Argitalpenak


2004ko irailaren 26an


Ama, hor al zaude?
Pablo Barrio
Euskaltzaindia, BBK
125 orrialde
6 euro

Toribio Altzaga antzerki saria

Pablo Barrio aguraindarraren Ama, hor al zaude? antzezlan latzak irabazi zuen iaz Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero antolatu ohi duten Toribio Altzaga saria. Saharaz beherako Afrikako hiri handi bateko auzune pobreenean kokaturik dago istorioa. Beraien lurretan ekoiztu eta kanpora esportatzen den petroliotik bidoi batzuek bereganatzen ahalegintzen denean bertako jende multzo bat, leherketa larria jazo eta zauriturik suertatzen da haietatik asko, alaba oso gaixo daukan ama bat tartean. Alabarentzat sendagaiak eskuratu nahi lituzke emakume horrek, eta horretarako bidoia saltzea beste biderik ez du, baina erosleek petrolio konpainiaren mendekuaren beldur dira eta ez diote huraxe erosi nahi.

Euskal klasikoen atarian
Batzuen artean
Pamiela
267 orrialde
14,50 euro

Patxi Salaberri Muñoak osatutako klasikoen antologia

Euskal literaturak XX. mendera arte izan dituen euskal idazle zenbaitekin osatu du Patxi Salaberri Muñoak Euskal klasikoen atarian izenburuko antologia. Aukeraketa egiterakoan, gomendiozko gutunak, aintzinsolasak eta hitzaurreak idatzi zituzten idazleak hautatu ditu, beraien atariko horiekin liburu hau osatuz. Horregatik baztertu behar izan ditu euskaraz idatzitako aintzinsolasik ezagutzen ez zaien beste idazle interesgarri asko »Oihenart esaterako». Nolanahi ere, bertan aurkituko ditu irakurleak Bernard Etxepare, Joanes Leizarraga, Estebe Materre, Joanes Etxeberri (bai Ziburukoa, bai Sarakoa), Jusef Egiategi, Agustin Kardaberaz, Bizenta Antonia Mogel, Juan Inazio Iztueta, Jean Batiste Archu eta beste askoren lanak.

Asisko Frantzisko. Asisko Klara
Batzuen artean
Arantzazuko Frantziskotar Probintzia
1.287or. / 31,20 euro
8,65 euro


Asisko Frantzisko eta Klara

Arantzazuko Frantziskotar Probintzia osatzen duten anaiak Arantzazun daudenetik bostehun urte betetzen diren unean fraide hauek landu duten liburua da Asisko Frantzisko. Asisko Klara. 1181ean jaio eta 1226an hil zen Asisko Frantziskoren idazkiak, biografiak eta garaiko dokumentuen argitalpen osoa, gehi 1194an jaio eta 1253an hil zen Asisko Klararen idazkiena euskaraz eskaintzen ditu. Izan dira lehenago ere bi saindu hauen lanak euskaraz ezagutarazteko saioak »Luis Villasantek eta Jose Luis Zurutuzak prestatutako Anai Frantzisko, Arreba Klara. Idazkiak, edota J.M. Azkuek euskaratutako Loratxoak, adibidez», baina zatikakoak ziren haiek. Orain, berriz, Asisko Frantziskoren pentsamendua osorik euskaraz ezagutzeko aukera eskaini dute.

Sekulako
oparia
Carl Norac, Emile Jadoul
Ibaizabal
26 orrialde

Hartz bat Luisen etxean

Marrazki eder bezain adierazgarriekin osatutako kontakizuna da Sekulako oparia,. aitak benetako hartza oparitu zioen mutikoaren poza islatzen duen istorioa. Luis beti zebilen hartz handi bat oparitzeko eskatuz, eta bere urtebetetzea iritsi zenean haren aita basora joan zen ezti pote pare batekin eta bertan aurkitu zuen hartzari jateko eman zizkion. Hartz hori oso gozozalea izaki, Luisen aitaren atzetik joan zen, eztia ziurtatzen zioten etxera. Luisekin jolastuz oso ondo ibili zen hartza, baina hura lotara bidali zutenean, etxea txiki geratu zitzaion eta kanpora irten zen. Nahiago zuen hartzak lorategian jolastu eta auzokoen leihoetatik begiratzea, ea zertan zebiltzan ikusteko. Auzokoak ikaratu egin ziren, ordea, eta hartza uxatzeari ekin zioten. Hartza oso triste geratu zen orduan.

Euskal Herriko Historia I
Batzuen artean
Gaiak
172 orrialde
17 euro

Historiaurretik Nafarroaren konkista arte

Gaiak argitaletxeak plazaratu duen Euskal Herriko Historian, historiaurretik 1936ko Gerra arteko gertaera garrantzitsuenak azaltzen dira. Gure herriari bizitzea egokitu zaizkion gertaera gogoangarrien kontakizuna bi liburutan banaturik dago eta lehenengoa da hemen aurkezten duguna. Euskal Herriko Historia I (Historiaurretik Nafarroaren konkista arte) liburuan, Paleolitoaz dakigunaren laburpenetik hasi eta Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu zuen arterainokoak jaso dituzte. Gai eztabaidagarriei dagokienean, berriz, nondik datorkigun euskara, emakumeak Historiaurrean eta Bagaudak edo euskal matxinadak bezalako materia ugari bildu dituzte.


Reyerta!
Bazuen artean
Reyerta
32 orrialde
1 euro

Reyerta! fanzinearen bigarren alea kalean jadanik

Pinochet generalaren indarrek hil zuten Victor Jara abeslari txiletarra omendu nahi izan dute Reyerta! fanzineko lagunek beren aldizkariaren bigarren alean. Horrez gain, Hupalupa Benafuren olerkiak; hiruzpalau lagunentzat marihuanarekin egindako bonboien errezeta; Asto Pittuak punk taldeari, ska, rock, flamenko eta beste hainbat doinu jotzen dituzten Maldito Duendekoei eta zortzi urtez emanaldiak eskaintzen bili ondoren musika talde gisa agur esan digun Barley Juicikoei egindako elkarrizketak
daude.

Pirtzina
zilborrean
Antton Kazabon
Elkar
88 orrialde 6,45 euro

Lehenengo eleberri telefonikoa euskaraz

Antton Kazabonek makina bat liburu idatziak ditu gaztetxoentzat, eta oraingoan eleberri telefonikoa eskaintzen die. Bukaera irekia duen amodio eta zeloen istorio bat kontatzen du Pirtzina zilborrean nobelan, telefonoz izandako elkarrizketen bidez erabat hedatzen den istorioan. Asko laguntzen dio bere irakasle langintzak idazteko orduan Antton Kazaboni, berak aitortzen duenez, ikasleak bihurtzen zaizkiolako berari irakasle. Ikusten baldin badu ikasgelan kapituluz kapitulu idatzitakoak funtzionatzen duela, hurrengo egunean ikasleek irakurtzen jarraitzeko esaten diotelako, garbi dauka lan hori bide onetik doala. Istorio atseginak sortzea du idazle honek oraingoz helburu, hain zaila den irakurketaren munduan gaztetxoak sar daitezen. Pirtzina zilborrean liburuan beste apustutxo bat ere egin nahi izan zuen, gero bidean gelditu bazitzaion ere. Oiartzungo hizkerarekin du arantza txikia. Kazabonek hura berreskuratzea nahiko lukeelako, eta egun bere aurrean hitz egiten duten gaztetxoek erabiltzen ez dutelako. Gauzak horrela, orijinalean nobelako neska protagonista Oiartzungo hikaz jarri zuen hizketan, azkenean hika estandarrean agertu bada ere.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude