Makina bat kontu


Erizain birtuala

Egunen batean ordenadoreak adieraziko digu noiz hartu behar dugun medikazio bat ala bestea, edo noiz joan behar dugun medikuarengana. Hauxe da Houston-eko unibertsitatean (AEB) jorratzen ari diren ikerketa baten helburua.
College of Natural Sciences and Mathematics-eko kide den Ioannis Pavlidis, ATHEMOS (Automatic Thermal Monitoring System) programaren diseinuaren arduraduna da. Programa honen bidez, osasunaren kontrol jarraitua egin nahi da gaixoaren gorputza ukitu gabe. Besteak beste, odol-zirkulazioa, pultsua eta arnasketa erritmoa neurtzen ditu.
Sistemaren elementurik garrantzitsuena irudi termikoen kamera bat da eta honek, programa informatiko konplexu bat duen ordenadore bati lotutako periferiko gisa funtzionatzen du. Aurpegitik ateratzen den beroan oinarrituz, hainbat informazio fisiologiko atera daiteke. Adibidez, antsietate-sintomak bero periorbitalak »begiaren inguruko odol-fluxuak sortzen duen beroak» adierazten du. ATHEMOS sistema, hasieran gaixotasun kronikoak dituztenen artean izan daiteke erabilgarriena, beraiek behar baitute gehien osasuna etengabe kontrolatzea.


Belar transgenikoen hedapena

Genetikoki eraldatutako graminearen polenak 21 kilometrorainoko bidaia egin dezake. Hori da behintzat AEBetako PNAS erakundearen ikerketak dioena. Hedapen hau da orain arte frogatutako zabalena eta horrek AEBetako golf-zelaietan belar transgenikoa landatzeko dagoen asmoa oztopa dezake.
Azterketa Oregonen egin da eta Ingurumenaren Babeserako Agentziakoa den Lidia Watrup-ek zuzendutako taldeak burutu du. Bertan frogatu dutenez, GM agrostidaren polenak 21 kilometrora dagoen beste graminea bat polinizatu du eta beste hainbat espezie basati ere bai, 14 kilometroko erradioan.
Ikertzaileek azpimarratu dutenez, belar hau oso erraz ugaltzen da era asexualean eta hori izan daiteke lortutako diseminazio-errekorraren arrazoi nagusietako bat.
Monsanto eta Scotts enpresak izan dira Round Up herbizidarekiko erresistente den Agrostis stoloniferaren transgenikoa sortu dutenak, baina une honetan produktuaren merkaturatzea etenda dago AEBetako Nekazaritza Sailak azterketa osagarri bat eskatu baitu edozein erabaki hartu aurretik. Aldeko eta aurkakoen eztabaida hasi da jada, baina landare transgeniko batek hain hedadura zabala lortzea inork gutxik espero zuenez, transgenikoen inguruko eztabaidak beste maila bat har dezake.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude