Lagunak-ak elkarrekin-kin


2004ko irailaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Artziniegan bada santutegi ospetsu bat, erdaraz "Virgen de la Encina" eta orain euskaraz "Arteako Ama Birgina" izendatua dena. Ez dakit Euskaltalibana bazter probintzia horretan ibiltzen den euskaldun berriei belarrondokoak banatzen. Atx!... "Bideko Ama" esaten bada, eta ez "BideAko", zergatik "arteAko"?

Gero eta gauza bitxiagoak entzun-irakurtzen dira deklinabidean, batez ere mendi ibilaldietako artikulu eta liburuetan. Adibidez, Zuberoako «Etxekortia» deitzen den mendiaz »Etxekortea batuaz», bertakoek "Etxekorteko artzainak" esaten dute; Hegoaldeko prentsan "EtxekortiAko" idazten zen oraintsu arte. Badirudi hori konpondua dela jadanik, baina "MartieneAtik EtxarteAra" eta antzekoak hor daude beti. Alta, Euskaltzaindiak aspaldian gaztigatu digu, "Ospitalepea" delarik herriaren izena, "Ospitalepeko" behar dela, eta ez "OspitalepeAko". Jadanik prentsaren beraren izenak dira arazoa beren ohiko "Argia-ko" eta "Berria-ko"... Entzungo edo ikusiko bagenu "Argi-ko kazetariak", berdin ulertuko genuke, testuinguruari esker, eta bestelako kasuetan aski da "Argia astekariko" zehaztea, ez da lehertzeko lana. Arrazoin beragatik ez dira justifikatzen "Eusko AlkartasunAko", "BatasunAko" edo "Ezker BatuAko". Estilo liburuetatik atera dira horiek oro, izen bereziak, omen, beren osoan deklinatu behar direlako. Beno, etxeen izenak ere bereziak dira eta, hala ere, entzuten dugunean "Etxeberriko alaba" Iraken dabilela berriemaile, ez dugu pentsatuko herrian egin den azken etxeko alaba dela, baizik eta "Etxeberria" deitzen den etxekoa.

Garai batean "Ajuria EneAko" genuen egunero albisteetan. Gero "Ajuria Eneko" esatera itzuli ginen, Euskaltzaindiak esku sartu ondoan.

Autoritate hiztegira jo nuen nik ere, Euskaltzain batengana, eta, aldebateko froga erabiliz »zein diren etxe horren barne usadioak», hura segur-segur zen "Euskaltzaindiko" esaten dutela denek, logoan "Euskaltzaindia" marraztua izan arren. Handik laster, astekari honetan berean, euskaltzain bati egin elkarrizketan, haren ahoan jarria da: "Joango bazina EuskaltzaindiAko bilera batera..." Ezin jakin hala esana duen edo transkripzioko irizpidea izan den. Iparraldean atxikiagoak dira tradizioari, itxura, eta Herria aldizkarian, "Agerrea gurea" tituluaren segidan, "Agerreko gazteluaz" mintzo dira. Baina harra sartua da hemen ere. "Gure Irratia" badugu azken 25 urte hauetan, eta betidanik "Gure Irratiko berriak" aditzen genituen. Berrikitan ordea, baten batzuk hasiak dira "Gure IrratiAko" berriak ematen. Handiagoak ere sakatzen dituzte: "Irratiaren Lagunak" deitzen den elkarte batek antolatu emanaldia "Irratiaren LagunAK-en" eskutik eskaini ziguten. Hegoaldean zer esanik ez, hitzetik hortzera "Fakir AltzariAK-en beherapenak!" eta holakoak. Artikuluak eta preposizioak metatzeko orduan errazago moldatzen dira erdaraz; beharbada guk ere, auzoen kulturarekin dugu menpekotasuna eta, haiek bezala egin nahi dugu, haiek baino gehiago ere. Frantziako Le Monde egunkarian "un article du Monde" idazten dute, ez "de Le Monde", eta irakurleak ez dira nahasten, badakite kazeta bat dela, ez gure planeta urdina.

Gurean ere batzuek antzinako moldeari eusten diote. Lazarragaren testuaren aurkikuntza dela eta, Pruden Gartziak "Larreko dorreko jauna" idatzi du Berri-ko artikulu batean. Bitartean, "LarreAko" bat baino gehiago ere jasan ditugu, eta hamaika ikusteko gaude oraino, batez ere elkarteak elkartzen direnean. Ideia emateko: "Milikak" gastronomia taldea, "Elkarrekin" jubilatuena, "Hiriko" denen etxearen izena, "Itzalpean" hango jangela eta "Sukaldariak" oturuntzak prestatzen dituen enpresa. Gertakari dohatsu batek bildu ditu guztiak eta biharamunean bertako kazetan: "Milikak"ak "Elkarrekin"kin egin duen bilkuraren ondoan, denek jan dute "Hiriko"ko "Itzalpean"en "Sukaldariak"en menua.


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude