidan ARGIAko kolaboratzaileak hamar bat urte zituen orduan. Mutilari letra-kontuak gustatzen, eta hiruzpalau bat hiztegi salbatu zituen sutatik. Oraindik gordeta dauzka bere baserrian.

Berrogeita bost bat urte lehenago, 1933an, hainbat zine-kamera eszena grabatzen ari zen bitartean, hogei mila liburutik gora erre zituzten Berlingo plaza batean. Steinbeck, Zola, Hemingway, Einstein, Proust edo London-en obrak suaren gozagarri zirelarik, Goebbels-ek esaten zien zibilizazio berriaren festa hartara bildutako jarraitzaileei: "Suaren argiak eta beroak gozatutako gau eder honetan oso ondo egiten ari zarete iraganeko lizunkeriok erretzera botata. Sinbolismoz betetako ekintza bat da, mundu guztiak ikusiko baitu hil dela espiritu zaharra. Errauts hauetatik jaiotzen ari da espiritu berria". Oso gutxi iraun zuen espiritu berri hark. Eta ez zigun Einstein-en »eta su hartatik ihes egin zuten hainbaten» hitzak gozatzeko aukera guztiz erre: "Sakonki gorrotatzen ditut musika baten harira errenkan desfilatzen diren uniformatuak »idatzi zuen Einsteinek»: naturak izandako erroreren bategatik daukate zerebroa; baina berez, soilik bizkarrezurra eta hankak izatea dagokie".

Beslan

Beslango eskolan, izugarrikeriaren liburua zabalik. Letrak, odolez. Kristalik gabeko leihoetatik begiratuko bagenu, paisaian udazkenaren lehen arrastoak nabarituko genituzke…

Terrorismoaren kontra legalitatea gorde behar dela diotenek zein injustizia zaharren izenean dena zuritzeko gai direnek hau eta hori eta hura esan dute, eskolako patioan entzuten zen isiltasuna urratuz. Juan Kruz Igerabiderena parafraseatuz, hondatzen duen oro areago kakazteko abildadea du zenbaitek…

Arrantza kontuak

Orain gutxi, paper zaharren artean nenbilela, "arrantza oro ez da astoaren" esaldia topatu nuen. Hasiera baten pentsatu nuen arrantza hitzaren polisemiak eragindako esaldi bat zela: astoaren arrantzaz gainera, arrainen arrantza dago. Gero, ordea, pentsatu nuen esaldiak beste bat zuela, seguru asko, asmoa: bada gizakiaren ahotik irtendako arrantzarik ere, gizakiok askotan egiten baitugu astoarena.

Itzulpenak

Itzulpenen kontrako halako jarrera atzerakoi batek sustrai sendoak izan ditu gurean. Ez omen du originalaren jariorik, hori izan da erabili izan den argudio nagusia. Eta, aurreiritzi horren haritik, itzulpenek ez dute sarrera handirik izan eskoletan.

Baina, nire adiskide batek dioen bezala, aurreiritziek antza handia dute aurre-irrintziekin, eta badirudi ahultzen ari dela itzulpenak menosteko jokaera hori. Esan didatenez, gero eta original gehiago ari da sartzen eskoletan »eta horri buruzko datuak eztabaidaezinak dira nonbait».

Sortzaileok, euskararen merkatu normalizatu batean, ezin dugu irakurlego normalizatu baten gosea guztiz ase, itzulpenik gabe euskara ezin irits daiteke irakurlegoak nahi »eta behar!» dituen esparru zernahitarakora. Sortzaileok zuloak estaltzen jardun, orain literatura erotikoa eginez, orain poliziakoa, hurrengoan alpinoa?

Uste dugu, eta uste okerra da, gaztelaniaren ereduaren mapa betetzeak homologatuko gaituela. Kultura, oinarrian, itzulpena da. Kultura jakin bat ez litzateke den bezalakoa, baldin bertako partaide diren gizon-emakumeek harremanik izan ez balute beste kulturekin. Bere arima garbia, aratza, autoktoenetan autoktoena dela uste duen herria ere nahasketen ondorioa da, eta herri aratz horren ezaugarri asko kanpotik etorriak dira, aldez edo moldez egindako itzulpenen bidez. Yeats-ek zioen bezala, "ezer ez da garbi eta nahasketarik gabea". Eskoletan hasi dira, nonbait, ohartzen.

Esku apala balea zuriaren atzetik

Sinismen »eta kemen!» handia behar da esateko askatasunaren, justiziaren eta elkartasunaren alde egiteak onura gehiago ekartzen dituela galerak baino. Eguneroko bizitza guztiz kontrakoa esaten ari zaigu telebistaren bidez, saltokietako erakusleihoetatik, hedonismoaren bizi-pozarekin...

Ez naiz filosofoa eta ez dakit gauza handirik auzi moralez, baina badakit zein zaila den balore batzuk defendatzea, jakin gabe zeintzuk diren balore horiek estimagarriak egiten dituzten arrazoiak. Erlijioan bilatu behar ditugu? Ideologian? Ez, dirudi oso koherentea balore batzuk defendatzea defentsaren arrazoia ezagutu gabe.

Baina halatan ere: arrazoiak ulertzen ez dituen kausengatik, bada oraindik gure barru-barruan zerbait gogorarazten diguna askatasuna, inon kabitzekotan, elkartasunezko esku apal batean kabitzen dela, Claudio Rodríguezek bertso gogoangarri batean esan zigun bezala.

Melvilleren Achab-ek zioena, balea zuriaren atzetik zebilearik: "Oinazean jaioa, gizakiaren patua da bizitzaren angustia bizi, eta oinazez hiltzea. Hala bedi. Baina oinaze guztiek ere ez naute errendituko".

Merkatua

Zapaterori inozoa deitu diote utopia pixka bat eskatu duelako hirugarren munduaren premiei erantzuterakoan. Zer uste du? Ezer egin lezakeela globalizazioak ekonomiari eman dion askatasun erabatekoaren kontra?

Merkatuak baloreak baino harantzagokoa omen den izaera pitzadurarik gabea baldin badu, hurrenez hurren dator jarduera ekonomikoa juzka ezintzat jotzeko ondorioa. Nork juzkatzen du euria? Nork esan dezake deus txarrik nahiz onik egunari gaua segitzeari buruz? Antzera samar jokatzen dugu merkatuarekin eta diruarekin ere: juzku moralen gainetik edo aparteko eremu ikusezin batean jarrita baleude bezala begiratzen diegu. Fisiokratek esana: L' argent va de lui même, diruak bere bidea egiten du.


Azkenak
Ramón Alzórriz PSNko idazkariordeak dimisioa eman du, Cerdánen ustelkeria kasuekin lotu dutelako

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea PSOE eta PSN astindu dituen ustelkeria kasuaren erdigunean dagoen... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Eguneraketa berriak daude