Itzulpenaren auzia


2004ko urriaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bere euskarazko lanak gazteleraz edo frantsesaz jarri dituen edozein idazlek -gero eta gehiago, zorionez-, badaki zertaz ari naizen: proba gogorra gertatzen da, denek ezagutzen baitugu, gutxi-asko, sakon eta zuzen agian ez baina bai gertutik, helburu-hizkuntza. "Ezagutu" bakarrik ez; gehienek horietako hizkuntza batean jaso dugu gure prestakuntza literario gehiena.

Adibide sinple eta erraz batez saiatuko naiz. Demagun euskal idazleak, bere testuan, hamaika aldiz idatzi duela "kontua da neska etorri zela" bezalako esaldi arrunt bat. Nola itzuli behar da "kontua da" hori? Demagun itzultzaileak esaldia guztiz kolokiala dela irizten diola, eta "La cosa es que la chica vino" itzultzen duela. Ez dut uste inork bainarik jar dezakeenik. Arazoak gero datoz, testua irakurritakoan; zeren, itzultzaileak "la cosa es que" itzuli badu "kontua da" agertzen den bakoitzean, irakurketa gehienak erdaraz egin dituen idazleari testua eskuetatik eroriko baitzaio luze gabe. Eta orduan hasi beharko du testua nolabait birmoldatzen, zuzentzen. Eta, "la cosa es que" ez ezik, idatzi beharko du, "la cuestión es que", "sucedió que", "la clave", "el asunto"... edo/eta beste hainbat. Adibide erraz bat esan dut. Gauza korapilotsuagoa izaten da, baina bide honetatik doa, ez gutxitan.

Orduan itzultzaileak, batzuetan, asaldatzen dira eta hauxe aurpegiratzen diote idazleari: "aizu, zuk ez duzu euskaraz hori idatzi". Eta partez arrazoia dute. Partez. Zeren idazleok baitakigu gure irakurle hala ere gutxi horientzat oso erosoa dela "kontua da" bezalako formula erraz hori; funtzionala da, ez du trabarik sortzen, irakurketa errazten du. Jakin ere badakigu bestelako formulak ere erabil genitzakeela: "afera da", "gertatu zena izan zen", "kontua da ezen"... edo/eta beste hainbat. Baina, jakina, "afera" erabiliz gero gure irakurle hala ere gutxi horiei »giputz edo bizkaitarrak, gehienak», hitza trabatuko zaie, arrotz sentituko dute; "gertatu zena izan zen" motako bat erabiliz gero laster akusatuko gaitu norbaitek kalkoak erabiltzeaz eta erdararen morroi izateaz; "ezen" bezalako partikula inofentsibo bat sartuz gero, pedanteak izateaz... eta abar.

Gure erdarazko itzulpenak, askotan, jatorrizko testuaren gainetik daudela esan liteke, beharbada; baina gure euskal irakurleak »gutxi, alabaina» agian konturatzen ez badira ere, askoz ere irakurle konpetenteagoak dira erdaraz, haiek ere, euskaraz baino. Euskal irakurle arruntak »eta urriak» aise onar dezake »baita esan ere!» "sentía un dolor en el espacio intercostal que interesaba el aparato gástrico" bat, esaterako; baina saiatu, saiatu hori bera euskaraz idazten, eta liburua aurpegira botako dizu.

Gauzak honela, euskal idazleak lau bide hauetako bat hartzen du bere lan bat erdarara pasatu behar duenean: a) erdal itzulpenaz ez arduratzea, gaztelania edo frantsesa ez baleki bezala, itzultzailearen esku utzirik erantzukizun guztia; b) testua berrirakurri, orraztu eta zuzentzea, erdararen maila literarioa kontuan harturik baina beren obra, funtsean, errespetatuz; c) liburua berridaztea, esaldiak, paragrafoak eta are kapituluak kenduz edo gaineratuz; d) zuzenean erdaraz idazten hastea.

Nire iritzirako, a) sailekoen itzulpenak gehienetan penagarri geratzen dira pareko erdarazko jatorrizko batekin alderatuz gero »eta ez, edo ez beti, itzultzailearen erruz»; b) sailekoenek buruko eta sabeleko min dezente ematen diete bai itzultzaileari baita egileari ere; c) bidetik doazenenak »alegia, liburua bi aldiz idazten dutenenak» ez dira itzulpenak, bertsioak baizik, ez dute itzulpen izenik merezi eta are debekatuta egon beharko luke itzulpentzat pasatu nahi izatea ere; d) bidetik abiatzen direnek men egiten dute hizkuntza nagusiaren aurrean.

Kolore guztietako adibideak daude. Interesgarria litzateke horri buruzko eztabaidarik edukitzea. Eztabaidak luze jo lezake; izan ere, egia da Greenwich ez dela meridiano bakarra, baina egia da, baita ere, gu bete-betean harrapatzen gaituena dela.


Azkenak
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude